Danimarkako Harald erregea eta Bluetooth

Ezkerrean, Danimarkako Harald erregearen bataioa, 960. urtean.
Ezkerrean, Danimarkako Harald erregearen bataioa, 960. urtean.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Danimarka, 958. Gorm Zaharra erregea hil zen, eta haren seme Harald Gormsonn izendatu zuten oinordeko. Aita hil eta koroa semeak hartzen zuen lehen aldia zen Eskandinavian, erresuma bikingoetan, boterea eskuratzeko, klanetako buruzagi boteretsuenak elkarren aurka borrokatzeko ohitura baitzegoen.

Haralden boterea haziz eta hedatuz joan zen, eta 970. urtean Norvegiako errege bihurtu zen. Haren botere eta ondasun grina ez zen Eskandinaviara  mugatu, eta gure lurretara ere hurbildu zen; 978an Kantauri itsasoko kostaldera iritsi zen, Iberiar penintsularen iparraldean hainbat sarraldi egiteko asmoz.

Gainera, eskandinaviarrak kristautasunera konbertitzeko giltza izan zen Gormen semea. 960. urtean, germaniarrek bidalitako apaiz baten bisita jaso zuen Haraldek. Bikingoen bederatzi jainkoak existitzen ez zirela eta zeruan jainko bakarra, jainko kristaua, zegoela esan zion apaizak. Erregeak, orduan, froga garbi bat eskatu omen zion germaniar apaizari: burdin goria jarriko zion eskuetan eta bere jainko bakarrak babesten bazuen, apaizak esandakoa sinetsiko zuen. Kondairak dioenez, burdin goriak ez zuen apaiza erre. Orduan, erregeak bataiatzea eta erresuma guztia kristau bihurtzea erabaki zuen. Haren mendeko gehienek ez zieten berehalakoan beren sinesmen zaharrei uko egin, baina kristautasunaren hazia ereinda zegoen.

Haraldek ez zuen eskandinaviarren ohiko itxura. Azal eta ile beltzaranekoa zen, eta, horregatik, herritarrek Blåtand esaten zioten (blå hitzak beltzaran esan nahi du, eta tand-ek, aldiz, gizon handia). Ingelesez, ordea, Bluetooth (hortz urdin) goitizena jarri zioten. Batzuek diote Blåtand hitzarekin duen antzekotasun fonetiko hutsagatik itzuli zutela izena. Baina beste teoria batek dio Haraldek eritroblastosi fetala izan  zuelako eta eritasun horrek hortz-haginak urdintzen dituelako jarri ziotela ezizena.

Harald 986. urte inguruan hil zen,  Ingalaterra konkistatu zuen bere seme Svendek hala aginduta, ustez. Itxuraz, aitak abiatutako oinordekotza sistema gustuko zuen Svendek, baina ez zuen heriotza naturalaren zain egoteko pazientziarik.

Handik hamaika mendera, Ericsson enpresak telefonia teknologia berria garatu zuen eta Bluetooth izena jarri zion eskandinaviar erregearen omenez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
Mamutak ehizatzeko teknika

Berkeleyko unibertsitateko (Kalifornia, AEB) arkeologo talde baten arabera, ezkerreko irudian ageri den eszena ez litzateke zuzena. Hau da, gizakiek ez zituzten lantzak jaurtitzen mamutak eta beste ugaztun handi batzuk ehizatzeko. Horixe zen orain arte zabalduen zegoen... [+]


Sexu erromanikoa

Zamora, X. mendearen amaiera. Duero ibaiaren ertzean eta hiriko harresietatik kanpo Santiago de los Caballeros eliza eraiki zuten. Eliza barruko kapiteletan askotariko eszenak irudikatu zituzten, besteak beste, eduki sexualak zituztenak: orgia bat, emakume biluzi bat gizon baten... [+]


2024-11-12 | Julene Flamarique
Sortuk manifestazioa egingo du Brouard eta Muguruzaren hilketen urteurrenean, azaroaren 20an Bilbon

Espainiako eta Frantziako Estatuak “nazio askapen mugimendua ito” nahi dutela ohartarazi du Sortuk, eta Santi Brouard eta Josu Muguruza HBko militanteen erailketak estatu biek egiten duten “gerra zikinaren parte direla” adierazi du.


Memorian eta bihotzean gordeta, Saturrarango historia zabaltzen jarraituko dute

Saturraran Elkarteak antolatuta, Oroimen Eguneko ekitaldian batu dira larunbatean 1939tik 1944 bitartean Saturrarango Emakumeen Kartzela egon zen inguruan, bertan preso egondako emakume eta umeak oroitu eta omentzeko.


Berako matxinada eta Primo de Riveraren irribarrea

Bera (Nafarroa), 1924ko azaroaren 7a. Anarkista talde bat Beran sartu zen goizaldean, Primo de Riveraren diktaduraren aurka egin eta Espainiako Estatuan iraultza abiatu asmoz.

Espainiatik eta Hego Euskal Herritik Baiona, Hendaia eta Donibane Lohizunera ihes egindakoen artean... [+]


Joseba Lizeaga: “Iruña-Veleiako polemikaren oinarrian grafitoetan topatutako euskararen zantzuak daude”

Urriaren 26an Iruña-Veleia Argitu, ez suntsitu jardunaldian Zenbat esku daude Iruña-Veleian aurkitutako ostraken testuetan? ponentzia aurkeztu zuen Joseba Lizeagak


Afrikaren erromanizazio matematikoa

Berlingo Unibertsitate Libreko eta Zuse institutuko diziplinarteko ikerlari talde batek eredu matematiko konplexua garatu du Afrika iparraldean erromanizazioa nola hedatu zen hobeto ulertzeko.

Plos One aldizkarian argitaratutako ikerlanaren arabera, eredua osatzeko galtzada... [+]


Ginekologiaren ama esklaboak

Washington (AEB), 1807. AEBetako Konstituzioak esklaboen trafiko transatlantikoa debekatu zuen. Horrek ez du esan nahi esklabotza abolitu zenik, esklaboen iturri nagusia eten zela baizik. Hala, emakumezko esklaboak bihurtu ziren esklabo berriak “ekoizteko” bide... [+]


Zertzelada batzuk Libanori buruz

Hezbollah jokoz kanpo uzteko aitzakiapean, Israelek Libanori eraso dio. Horren ondorioz, Ekialde Hurbileko Suitza txikia foku mediatikoan kokatu da, baina herrialde ezezaguna da oraindik. Antzinaroan, Feniziarren zibilizazio garrantzitsuaren sorburua izan zen, eta baita... [+]


Eguneraketa berriak daude