Orin edo orban sinple batek hamarkadak behar ditu melanoma bihurtzeko. Komeni da, beraz, alerta-seinale garrantzitsuenak ezagutzea, minbiziranzko eraldaketa hori garaiz harrapatu ahal izateko.
Osasunaren Munduko Erakundeak dioenez, urtero 160.000 larruazaleko minbizi, hau da, melanoma kasu diagnostikatzen dira; minbizi motarik usuena da munduan. Gure artean, eguzkiak beste leku batzuetan baino gutxiago jotzen duen arren, melanomaren intzidentziak %10etik gorako igoera izan du azken sei urteotan. Zorionez, minbizi horren pronostikoa gero eta hobea da. Gaur egun emakumeen %84k eta gizonezkoen %75ek gainditzen dute melanoma. Gure azala aldian behin aztertzeak duen garrantziaz jabetzeak zerikusi handia du horrekin, inolako zalantzarik gabe.
Baina, zeintzuk dira melanoma baten agerpena errazten duten faktoreak? Pertsona batzuek eguzki-izpien aurrean sentiberago bihurtzen dituen gene alteratua dutela ikusi dute adituek, baina minbizi mota horren eragilea eguzkia gehiegi eta babes egokirik gabe hartzea da. Izan ere, dermisa sarritan minberatuz gero –ez ahaztu eguzki-izpien erredura hori besterik ez dela, narritadura–, larruazaleko minbizia izateko arriskua asko handitzen baita.
Inork ez du ezagutzen zure gorputza zuk baino hobeto, eta inork ez du zuk baino lehenago atzemango lehendik zegoen eta aspalditik begiz jota zenuen orinen batean aldaketarik gertatu den. Horrexegatik, norberaren buruaren miaketa da melanoma posible bat modu goiztiarrean detektatzeko tresnarik onena. Zure gorputza zehatz-mehatz aztertu behar duzu, bai aurrealdetik eta bai atzeko aldetik ere –bi ispilu balia ditzakezu horretarako, edo senideren bati laguntza eskatu, bestela–, lehen begiratuan aztertzeko hain erraz eta eskuragarri ez dauden inguruak ere –ipur-masailak edo ile-larrua, esaterako– ahaztu gabe.
Aspalditik duzun orin bat kantzerigeno bihurtzen ari ote den susmorik txikiena edukiz gero, lehenbailehen dermatologoarengana joatea komeni da. Zure azala goitik behera aztertzea izango da espezialistak egingo duen aurreneko gauza. Baina ez harritu azaleko minbiziarekin lotuak egon daitezkeen beste mantxa batzuen bila, beste leku batzuk ere aztertzen baditu. Tumore bat susmatuz gero dermatoskopia digitala egiteko agindu dezake, edo zuzenean biopsia. Diagnostikoa baieztatuz gero, tratamendua tumorearen larritasunaren araberakoa izango da, baina aukera terapeutikoak gero eta eraginkorragoak eta agresibitate txikiagokoak dira. Terapia fotodinamikoa da berrikuntza nagusietakoa, tumorea inolako kirurgiarik gabe eta orbainik batere utzi gabe tratatzeko.
Sartu zure jan-neurrian fruta eta barazki hori edo laranja kolorekoak. Jaki horien beta-karotenoak azala eguzki-izpietatik babesten duen melaninaren produkzioa bultzatzen du. Hosto berdeko barazkiek, berriz, luteina dute, zelulen hazkunde anormala geldiarazten laguntzen duena.
Arau mnemotekniko gisa, ADEEK akronimoak biltzen du norbere buruaren miaketaren oinarria. Bere esanahia ondorengoa da:
• A edo asimetria: orin baten bi erdiak asimetrikoak, diferenteak izan ohi dira.
• D edo diametroa: begiratu ea orbanaren diametrorik handiena sei milimetrotik gorakoa ote den.
• E edo eboluzioa: edozein aldaketa arraro gertatuz gero, zoaz medikuarengana.
• E edo ertzak: adi, ea lesioaren ertzak irregularrak ote diren.
• K edo kolorea: lesioak alde batetik bestetik baino kolore ilunagoa badu, kontuz, susmo txarra hartzeko modukoa izan daiteke.
