Krisia: politikaren porrota eta gizarte zibilaren gorakada

Pertsona eta giza talde asko ari dira bereziki pairatzen hainbestetan aipatzen ari garen krisi ekonomikoaren ondoriorik larrienak. Langabezia, prestazio sozialen murrizketak, eta azkenean, etxe desjabetzeak dira gure eguneroko ogia.

Finantza krisia hasi zenez geroztik gizarteak espero zuen sistema politikoaren erantzun sakona eta erabatekoa. Halere, ez zen horrelakorik gertatu, eta, nahiz eta sistema politikoari eta botere publikoei krisiari aurre egitea eskatu zitzaien, beharbada, irmotasun eta konfiantza gehiegirik gabe egin zen eskaera hori.

Gizartearen jarrera apalak eta sistema politikoaren aitortutako “ezintasunak” krisiaren eskuetan utzi gaituzte. Hori  dena lehertu aurretik, sistema politikoak ez zuen nahi izan krisiaren jatorrian zeuden arrazoiei aurre egin, eta krisia agertu eta gero, ez du jakin erantzuten pertsonen defentsan.

Alderantziz, denok –botere publikoek barne, noski– bagenekien higiezinen sektorea “burbuila” artifizialean oinarriturik zegoela. Bagenekien horren atzean finantza erakundeen negozio potoloa zegoela eta horren ifrentzua herritarron gain-zorpetzea zela. Kausak argi daude: erosi nahi genituen etxebizitzen tasazioak edo balorazioak puztea, mugarik gabeko maileguak ematea eta, oinarrian, estatuaren pasibotasuna.

Baina krisiak “burbuila” leherrarazi duenean, estatuaren jarrera ez da aldatu. Sistema politikoaren erantzuna ildo bakarretik joan da: gastu publikoaren zorroztasuna eta murrizketa sozialak. Estatuak ez du aldatu krisiaren kausa bat bera ere, eta denak bere horretan jarraitzen du. Aldiz, finantza sistema salbatzen ari da horren truke eska zitekeen erantzukizuna exijitu gabe. Hona hemen sistema politikoaren porrota: krisiaren kausak ez aldatzea; egoera larrian dauden pertsonen eskubideak murriztea, eta batez ere, sistema ekonomikoaren aurrean etsitzea eta bere ezintasuna onartzea.

Zorionez, gizartean ez da ikusi ez pasibotasunik ez ezintasunik. Arazo larrienei aurre egiteko prest agertu da gizartea: elkartasun mugimendu berriak sortu dira, kaleak okupatu dira eta guztiz ahaltsu diren finantza erakundeen aurrean ez du burua makurtu. “Haserretuen” mugimenduaren filosofiari jarraituz, benetako demokrazia partehartzailea aldarrikatu,  finantza eta ekonomia sistemaren ahalmena errefusatu eta herriaren ahotsa entzun dadila exijitu ditu.

Hemen dago gizartearen gorakada. Gizarte “haserretuak” erakutsi du guztiz posible dela honelako “matxinada” antolatzea eta erantzuna jasotzea. Gizarte honek erantzun du: alde batetik, finantza erakundei aurre egin die, euren jarrera salatuz, euren erabakien ondoriorik larrienak argi erakutsiz; bestalde, botere publikoei erantzun sakona eskatu die: hondamen hau gelditzea eta neurriak hartzea pertsona guztion duintasuna bermatzeko.

Erantzuna ezagutzen dugu: finantza erakundeek tinko eutsi diote euren posizioari; estatuak gainetik kendu nahi izan du arazoa erantzun apal-apal eta guztiz ez eraginkorra emanez. Bigarren aldiz, sistema politikoak etsi egin du ahaltsuen aurrean. Hona hemen bere bigarren porrota.

Ez dakit gizarte hau noiz arte konformatuko den, baina argi dago udazken honek ekarri digula itxaropen izpirik. Ea izpi horrek sistema politikoa argitzen duen eta erakusten dion denon onerako benetako erantzuna zein den.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Hilberria
Juanje, gero arte bakarrik

Juanje Soria abokatua urriaren 26an hil da, Iruñean. Foro Sozial Iraunkorreko kide ohiek Soria oroitu dute gutun honetan.


