Izu Giroa euskarazko hardcore eta punk fanzineak 10 urte bete ditu. 21. zenbakia besapean duela etorri zaigu Gotzon Hermosilla fanzinearen arduraduna. Irailean argitaratu zen, espresuki Azpeitian egin zen II Fanzine Egunerako. Euskal Herriko fanzine gehienak bildu ditu aurtengo bigarren edizio honek, nahiz eta zaila den zenbat diren jakitea.
Ez dute arau libururik, ezta kode deontologikorik ere. Fanzine batek bere horretan agertzen ditu gauzak, askotan gordin eta tinta orbelaz, fotokopiagailuari eta grapagailuari gogor ekin eta gero. Baina haiei dagokie errealitatearen zati hori, lur azpikoa alegia, askotan ohiko komunikabideek kontatzen ez dutena agertzen baita bertan.
Hamar urte daramatza Izu Giroak kontrakultura deituriko eremu horretan murgilduta. Punka eta hardcorea ardatz hartuta, 21 zenbaki kaleratu dituzte epe horretan. Fanzineen artean ez da ohikoa bizirik daraman denbora, 10 urte, ezta plazaratutako argitalpen kopurua ere, 21 zenbaki. Baina urteotako jarraikortasunaz arduratu den Gotzon Hermosillarentzat, “gogokoa dutelako egiten da”.
Azpeitiako Gaztetxeak antolatutako II. Fanzine Egunerako argitaratu den azken zenbaki horretan Euskal Herriko punk eta hardcore musika taldeak aipatzen dira, hala nola, Porco Bravo, Humilitate eta Desastrozombies. Baita kanpokoak ere. Esate baterako, All for Nothing, Mundo Muerto, White Lung, Ten O Sevens eta UX Vielheads. Bestalde, Dani Marco madrildarrak Buzzcocks taldeari egindako elkarrizketak osatzen du zenbakia.
Erreportaje eta dosierretan, berriz, Skate-aren eta punk mugimenduaren arteko erlazioa azaltzen duen artikulua genuke aipagarri. Baita Neguko Kuartelak izenburupekoa ere, punkaren garaian esanguratsuak izan diren etxeak nahiz egoitzak aipatzen dituen lana. “Adibidez, Fun House, Michiganen The Stooges taldeak zuen komuna –azaldu digu Hermosillak–. Baita beste zenbait squat ere. Euskal Herriko esanguratsuenak aipatzearren, Barakaldoko Bunker eta Donostiako Buenavista”.
Txori komikigileak egindako irudia darama azalak, Porco Bravoren omenez. Azal gehienak hark eginak dira Izu Giroako kide Hermosillak nabarmendu digunez, “oso sortzailea da Txori, komikigilea eta lagun ona dugu”.
Punk-hardcorearen kontrakulturan diharduen fanzine hau euskaraz egiten den bakarra da, eta horregatik, irekiak izan behar dutela diosku Hermosillak: “Saiatzen gara punk eta hardcore mugimenduen esparrua ahalik eta zabalen hartzen. Azken urteotako fanzineen joera espezializazioa izan da. Fanzine batzuek hardcoreaz hitz egiten dute, baina hardcore molde jakin batez. Oi! mugimenduko fanzine asko dago, adibidez. Baina gu zabalagoak izaten saiatzen gara. Alde batetik, euskara hutsezko fanzine bakarra delako, eta bestetik, gu ere oso irekiak garelako estiloei dagokienez”.
Azken bi urteetan Euskal Herrian fanzine berri asko sortu dela aipatzen digu kazetariak, nahiz eta blogen garaia nagusi izan. “Bazirudien blogaren, e-zinearen eta Interneten sorrerarekin paperezko fanzinearenak egin zuela, baina ez da horrela izan. Euskarria gorabehera, garrantzia duena edukia eta informazioa da, eta alde horretatik, paperezko fanzinea esku artean izateak edota kontzertu batera joan eta fanzineak saltzeak oraindik ere xarma duela iruditzen zaigu”.
