Zer eginen du Parisek?

Hauxe, denen ahotan dagoen galdera: zein izanen da Frantziako Estatuko erantzuna Iparraldeko jendarte sektore desberdinek eta tendentzi guztietako hautetsiek indar biziz plazaratzen duten Lurralde Elkargoaren eskaerari? Pasa den urriaren 11n deszentralizazioaz arduratzen den Lebranchu ministroak Euskal Herriko delegazioa errezibitu zuen, baina afera ez zuen argitu.

Iparraldearendako instituzio baten sortzea objektiboki errazago da gaur egun, batere segurtatua ez bada ere. Jendarteko eragile askoren jarrera segituz, hautetsien artean ere aldeko iritzia azkarki zabaldu da azken hilabeteetako gogoetak aitzinatu arau. Orain arteko dispositiboak gaindituak dira gehienen ustetan,  eta frantses legedian tresna juridiko egokiak badira, zerbait berezia asmatu gabe. Aieteko Konferentziak ireki aro berriak desagerrarazi du borroka armatuaren aspaldiko aitzakia. Panorama horri gehitzen badiogu gobernamenduaren deszentralizazio asmoa, ez da dudarik 1981etik hona koiunturarik hoberena bizitzen ari garela. Baina aski ote da zerbaiten lortzeko? Krisi ekonomikoak sortzen dituen desafioen ondoan bigarren mailan gelditzen da auzia. Ipar Euskal Herriak pisu gutti du Paristik ikusita eta gainera frantses goi-kargudun batentzat kudeatzeko zaila den dimentsio geopolitikoa badu, Korsikan edota Bretainian ez dagoena. Iparraldea instituzio baten bidez ezagutuz ez ote da prozesua kontrol ezinean abiatuko, Frantziar Errepublika zati txiki hori, Euskal Herri osoko zati bilakatuz?

Ikustekoa da ere zein puntutaraino esku hartuko duen Espainako Gobernuak. Urteetan Madrilek Frantzia presionatu du Iparraldea ez dezan ezagutu, terrorismoari amore ematea izanen zelakoan. Gaur egun bide beretik doala dirudi. Euskal delegazioa ministroaren bulegotik atera bezain laster, Madrilek bere kezkak jakinarazi dizkio Frantziako Barne Ministerioari, EiTBko erreportajearen araberan, Lebranchuk delegazioari Lurralde Elkargoa hitzeman omen ziolako.
Denbora berean, buruzagi sozialistek errepikatzen dute frantses antolamendua malguago bilakatu nahi dutela eta lurraldez lurralde egokipen instituzionalak egiten ahalko direla. Are gehiago, Alsaziako instituzio guziak batzea onartu du Frantziako Gobernuak eta ez ditu baztertzen Korsikako eboluzio instituzionalak edota Bretainiako lurralde historikoak berbatzeko aukera. Ipar Euskal Herria erantzunik gabe geldituko den lurralde bakarra izanen ote da? Eta bere herritarrak euskaldun izateagatik berriz ere mespretxatuak?


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lurralde Elkargoa
2024-12-10 | Euskal Irratiak
Karrikako publizitatea mugatzeko deia Elkargoari

«Argizko idazkun digitalak debekatu» lelopean, Aturri aldeko Stop Pub kolektiboak bederatzi proposamen plazaratu ditu, Tokiko Publizitatearen Araudia eztabaidan delarik momentu honetan.


2024-05-24 | Euskal Irratiak
Peio Etxeleku, Elkargoko bere kargugabetzeaz: “Ez didate ene burua defendatzeko aukerarik eman”

Jean René Etxegaraik Peio Etxeleku baztertu du Errobi lurraldeko arduretatik. Etxeleku Kanboko hautetsia eta EAJren Ipar Buru Batzarreko lehendakaria da. Joan den astean Hirigune Elkargoko buruak jakinarazi zuen poloko hamaika auzapezetatik seik galdegin ziotela... [+]


2021-04-13 | ARGIA
14.000 etxe huts eta 51.000 bigarren etxe aurreikusten dituzte bost urte barru Ipar Euskal Herrian

Euskal Hirigune Elkargoko batzar berezia egin dute 232 hautetsiek, bideokonferentziaz. Aurtengo aurrekontua eta Bizilekuen Tokiko Programa onartu dituzte, baina programa errefusatu eta “anbiziozko etxebizitza politika bat” aldarrikatu du hainbatek.


