argia.eus
INPRIMATU
Zientzia eta teknologia
Polonioak hil al zuen Yasser Arafat?

Joxerra Aizpurua Sarasola 2012ko azaroaren 21a
Urtetan Palestinako buruzagia izan zen Yasser Arafat 2004an hil zen
Urtetan Palestinako buruzagia izan zen Yasser Arafat 2004an hil zen

Urtetan Palestinako buruzagia izan zen Yasser Arafat 2004an hil zen. Azken urteotan handituz joan da haren heriotza eragindakoa izan zelako zurrumurrua, eta horren ondorioz ikerketa berezia jarri da abian. Azaroaren 13an Arafaten gorpuzkinak atera zituzten hilobitik, eta azaroaren 26tik aurrera aztertuko dituzte.

Heriotza nolakoa izan zen ikusita gero eta indar handiagoa hartzen ari da lider palestinarra polonioz kutsatua izan zela dioen teoria; baina, zortzi urte eta gero, posible izango al da polonio arrastorik lortzea?

Polonioa uranio mineraletik ateratzen da. Marie Curiek isolatu zuen lehen aldiz, eta bera izan zen, hain zuzen , polonioz kutsaturik hil zen lehen pertsona ezaguna. Polonioa 10.000 aldiz erradioaktiboagoa da beste edozein substantzia baino, eta nahikoa dira mikrogramo gutxi batzuk heriotza eragiteko. Gibelari, urdailari, giltzurrunei eta hezur-muinari erasotzen die, besteak beste. Zortzi urte igaro ondoren hezur-muina da erabat desegin gabe iraun dezakeen gorpuzki bakarra.

Ikerketak bizpahiru hilabete iraungo duela uste da. Polonioa atzemanez gero, zigarroak erretzetik ote datorkion edo kanpotik eragindakoa izan den zehaztu behar da, ez baita ahaztu behar tabako erretzaileek polonioa dutela beren gorputzetan