Evviva, batez ere, la libertà

  • Pier Pablo Passolini ::Gauza baten ametsa

    Itzultzailea: Josu Zabaleta.
    Alberdania, 1998.

Ez dakit, hartzen dut Gauza baten ametsa eskuartean, eta ezin diot nostalgia poxi bati izkin egin. Denbora zaharren mira txatxua izango da, joandakoa oraingoa baino txukunagoa denaren ustel ustea. Maria Isabel Llaudesek esaten zuen, iragan garai oro dirudikigu hobea. Azken batean, aro delikatu bezain loriatsu batez ari gara: orduko hartan sartu genuen serioago muturra literaturaren zera honetan, dena zen berri, dena ilusionagarri. Baina, langintza zaila izan arren, objektiboago begiratuta ere, sentsazioak esango nuke baduela egiatik zerbait. Ez dela soilik nostalgia txepela, baizik eta kritika konparatiboa. Itzulpen estimagarriak egiten ziren garai hartan –gogoratu Miguel Torga eta Piztiak, Agota Kristof eta Koaderno handia, Josef Skvorecky eta Mundu mingotsa–; paraliteraturak ere laguntzen zuen, bilduma identifikagarriak, portada korrektoak, ukimenerako –bizio konfesaezin hori– atseginak. Inoiz entzun dut idazleren batek horiengatik nahi izan zuela publikatu hor.
Iritzi horri galga jartzen dion elementu bat sartzen da, ordea, tartean: 14 urteren buruan ea irakurketak eusten dion, ea ni bilakatu naizen irakurle hau ez den sobera petraldu. Kontakizun pasionagarri gisa gogoratzen nuen Gauza baten ametsa, hain zuzen, bizitzara jaiotzen ari diren gazte batzuen gainekoa. Pasoliniren lehen eleberri argitaratua, idazlea gazte zeneko leku-denborak harrapatzen ditu, Italia ipar-ekialdeko Friuli –eta friuliera bera, tarteka–, bigarren mundu gerra ondorengoak. Komunistak dira gazteok, ez hainbeste ideologiagatik, gehiago kondizio sozialak hartara behartuta, landa giroko langile; herrian ezin, emigrazioaren bidea hartzen dute, Jugoslaviara –“han komunismoa zagok behintzat”–, Suitzara, atzera burumakur bueltatzeko etxera. Ezen, han nahiz hemen, beste ezeren gainetik, eguneroko herstureratik urrun, askatasuna baita bilatzen dutena.
Eta, egia da, ez da nobela inondik ere biribila –eta agian eskerrak–. Are da lau xamarra. Nahi baduzu, teknikoki, herrenak ditu nabarmenak, elipsiak baino gehiago dira gabeziak. Baina, bestalde, zeinen ondo jasotzen duen gerra osteko giro hori, industrializazioak erabat harrapatu gabeko testuinguru bat, non bizitzak aurrera egin duen denboran zehar apenas aldaketarik izan duela. Zabaleta itzultzaileak hitzaurre jakingarri askoan dioen bezala, hemengo gerra osteko giroa ere izan zitekeena, soilik aldatuta Nini Infant, Milio Bortolus eta Eligio Pereisson, eta horien partez jarrita, adibidez, Amado, Demetrio eta gure Felix. 14 urteren buruan oraindik usain dezakegu askatasun, ez hainbeste egarria, ezpada gosea.

Azkenak
Netanyahuk gerrarekin mehatxu egin du larunbatean preso trukea egiten ez bada

"Hamasek gure bahituak larunbat eguerdia baino lehen itzultzen ez baditu, su-etena amaitu egingo da eta armadak gogor borrokatuko du Hamas garaitu arte", adierazi du Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk, talde palestinarrak preso trukea behin-behinean... [+]


2025-02-12 | Euskal Irratiak
Marieniako lurren aldeko militanteen epaiketa, irailaren 9ra gibelatua

Irailaren 9ra gibelatu dute Kanboko kontseiluan gertatu kalapiten harira, hiru auzipetuen epaiketa. 2024eko apirilean Kanboko kontseilu denboran Marienia ez hunki kolektiboko kideek burutu zuten ekintzan, Christian Devèze auzapeza erori zen bultzada batean. Hautetsien... [+]