Eguerdian gertatu da istripua, 25. kilometroan, Nafarroako Martzilla herriaren inguruan. 2025ean hil den zazpigarren lagilea da.
"EITB euskalduna, zuzendaritzatik hasita!" lelopean, otsailaren 25ean egingo dute elkarretaratzea, asteartean, EITBko ELA, LAB eta ESK sindikatuek nahiz Aldatu Gidoia ekimenak deituta.
Lizarraldean euskara sustatzeko lana egiten duen Bagara elkarteak egin du salaketa: "Sorkuntzarako gaitasuna bultzatzen da eta pentsamendua kritikoa lantzen, hori guztia ikuspegi ludikotik, gozamenean oinarrituta".
Future Game proiektuak EAEko gazteen osasun mentalaren inguruko ikerketa egin du. 18-35 urteko gazteen %87,7ak osasun mentaleko tratamenduak osasun publikoak bere gain hartu beharko lituzkeela pentsatzen du; %64,5ak osasun mentalaz hitz egitean haien iritzia kontuan hartzen ez... [+]
Ukrainako gerra hasi zenetik, bi potentziak ez dira mahai beraren bueltan eseri. Negoziatu egingo dute nola amaitu gatazka belikoa. Ukrainako presidenteak, ordea, esan du ez duela mahai horretan adosten den ezer onartuko, bera ez baitute gonbidatu.
2021ean hasi ginen Guggenheim Urdaibai proiektuaren inguruko lehen oihartzunak entzuten…Bai ala bai egingo zela esan zigun orduko Unai Rementeria ahaldun nagusiak. Bere esanak indartzeko, 40 milioi euro utzi zituen “blindatuta” museoak eraikitzen zirenerako... [+]
Lau urteko kartzela zigorra, zazpi urteko inhabilitazioa eta hiru urtez 12 urteko biktimarengandik urruntzeko agindua eman du Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak. Neskari 6.000 euro ere ordaindu beharko dizkio erasotzaileak kalte-ordainetan.
$LIBRA izeneko kripto-txanponean inbertitzeko deia egin zuen Argentinako presidenteak sare sozialetan. Une batean 4.500 milioi euroko balioa izatera iritsi zen arren, ordu gutxiren ostean behea jo zuen kripto-txanponak eta galera asko eragin zizkien bezeroei. 100 salaketa baino... [+]
Estatu Batuen muga-zergak nahiko buruhauste ez balira, pasa den asteko albiste xalo samar batek dardara-uhinak helarazi ditu mundu-parte handi bateko otordu-mahaietaraino: Japoniako gobernuak bere arroz-gordekin estrategikoetako 210 mila tona merkaturatzeko agindua eman du,... [+]
ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuek eta M3 elkarteak "herrikoia eta sozialki plurala" den memoria eguna "errepresiorik gabe" egitea eskatu dute. Eusko Jaurlaritzari zuzendutako eskaera da, "iaz ez bezala", aurten manifestatzeko eskubidea... [+]
44 urte ditu, ama mexikarra, eta eskoziarra aita. Mexiko Berrian jaio zen, Utah-n hazi, eta duela hogei urte izan zuen euskararen berri, Cadizen Zinemagintza ikasten ari zela, norbaitek abizen euskalduna zuela esan zionean. Duela bi urtetik Donostian bizi da eta euskara ikasten... [+]
Irakasleek urtetan pilatutako jakintza kontuan hartzea, klaustroek erabakiak hartzeko autonomia bermatzea, IKTen “uneoroko erabilera” sustatzen duten planak geldiaraztea, eta ikasgeletan aldaketa metodologikoak sartu aurretik dituzten ondorioak tentuz aztertzea... [+]
Apirilean zen sartzekoa araua baina atzeratzea erabaki dute. Derrigorrezkoa izanen da ibilgailuetan agiria eramatea, ez soilik hiri eta herri nagusienetan sartu ahal izateko, baita kostalde osoko errepideetan mugitu ahal izateko ere.
«I will overturn, overturn, overturn, it[…]»
Ezekiel 21:27 – King James Version
«Algoritmo guztien gainetik, algoritmo guztien azpitik»
Xabier Landabidea
Deseroso nago, deseroso gure jendarteak teknologiarekiko hartu duen jarrera kasik... [+]