Urriaren 29an epaitegira joan beharra izango duen kidearekin elkartasuna

Asteartean EH sareko partaide batek Mozal Legearen bidez jasotako isun baten harira epaiketa izango du. Mendian, sarraskitu nahi dituzten mendi horietan ibiltzearren eta lurraldearen, lurraren, zaintzan eta defentsan aritzearren ertzaintzaren jazarpena jasan zuen. Beste behin... [+]


Bakarrizketan

Autoan noala hasi naiz artikulua zirriborratzen, mentalki. Ideiarik onenak autoan izan ohi ditut, bakarrik gidatzen ari naizela. Bilborantz noa, Arriaga antzokira. Artedrama konpainiak Miñan antzezlana taularatuko du gaur. Urriak 25 ditu, ostirala da.

Antzokiko atarira... [+]


2024-10-28 | Iñaki Landazabal
Burujabetza eta alderdi politikoak

Bizi garen gizartea erabat oinarrituta dago menpekotasunean. Mendeetan zehar gure bizitza horren arabera eratu da, eta poliki-poliki erabakitzeko eskumena, askatasuna eta burujabe izatea murriztuz joan dira. Batzuetan bortizki kendu dizkigute; besteetan, ordea, geuk eman ditugu... [+]


2024-10-25 | Josu Jimenez Maia
Mediku mintzoa

Biziki ernegatzen nauen kontua da nola mintzo ohi zaion sendagile zenbait pazienteari. Minaz mintzo zaizkigu umeak bagina bezala. Dagoneko giltzurrun bi transplante egin dizkidatenez gero, badakit zertaz ari naizen: besteak beste, tutu bat zakilaren barnean jarri didate bietan... [+]


2024-10-25 | Filipe Lascaray
Jaunttoak, lurra eta herritarrak

Kanboko bi hautetsi nagusiak (auzapeza eta lehen axuanta) errabiatuak dira. Hiru herritarren kontra plainta ekarri dute, Marieneako pentzearen alde protestatzeagatik.  Bigarren aldia da enetzat, goizeko 06:00etan, ohetik ateratzen gaituztela (bizilagunarekin), hamar bat... [+]


2024-10-24 | Joseba Alvarez
Betaurrekoak alda ditzagun

“Proposamen ausart, integral eta prestuen tenorea etorri zaigu (…) Euskal Herria munduko altxamenduen artean sar dadin berriro”, bota zuen Hartzea Lopez Arana adiskideak ARGIA aldizkarian 2018ko uztailean argitaratu zuen “Oldartze eraginkor baten... [+]


2024-10-24 | Rafa Arriola
Egun on, España…

Gero eta akats ortografiko gehiago atzematen dugu sare sozialetako idazkietan, eta ez soilik gazteek egindakoak, baita komunikabideetakoak ere. Batzuk hain bihurtu dira ohiko, non gure begiei apenas ez dieten minik ematen.

Horrela, gaztelaniaz hauek bezalakoak barra-barra... [+]


Sanduzelaikoa, biribilgune bat baino gehiago: eraldaketa erraldoia, erraldoiagoa den auzoarentzat
Plangintza integral bat

Gaur egungo hiriek eraldaketa prozesu sakonak behar dituzte arlo guztietan. Gizarte eta hiriek dituzten erronkak itzelak dira eta horiei heltzeko ezinbestekoa da diagnosi eta planifikazio ariketa integralak egitea eta, ondoren, erabaki partekatuak... [+]


2024-10-23 | Lur Atxesburu
Urtebete palestinarrei aietekeriak irakasten

Urriaren 21erako, mobilizazioak deitu zituen Gernika Palestina izena hartu duen sareak. Palestinak pairatzen duen genozidioa salatu, eta bakearen alde egiteko ekimena omen da, eta nekez jar gaitezke bi kausa horien kontra. Elkartasunak palestinarren alde lerratzera garamatza,... [+]


2024-10-23 | Josu Salegi
Errota altua eta mendia

Dozena bat bertsotan


Gure herrietan egingo dugu lan

Lanak gure bizitzei zentzua ematen dien ustea krisian dago, bai behintzat industrializazio berantiarrak hegemoniko egin zuen moduan. Lanaren etika protestante moduan definitu genezake lanaren izaera hori, burgesiak interes propioz garatutako munduan izateko modua... [+]


2024-10-23 | Castillo Suárez
Basoan barna

Anariren Piromania kanta jarrita noa portu batetik barrena, kamioi txiki baten atzetik. “Denborak egin duen basoa, bere piztia, bere sasi, zuretzat eranzten dena eta zurekin jantzi. Zuk hainbeste zaintzen duzuna, eder eta egia izan dadin… Baina zuk ere nola basoa... [+]


Eguneraketa berriak daude