Kalifornia aldeko Lewd taldearen Climate of Fur (Izu giroa) abestia aukeratu zuen Gotzon Hermosillak 2002an sortu zuen argitalpenaren titulutzat. “Izugarri gustatzen zitzaidan abestia, izen indartsua iruditu zitzaidan”. Bestalde, kritika eta ironiarako ere badu tartea Izu Giroak, Joseina Etxepastillak egiten duen ataltxoa kasura. “Beti saiatzen gara jendea zirikatzen. Fanzineak horretarako daude, ironia eta kritikarako. Osagarri horiek kenduta ez litzateke berdin izango. Ez litzateke behintzat, fanzinea izango”.
Do it yourself (Zuk zeuk egin) punk-ak eta hardcore-ak bultzatutako filosofian bete-betean daudela dio Hermosillak. “Borondatezko lana da dena, inork ez du ezer kobratzen, eta fanzinea, azken finean, gure zaletasun baten luzapena da. Dena den, Do it yourself filosofiaren osagarriak kolaborazioa izan behar du nire ustez. Kontzeptu biak uztartu behar dira, norberak egitea bai, baina baita kolaborazioa bultzatzea ere. Horregatik, esparru ezberdinetako kolaboratzaileak erakartzen saiatu gara beti“. Zentzu horretan, Alberto Irazu (Gaztezulo), Juke Box eta Santi Manterola argazkilariak, Dani F. Marco, Aitor Apurtu edota Xabier Sagardia (Entzun!) tartekako kolaboratzailetzat dauzkate. “Sare horrek, nahiz eta apur bat etereoa izan, aberasten du fanzinea”.
Izu Giroaren tirada 200 eta 300 ale artekoa izaten da, 52 orrialde fotokopiatuta, 2 euroren truke. “60 orrialdekoa ere egin izan dugu, baina hortik aurrera grapagailuak ez du grapatzen”, espikatu digu Hermosillak. Euskaraz izanik, nagusiki Euskal Herriko taberna eta gaztetxeetan banatzen da, “baina saiatzen gara kanpora ere ateratzen. Adibidez, elkarrizketatutako taldeei igortzen zaie, eta baita Europako eta AEBetako beste fanzineetara ere. Bitxia da, Espainian gutxi ezagutzen den fanzinea da gurea, baina gero oso kritika positiboak jaso ditugu. Alemaniako eta AEBetako fanzineetan, aurreiritzi gutxiago dituzte, nonbait. Horrek harritzen eta harrotzen gaitu” jarraitu du Izu Giroako arduradunak. Hala ere, “gure asmoetako bat monografiko edota bildumatxo bat egitea da, argitaratu ditugun elkarrizketak ingelesera eta gaztelaniara itzuliko genituzke, kanpora begira”.
Mostros eta NCC taldeen kontzertuarekin ospatu zuten urte hasieran fanzinearen 10. urteurrena baina Gotzon Hermosillak ez du aitzakia hori bera hartuta beste kontzerturen bat egitea baztertzen. Urte amaierarako, beharbada. “Underground eremuan murgiltzen gara, eta normalean beste fanzineekin edota hardcore eta punk musika taldeekin dugu harremana. Eta nahiz eta fanzinea euskaraz izan, euskalgintzak ez du gure berri, gure esparrua beste bat delako. Zoritxarrez, undergrounda eta euskalgintza bi muturreko eremu direla ematen du, eta guri gustatuko litzaiguke bi mundu horien arteko zubi lana egitea. 10 urte eman ditugu kalean, euskara hutsezko fanzinea egiten, eta euskaldun askok ez du gure berri, gure akatsa ere izan da seguruenik”.
Berriozarren (Nafarroa) egingo da Gazteon eskutik lelopean, antolakundearen ustez gero eta gazte gehiagok egiten dutelako bat independentziaren aldeko borrokarekin. Topagunea "ekimen soil bat" baino gehiago dela aldarrikatu dute: "Euskal Herriko txoko... [+]
Su-etena hausteko arriskua erreala izan bada ere aste guztian zehar, adostasun batera iristeko bidean dira bi aldeak: bahitu gehiago askatuko lituzke Hamasek, laguntza Gazara sarrarazteko bidea ez oztopatzeko "promesa" egin duelako Israelek. Arabiar Ligako herriek... [+]
Epistemologia, edo ezagutzaren teoria, filosofiaren arlo nagusietako bat da, eta historian zehar garrantzizko eztabaidak izan dira gure ezagutzaren mugen eta oinarrien inguruan. Honen baitan bi korriente indartsu topatzen dira, ezagutzara iristeko bide ezberdinak proposatzen... [+]
Torturaren kontrako eguna baliatuz, Aske antolakundeak prentsaurrekoa egin du Bilboko Justizia Jauregian. Gaur egun ere tortura gauzatzeko baldintzek bere horretan jarraitzen dutela salatu dute.
