argia.eus
INPRIMATU
Balea urdina, dantzarien gisa

Joxerra Aizpurua Sarasola 2012ko abenduaren 13a
Bale urdina Kaliforniako itsas ertzean
Bale urdina Kaliforniako itsas ertzean

2010eko udan balea urdinek elikatzeko erabiltzen duten estrategiari so egin zitzaion Kaliforniako itsas ertzean, eta orain gutxi argitara eman da ikerketaren emaitza, Biology Letters webgunean.

25 eta 35 metro bitarteko luzera eta 100 eta 190 tona arteko pisua duten animalia erraldoi horiek dantzari arinak bailiran higitzen dira krilla jan behar dutenean. Lehenbizi itsas gainazaletik 180º biratuz krillaren azpian jartzen dira, sabela gorantz dutela, eta ondoren, ahoa irekita dutela, beste 180º biratu eta ehunka tona ur eta krill irensten dute.

Mugimendu horiek ohikoak omen dira beste balea espezieetan, baina ez hainbesteko biraketarekin. Normalki, 90º baino ez dute biratzen, edo 150º gehienez.