Yamili Chan Dzul. Emakume, indigena, prekarizatu
“Gure mugimenduak ahultzeko estrategiaren parte da emakumeak hiltzea”

Oinarrizko maia komunitateko U Yich Lu’um [Lurraren fruitu] organizazioko kide da, eta hizkuntza biziberritzea helburu duen Yúnyum erakundekoa. Bestalde, antropologoa da, hezkuntza prozesuen bideratzaile, eta emakumearen eskubideen aldeko aktibista eta militante... [+]


Roberto Valencia, kazetaria El Salvadorren:
“Bukele diktadorea da, baina milaka pertsonaren bizimodua askoz hobea da egun duela hiru urte baino”

Euskal Herrian jaiotako kazetari salvadortar gisa aurkezten du bere burua Roberto Valenciak (Gasteiz, 1976). Salvadortarra da, bizitza erdia daramalako han eta hango ajeak eta hizkera hartuta dituelako: gaztelerazko elkarrizketan El Salvadorko hitzak sartzen ditu barra-barra... [+]


Teknologia
Bilakaera kontzientea

Zer jakin behar dut? Norekin erlazionatu behar dut? Non bizi behar dut? Ardura horiekin gabiltza gizakiok gure gizarteen baitan bizitza on baten ideia bizitzeko bidean. Ondo erantzuten ez badakigu, bazterretan geratuko garen beldurrez.

Joan den astean, kanpoan geratzearen... [+]


Harreman publiko-komunitario-kooperatiboak eraikitzeaz

Gure lurraldeetan eta bizitzetan sortzen diren behar, desio eta ekimenen inguruan gero eta gehiago entzuten dugu harreman eta proiektu publiko-komunitarioak landu beharraz, eta pozgarria da benetan, merkaturik gabeko gizarte antolaketarako ezinbesteko eredua baita. Baina... [+]


2025-02-12 | Edu Zelaieta Anta
Gainbabesaren desbabesa

Elkarrizketa berritu dugu fakultateko idazkaritzan, auskalogarrenez: urruti daude, euren matrikula egiteko, ikasleak bakarrik etortzen ziren garaiak. Aspaldixko aldatu zen joera, eta gurasoek –nabarmenago amek– gero eta paper aktiboagoa hartzen dute seme-alaben... [+]


2025-02-12 | Iñaki Barcena
Aroztegiaren silogismoa

Silogismo baten argumentuak hiru proposizio ditu, eta horietatik azkena nahitaez ondorioztatzen da beste bietatik. Logika deduktibo horrekin aztertu daiteke, nire aburuz, Nafarroan gertatzen ari den Aroztegiako gatazka sozioekologiko luze eta traumatikoa.

Tesia: Baztango... [+]


Despremu deprimituaren ondarea

Berriki landu ditut klasean Etxahun Barkoxeren kobla eder eta hunkigarriak. Gaizo gizona! “Edertasunez praube” sortu zelako hasi zitzaizkion etxeko nahigabeak, baina hamazazpi urtetan zen pulunpaka sartu zorigaitzaren itsasoan, maite zuen Marie Rospide doterik gabeko... [+]


Antzinako hegaztien gidaliburua

Poloniar ikerlari talde batek Sevillako Italica aztarnategiko Txorien Etxea aztertu du, eta eraikinaren zoruko mosaikoak erromatar garaiko hegazti-bilduma xeheena dela ondorioztatu du. 

Txorien etxean 33 hegazti daude mosaikoetan xehetasun handiz irudikatuta. Beste... [+]


Iruzurgile ala matxino?

Judea, K.o II. mendea. Erromatar probintziako giro nahasi betean, Gadalias eta Saulosen kontrako epaiketa egin zuten, iruzurra eta zerga-saihestea leporatuta. Epaiketaren berri grekeraz idatzitako 133 lerroko papiro batean jaso zuten (argazkian). Dokumentu nabateoa zela... [+]


Eguneraketa berriak daude