argia.eus
INPRIMATU
Bozkarioa

Xabier Paya @xabipaya 2012ko urriaren 16a

Doinua: Bogart eta Bilintx

Bazen garaia, bazen garaia,
zorion beteko gaude,
behingoz Gasteizko parlamentuan
aukera guztiak daude!
Ea euskaldunak elkartzen diren
Euskal Herriarren alde,
zer nola esan agintzen duten
atzeko mintegi gabe
ta alderdi baten kide izateko
urguilurik gabe ere.

Ez da egia franko aditu
hauteskundeen harira:
Urkullu eta Lopez makina
politiko hutsak dira,
Mintegik ez du azaldu nola
heldu independentzira...
Hemen garbien mintzatzen dena
Antonio Basagoiti da;
hobe esaten dituen denak
gezurrak baldin balira!

Eslogan eta lelo bitxiak
ez dira gutxi aditu:
“Euskadi aurrera” esan zuenak
ez du ezer deskubritu;
“zu ez bazoaz, haiek garaile”,
nahi bezala entenditu,
eta Mintegik soluzioak
ez ditu ba prometitu...
Aski izango da konponbideak
ekartzen baldin baditu.