Espainiako Gobernuak oso baldintza zehatzak betetzen dituzten kasuetan soilik geraraziko ditu etxetik kaleratzeak, bi urtez. Dekretuak ez du aldatuko EBk gaitzetsitako hipoteken legea.
Errenta eskasekin irauten duten milaka familia hipotekatu, babesik gabe utziko ditu Rajoyren Gobernuaren lege-dekretuak. Gobernuak “muturreko egoeran” dauden gutxi batzuen kasuak soilik geraraziko ditu, bi urteko moratoria aplikatuz. Ez du azaldu nahi izan zenbat laguni eragingo dien, baina etxetik kanporatuak izateko arriskuan dauden herritarren gehiengoak ez du aukerarik izango.
Lau kideko familia: amak egun erdiko lana du, aitari paroa bukatu zaio, eta 3 urtetik gorako bi seme-alaba dituzte. Lege-dekretu berriak ez ditu horrelako egoerak aintzat hartzen, eta hipoteka ordaindu ezean, etxetik botako dituzte.
Oso kasu zehatzen kanporatzeak soilik geraraziko dituzte: 19.200 eurotik behera irabazi eta hipotekaren kuota errenta horren erdia baino gehiago denean, eta horrez gain, familiaren inguruko baldintza hauetako bat betetzen dutenean: familia ugaria edo bi haurren guraso bakarra izatea; 3 urte baino gutxiagoko haur bat egotea; familiako kideren bat ezindua, menpekoa edo gaixo larria izatea, edo %33tik gorako ezintasuna duen pertsona langabeturen baten kargu izatea; kide guztiak langabezian eta prestaziorik gabe egotea; genero indarkeriaren biktima izatea.
Etxetik kanporatzeen kontrako taldeen esanetan dekretua “adabakia” besterik ez da eta ez du ezertarako balioko. Bartzelonako hipoteken kontrako mugimenduko Ada Colauk Europa Press agentziari honakoa adierazi dio: “Dekretua zentzugabea da, pobreak euren artean lehiatzen jartzea bezala da, ea zein den pobreago”.
Jadanik martxan dauden 400.000 kanporatzeak bere horretan utzi ditu Espainiako Gobernuaren erabakiak, ez baitu atzerako eraginik; ez du aurreikusten etxearekin ordaintzeko modurik, eta Hipoteken Legea ez du ukitu ere egiten. Julianne Kokott Europar Batasuneko Justizia Auzitegiko abokatu nagusiaren irizpidearen arabera, Espainiako hipoteken legeak ez dio babesik ematen herritarrari, bankuen “neurriz kanpoko klausulen” aurrean.
Egunero Hego Euskal Herrian batez beste 17 familia bota dituzte euren etxeetatik azken hilabeteotan. Azaroaren 9an Amaia Egañak bere buruaz beste egin zuen Barakaldon, etxetik kanporatu behar zuten unean. Gertaerak sumindura sortu du jendartean eta alderdi politikoak eta bankuak mugiaraztera derrigortu ditu, baina Expansion egunkarian irakurri dugun datu hotz bat gailentzen ari zaio gupidagabe justizia sozialari: Espainiako bankuek 489.000 milioi euro dituzte euren balantzeetan etxebizitzen hipoteken kontura. Dena nahi, dena galdu dio esamoldeak.
Alfaro kontseilariak “aurreko hamarkadetako politika espekulatiboak” kritikatu ditu eta kolaborazio publiko-pribatuaren aldeko apustua egin du Foru Legebiltzarrean. Helburu gisa jarri du Europa erdialde eta iparraldeko datuetara heltzea. Etxebizitzaren esparruan lan... [+]
Poliziak hiru pertsona etxegabetu ditu asteartean Alde Zaharrean, eta protesta egiten ari zirenen kontra jo du.
Zaurgarritasun ekonomikoaren baldintzak betetzen dituzten arren, Santander bankuak ordainketak epe batez etetea ukatu die bi familiei.
Alokabidek gutxienez sei etxegabetze prozesu ireki dituela salatu du Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak. Horietako bat uztailaren 18an izanen da.
Alokabideri, Gasteizeko Udalari eta Gizarte Zerbitzuei konponbide bat bilatzeko exijitu die Auzoan Bizi Etxebizitza Sareak. Eusko Jaurlaritzarena da etxebizitza.
Fuera Okupas desokupazio-enpresa gutxienez bi aldiz joan da haiek jazartzera. Gaur Bilboko Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertaratu dira, eta eraikinetako batean sartu dira: pertsona bat kanporatu eta atxilotu dute.
SAREBek egin nahi zuen etxegabetzea geldiarazteko eta alokairu soziala lortzeko hilabetetan borrokan aritu ondoren, Haritu Elkarlaguntza Sareak iragarri du “mobilizazioari, presio sozialari eta antolakuntzari esker” familiar honentzat alokairu soziala lortu dela.
Auzoan Bizi Etxebizitza Sareak salatu du Berakah programa beste bi familia etxegabetzen saiatzen ari dela, iaz beste familia batekin egin zuen bezala. Dagoeneko salatutako hauetaz gain, Berakahko kasu gehiago ari dira heltzen etxebizitza sarera. Berakah programa Santa... [+]
Babes Ofizialeko Etxebizitzetan bizi dira familiak, eta La Caixak ez dizkie alokairu-kontratuak berritu nahi. Bilboko Etxebizitza Sindikatuak salatu duenez, bizilagunak kaleratuz, "alokairu sozialetatik aberasten da" banketxea. "Etxegabetzeak berehala eta... [+]
EAJren asmoa da legezko aldaketa azkar bati ekitea, 48 orduko epean etxegabetzeak egin ahal izateko etxebizitzak okupatzen diren kasuetan.
Bilatu dituzten beste etxeetako jabeek ez diete etxerik alokatu nahi izan familia ugaria, soldata bakarra eta atzerritar jatorrikoak izateagatik.
Pasaiako portuko langileen familiak bizi diren Trintxerpeko etxebizitza bloke bat bota nahi dute Pasaiako Portu Agintaritzak eta Euskal Trenbide Sareak, 400 metro inguruko trenbide zati bat egiteko. Lau hilabetetan etxea utzi behar dutela ohartarazi diete.
Ostiral goizerako zegoen ezarrita etxegabetzea eta horren kontrako protestara dei egin du Bilboko Etxebizitza Sindikatuak. Protestan ari direnen aurka oldartu da birritan Ertzaintza, eta dagoeneko pertsona bat atxilotu du, Gedar-ek jaso duenez. Etxegabetzea burutu dute.
Ostiral honetarako dago ezarrita etxegabetzea eta horren kontrako protesta egitera deitu du Bilboko Etxebizitza Sindikatuak. Etxegabetze guztien "berehalako eta baldintzarik gabeko etetea" aldarrikatuko dute eta mobilizaziorako deia goizeko 09:00tarako jarri dute... [+]