2020-09-28 | Mikel Eizagirre
Euskal Elkargoak hiru euskal preso politikoren egoera salatu du

Esnal, Haranburu eta Paroti ezartzen ari zaien “heriotza zigorraz” kexu da elkargoa frantziar justiziaren erabakiaren aurkako mozio batean.


2019-01-22 | Euskal Irratiak
27 proposamen helarazi dio Baterak Euskal Hirigune Elkargoari, gobernantzaren hobetzeko

Zortzi atal, 27 proposamen. Hona Baterak Euskal Hirigune Elkargoaren gobernantzaren hobetzeko, Jean-René Etchegaray presidenteari eman dion txostena joan den larunbatean. Baterak, joanden irailetik eskualdeka, 16 herri desberdinetan bilkurak antolatu ditu oharren... [+]


2018-02-13 | Euskal Irratiak
Euskal Elkargoaren hizkuntza politika apirilean aurkeztu behar lukete, Arrabiten hitzetan

Hautetsiak eta euskalgitzako eragileek osatu lan batzordeak ari dira norabide hauen lantzen, Beñat Arrabit, Euskal Elkargoko hizkuntz poltikarako arduradunak, Amikuzeko irratiaren estrenan azpimarratu daukun bezala.


2017-09-05 | Mikel Asurmendi
Ergela irakurriko duena

ARGIAko egutegiari orri berri bat kendu nion agorrileko hamazazpian. Buruketa hau egitea proposatzen zuen: “Euskal Herriko Lurralde osoa hartzen duen administrazioari nola deitzen zaio?”


2017-09-05 | Mikel Asurmendi
Ergela irakurriko duena

Oporraldiko azken egunen atzerako kontaketa egitea eskatu zidan buruak nonbait, hartara, ARGIAko egutegiari orri berri bat kendu nion agorrileko hamazazpian. Buruketa hau egitea proposatzen zuen: “Euskal Herriko Lurralde osoa hartzen duen administrazioari nola deitzen... [+]


ETAren armagabetze egunaren zuzeneko kontakizuna

Goizean goizetik hasi da ETAren armagabetzea, epizentro politikoa Baionan dutela. ARGIAn egunaren jarraipena egiten ari gara bertatik bertara.


2017-01-24 | Mikel Asurmendi
Euskal Herri Elkargoa abian da, Jean-René Etchegarayren presidentziapean

Frantziako Iraultza ondorengo lehen instituzio politikoa Ipar Euskal Herrian martxan dago. Jean-René Etchegaray da lehen presidentea, hautetsien gehiengoak hala erabakita.


2017-01-02 | Mikel Asurmendi
Caroline Phillips, Garapen Kontseiluko presidentea
“Ez nau gizartearen desmobilizazioak kezkatzen, hautetsien desmotibazioak baizik”

1964, Auckland– Kalifornia (AEB). 1983n heldu zen Frantziara, Parisera. 1992an, berriz, Euskal Herrira. 25 urte dira Lapurdin bizi dela. Komunikazio digital arloko aholkularia da. Digital Komunikazioa enpresa zuzentzen du Bidarteko Izarbel teknologia gunean. Kantaria da,... [+]


Euskal Elkargoa errealitate bihurtu da

Urtarrilaren 23an egingo da Euskal Elkargoaren lehen bilera Baionan. Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako herriak batzen dituen lehen instituzioa da.


2016-10-19 | Mikel Asurmendi
Elkargoaren ordezkari kopurua trenkatu du Eric Morvan prefetak

Iparraldeko Herri Elkargoa urtarrilean abian jarriko da. Pirinio Atlantikoetako Eric Morvan prefetak egitasmoa behin betiko ebatzi du. Udalerri bakoitzak Elkargoko Kontseiluan izanen duen eserleku kopurua zehaztu du halaber.


2016-09-15 | Mikel Asurmendi
Ipar Euskal Herrirako instituzioa
HELEParen aurkako helegitearen egileak gidaritza batzordetik ateratzera gonbidatu ditu Baterak

HELEPa eraikitzearen aurkako helegitea jarri dutenek egoera larria sorrarazi dute Bateraren ustez


2016-07-20 | Mikel Asurmendi
Ipar Euskal Herrirako instituzioa
Tarnosek Euskal Kosta-Aturrin sartzeko tematuta segitzen du

Tarnose (Landak) Euskal Kosta-Aturri elkargoko kide bilakatzeko tematuta dago. Gaur, uztailaren 20an, bere nahia gauzatzeko eskaera eztabaidatua izanen da Euskal Kosta-Aturriko kontseiluan.


Eguneraketa berriak daude