Ondo dakizunez, aldaketa garaia bizi dugu eta gaurtik aurrera Euskal Herriaren biziraupenerako eta bizikidetzarako ezinbestekoak izango diren hitzarmenak egiten saiatuko zarete ordezkari politikoak, gu guztion izenean. Bada, hauteskunde hauetan herritar gehienok hautu abertzalea egin dugu eta datu hori komeni da begi-bistatik ez galtzea.

Euskal Herriko zati honetan herritar gehienon nahiak balore abertzaleekin bat egiten du eta horien artean, nola ez, euskara eta euskal kulturaren sustapena dugu. Baina, beste arlotan ere agerian geratu denez, orain arteko hizkuntza politikak eman du eman beharrekoa. Asko, gutxi, nahikoa edota behar bestekoa eman ote duen iritzi kontu bat izan daiteke, baina datu bat da euskarak eta euskalgintzak ziztada eta bultzada sendoa behar dutela, azken hamarkadetan euskara biziberritzeko eta euskaraz bizitzeko aukera errealak sortzeko egindako ahalegin izugarri hau ez dezan krisialdi latz honek desegin.

Euskaldunok gero eta esparru gehiagotan bizi nahi dugu euskaraz normaltasun osoz eta euskal herritarron bizikidetza linguistikoa errespetuan eta elkartasunean oinarrituta egon dadin nahi dugu. Gu prest gaude horren alde gure esku dagoena egiteko, baina zuek politikariek eta bereziki lehendakariak ardura berezia duzue horretan.

Euskarak, gaur arte iraunarazi badu, herritarrok gure hizkuntzarekiko izan dugun maitasunari esker izan da. Maitasun hori, nolanahi ere, babes instituzional eta sozial sendoaren bidez zabaldu behar dugu, sendo eta konplexurik gabe, euskararen ezagutza euskal herritarren artean zabaltzen jarraitzeko eta euskaraz bizitzeko gero eta arnasgune gehiago sortu ahal izateko.

Euskarak eta euskal kulturak hitzarmena behar dute. Hitzarmen horren bidez euskarari zor zaion zentralitatea eman behar zaio, bai Eusko Jaurlaritzaren egituran eta jardueran bertan, baita martxan jartzen diren politika publikoetan ere. Lehendakarigai hori, arren: entzun, pentsatu, sentitu eta egin!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak
Joera kontrajarriak?

“Inoizko [EAEko] parlamenturik abertzaleena” vs. “Independentismoa minimo historikoetan dago”. Bi baieztapen horiek azken aldian entzuten ditugu, eta areagotu dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan apirilaren 21ean izandako hauteskundeen ondotik. Bi esaldi... [+]


Materialismo histerikoa
Gure gauzatxoak

MAPA | Non jasotzen dituzte botoak alderdiek?

Apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan alderdiek udalerriz udalerri izandako babesa irudikatzen du mapa honek. Zirkuluen azalerak proportzionalak dira hautatutako alderdiak udalerri bakoitzean ateratako boto kopuruarekiko.

[[hauteskundeak alderdiak zabala 2024... [+]


Eguneraketa berriak daude