argia.eus
INPRIMATU
Euskarari Jarriak

Julio Soto 2012ko azaroaren 21

I

Euskalduna den herri honetan
eredugarri boladaz
Non estatu bat sortu nahi dugun
bizi gaitezen patxadaz
Non bizi garen kanpoko lege
eta ohituren ikaraz
Ehundik hamalau elkarrizketa
egiten dira euskaraz

IV

"Jordi Alba da del Barcelona,
daude logelan eltxoak
Dakizu zein da? Zoaz kanpora?
Egingo duzu bertsoak?
A ke direnak super altuak
jotzen dituzte tetxoak?”
Pentsa horrela hasi direla
hitz egiten  gaztetxo.

II

Duela bostehun urte konkista
orain data mistikoa
Foru galera, gerra zibila
pausa apolitikoa..
Frankismoa ta post-frankismoa
arazoa, betikoa..
Gerra gehienak galdu ditugu,
azkena: linguistikoa

 

V

“Niri erdaraz ateratzen zait
saihestu ahal baneza…
Jo, baina eske gauzak horrela
egonda ez da erreza
Baldin bagenu instituzio
eta legeen babesa”
Ados! Zuk segi justifikatzen
zure kontzientzia eza

 

III

D eredura gero ta ume
gehiago joaten dira
Euskal irrati, prentsa, antzerki..
ez da baldintza gutxi ba!
Baina magia zaleak gara
ze euskarari begira..
Kantitatea gutxi ez eta
kalitatea jaitsi da

 

VI

Deitu zaiozu Euskal Herria
deitu zaiozu Euskadi
Independentzia?Zer da txistea?
Begira zak! Esna hadi!
Ezkor esango didazu baina
gertatzen denari adi
Iruditzen zait gezur batean
bizi garela aspaldi


 

   

Doinua:  Haurtxo polit bat negarrez dago.