argia.eus
INPRIMATU
Eskuz esku ibiliko delakoan
  • Askoren artean ::Esku hori

    Txalaparta, 2012

Gema Lasarte 2012ko abenduaren 12a
Txalaparta argitaletxearen eta Basauriko Euskarabila ekartearen meritua da honoko ipuin bilduma hau, Esku hori!. Ipuin erotikoen lehiaketa du oinarrian, aurretik plazaratutako Bero hezeak eta Basa gurina bildumek bezala.

Esku hori! aurkeztu zen egunean jakinarazi zuen, hain zuzen, Euskarabilako kide Karmele Albisuk, hamazazpigarren lehiaketaren ostean ez dela besterik izango, ez bederen epe motzean, “baina ez goaz penaturik” gaineratu zuen, “asebeteta baizik, gure ekarpentxoa egin dugulakoan”.

Gazte askorentzat idazketan trebatzeko, euren burua neurtzeko eta ezagutzera emateko aukera izan da lehiaketa.

Itziar Abad, Alaitz Andreu, Estitxu Arozena, Karmele Arrieta, Eneritz Dueso, Iratxe Esnaola, Imanol Epelde, Alvaro Iribarren, Miren Juaristi, Dani Martiarena, Aitor Monge, Txema Perez, Alvaro Rabelli, Danele Sarriugarte eta Josu Unzueta dira ipuinen egileak. Hitzaurrean, Edorta Jimenez.