argia.eus
INPRIMATU
ETB analogikoan

Julio Soto 2012ko urriaren 30a

Doinua: ETAren su-etenetik

Marca, Popular TV
erretoreak prediku
Antena 3, Nitro, Neox
bat dela nork entenditu?
La tienda en casa baino
hobe ezer ez aditu
Intereconomiako
frankista jende aditu.
Erabakia ez zaigu
arraroa iruditu
Nafarroan LTD-k
hainbeste eskaintza ditu
nonbait ETB-rentzat ez
dela tokirik gelditu.

Pizten duzu telebista,
tapatzen duzu sabela,
analogikoan sartzen
zara, isilpean gela
eta konturatzen zara
ETB-3 falta dela.
Berdin du! Badakizu Clan
egun osoz dagoela.
Wert-ek duela bi aste
eskatu zuen bezela
haurrak espainolizatu
beharko liratekeela...
Nafarroan aspaldi da
horretan ari direla.

Diru laguntzarik ez da
iristen gureetara
eskualdetako euskal
komunikabideetara.
Ley del Vascuence-k egiten
du hiru puska izara
txarrena da ohitu egin
garela babes faltara!
Politikak aldatzeko
kapaz ez baldin bagara,
ahanzturaren, herioren
(nahiko luketen erara)
izango da gero eta
lagun hobea euskara.