Unibertsitateko irakasle, Baigorriko auzapez, Baionako euskal museoko zuzendari, 50 urte Euskaltzaindian... Bizitza bete bat
Sorterriko auzapeza izatea ez omen da lagunak egiteko modu onena...
Zure usteekin koherentea bazara ez duzu lagunik galtzen. Zure usteekin koherente jokatzeagatik haserretzen zaizuna ez da laguna. Hori bai, nor bere lurretan profeta izatea...
Orain 50 urte Euskaltzaindian sartzeko profeta baino gehiago izan behar zen!
1968ko Parisko maiatza famatzen du jendeak, nik 1968ko Arantzazuko biltzarra. Hor sortu zen euskara batua, hortik datoz gure lan ildoak. Ordura arte, “eta zuek nola erraiten duzue hori?” zen Euskaltzaindian entzuten nuen galdera bakarra!
Euskaltzaindia euskararen aitzinetik edo gibeletik doa?
Momentuz aitzinetik gabiltza, etengabe bideak irekitzen. Sortzen ari den euskara batua euskara idatzia da, eta ahozkoa zein idatzia erabat sortzean, beste akademiek egiten dutena egin beharko du Euskaltzaindiak: hizkuntzaren aldakortasunari segi eta txertatu.
Ez esan bitartean Euskaltzaindiak hitzak sortu behar dituenik!
Zenbat hitz sortu ditu Euskaltzaindiak? “Arartekoa”, “a bildua” eta gutti gehiago. Hitz berriak euskara erabiltzen dituztenek sortzen dituzte heien beharrak asetzeko, eta akademiak onespena ematen die edo ez. Hori da hizkuntza osoki tinkatua den seinale. Nik ez dut hori ikusiko, baina helduko gara horra ere.
Ofizialtasunak salbatuko gaituela diote euskaraz bihirik ez dakiten iparraldeko “euskualdunek”!
Ez dugu euskararen ofizialtasunik berehalakoan lortuko. Hain dira mandomulak gure jakobinoak! Heien psikologiak frantsesa, frantsesa, eta frantsesa baizik ez du onartzen. Nola konprenitu bertzela halako euskarafobia eta erraiten dituzten astakeriak?
Nik uste nuen zerbait mugitzen ari zela, baina...
Mandomulen aurka balio duen politika bakarra mandomula izatea da! Beharrik, gu ere horretan ez garen txarrak...
Ez gaude etengabe gure dekadentziaren gorenean bizitzera kondenatuak, beraz?
Hiru lema ditut bizitzan. Bat, “euskalduna naiz sortzez, frantsesa legez, eta europarra ametsez”. Bi, “gauden gu eta jo aitzina!”. Hiru, “jasan, baina iraun”. Hor dira gure arazoen erantzun guziak.
Orain, euskara salbatu eta Arestik bizarra moztu beharko duela esaten ari zara?
Zaude segur euskarak iraunen duela. Hori bai, euskara ofiziala izateak ez du arriskuan ez dela erran nahi.
Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]
Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]
Horrela eman diogu amaiera deskolonizazioari buruzko lantaldeari, joan den azaroan Arraia-Maeztun (Araba) egin ziren “Euskal Herrian ekofeminismoak gorpuzten” topaketen baitan. Lurraldearen defentsaren hainbat espresioren babesleku izan zen, ideia emankorren hazitegi... [+]
Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]
Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Manifestazioa goizeko 11:30ean izango da, Justizia Jauregian. Mugimenduak euskaldunon eskubideen alde eta auziperatuekiko elkartasunean luzatu du deialdia. Auziperatuek iazko Euskararen Egunean Baionako Justizia Auzitegian "Justizia Euskararentzat" pintaketa egin zuten... [+]
Aurretik bistaz ezagutzen banuen ere, musikaren munduak hurbildu gaitu Julen Goldarazena eta biok. Segituan ezagutu nuen Flako Chill Mafiak erakusten zuen irudi horretatik harago eta horrek baldintzatu dizkit, hein handi batean, proiektuarekiko harremana eta iritzia. Lauzpabost... [+]
Eskola segregatua izan da Gasteizko Judimendi ikastetxe publikoa, hiri guztiko ikasleak hartu ditu, jatorri atzerritarreko familien seme-alabak. Baina A hizkuntza eredutik D eredura igarotzeaz gain, auzoak eskola bere sentitzeko eta auzoko familiak erakartzeko egindako... [+]
Nafarroa Beherean, Aiherrako 'Beltzegitea' etxean kokatuko da Eguzkilore haurtzain-etxe berria. Euskara, natura eta motrizitate librea oinarri harturik, heldu den apirilean hasiko dira zerbitzua eskaintzen.
"Etorkizuneko zubiak" eraikiz, azpimarratu dute "garai nahasi hauetan" euskararen aldeko aldarriak ozen entzun behar direla aurrerantzean: "Bada garaia euskarari dagokion tratamendua, lekua, emateko".
Zestoan (Gipuzkoa), 2024ko irailaz geroztik, baliabide ekonomiko urriko haur eta gazteak bost kultur eta kirol ekintzen artean bat aukeratu, eta horretan doan aritu daitezke. Udalak dirulaguntzen araudia berritu du, haurren aisialdia eskubide bat dela argudiatuta. Aldaketarako... [+]
Modu horretan, euskara eta euskal kultura hiriaren bihotzera eraman duen proiektuari egonkortasuna eta sendotasuna emanen diote.
Eusko Jaurlaritzak isunak kendu dizkie ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortuak izan ziren Donostiako herritarrei. Manex Ralla eta Amaia Abendaño dira herritar horiek, isunak kendu dizkietela baieztatu diote hedabide honi.