Nafarroa eta Ezkio-Itsaso lotuko lituzkeen alternatibak Aralar barnean 22 kilometroko tunel bat zulatzea suposatuko luke, eta 1.300 milioi euroko kostua izango luke. Lotura hau igaroko litzatekeen herri ugarietako udalek nahiz bizilagunek, ordea, lanei ekiteko eduki beharreko... [+]
Asteazkenean izan behar zuen epaiketa dataz aldatu dute Lizarrako alkateak azken momentuan jarritako helegite baten ondorioz. Orain taldeari "gorrotoa sustatzea" ere egozten zaio eta lau urterainoko kartzela-zigor arriskua dute kideek.
Junts eta ERC abstenitu egin dira bozketan eta popularrek aurkezturiko ez-legezko proposamena aurrera atera da, PP, Vox eta UPNren botoekin. 2027 eta 2035 urteen artean ixtea aurreikusten diren Espainiako Estatuko zazpi zentral nuklearren bizitza erabilgarria handitzea ekarriko... [+]
Euskarazko B2 eskakizuna zuten bi udaltzain lanpostu baliogabetu zituzten epaileek iazko urtarrilean, euskara eskatzea "diskriminatzailea" izan zitekeela iritzita; eta aitzineko astean, Donostiako Udalak aurkezturiko helegitea ez aztertzeko erabakia hartu du EAEko... [+]
Getxoko Epaitegiak Europa ikastetxeko 4 urteko haurren kasua artxibatu izanaren berri izan dugu aste honetan. Horrek zera galdetzera garamatza: instantzia judizialak, polizialak… prest al daude haurren eskaerei erantzuteko? Benetan babesten al dira gure adingabeak... [+]
Teknologien erabilera eztabaidatzen ari dira Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean, eta horretarako hainbat aditu eta eragile ari dira batzordean beren ekarpena egiten. Ikastetxeetan mugikorra debekatzeko araudi orokorra eskatu duen Altxa Buruako arduradun taldearekin hitz... [+]
Trumpek eta Putinek ordu eta erdiz hitz egin dute telefonoz. Biek hala biek baieztatu dute ados direla Ukrainako gerra amaitu dadin "elkarrekin lan egiteko", baina argi utzita Ukraina 2014ko mugetara itzultzea ez dela "errealista". Zelenskyrekin ere hitz egin... [+]
Faroe uharteetan, Ipar Atlantikoko artxipelago bat, Danimarkaren kontrolpean, urtero ehunka zetazeo hiltzen dituzte –normalean milatik gora–. Batzuek "tradizioa" deitzen diote, hainbat mendetako antzinatasuna duelako. Baina odolez gorritutako hondartzan... [+]
Ukrainako fluxua eten ostean, Errusiako gasa jasotzen jarraituko duela iragarri du Eslovakiak, eta Transnistriak uko egin dio Europaren "laguntzari".
Gasteizko Campuseko Filologia Hispanikoko irakasle baten aurkako salaketen berri izan bezain azkar, asanblada irekia egin zuen GUET Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldeak. Aste bakarrean “hamarnaka” salaketa eta testigantza berri jaso dituzte. Irakaslearen... [+]
Gabonetako argiak pizteko ekitaldia espainolez egin izanak, Irungo euskaldunak haserretzeaz harago, Aski Da! mugimendua abiatu zuen: herriko 40 elkarteren indarrak batuta, Irungo udal gobernuarekin bildu dira orain, alkatea eta Euskara zinegotzia tarteko, herriko eragileak... [+]