Distirak beltza ikusten utz diezazula

  • Glaukoma::Vol 1

    Bonberenea Ekintzak

    iraupena ::32`19´

    prezioa ::8€

Glaukoma taldearen disko berriaren azala
Tolosa bilgunea dute baina herri askotako lagunek osatzen dute Glaukoma. Taldearen debutak ilusionatuta nauka; ederra da. Iaz ezagutu nuen, Tolosaldeko musika talde gazte batzuek Sputnik 11 izeneko bilduma kaleratu zutenean. Taldea txukuna iruditu zitzaidan orduan, baina ia oharkabean egin duten disko honetako kantuak erabat borobilak dira. Euskaraz zein gazteleraz abestutako piezatan, reggaea, raggamuffia eta rapa dira oinarri nagusiena, baina bada funky, jazz, latino eta rumba tantarik ere, bere tamaina justuan aberastera heldu direnak. Gipuzkoarrak dira taldekide guztiak, baina idatzitako hit!-ak entzunda, sinetsaraziko dizute lurralde beroagoetatik datozela; beraien burua azal zuridun belztzat dute. Hitzetan ere maila ona erakutsi dute, ederto transmititzen dituzte hainbat giro, gai eta egoera.
Glaukoma, Juantxo
«Ez ditugu atsegin klitxe eta estereotipoak, askotan hutsalak direlako»

“Errimen meategi, bertsoen etxea”. Etorri ona daukazu Juantxo. Non inspiratzen zara?

Gehienetan zaila egiten zait errimen meategira iristea eta batzuetan bere kasa dator. Idazten jartzea da kontua, batzuetan gauza baliagarriak ateratzen dira.

“Ladies & gentlemen” berdintasunaren aldeko kantu desberdina da, moralkeria gabe, kaleko mailan idatzitakoa...

Ikusten dugun zerbait da, edozein juergatan antzeman baitaiteke emakumearen aurka dagoen biolentzia estrukturala, gizartean dagoena.

“Izanaren zamak” bultzatzen gaitu talde bat egin eta barrukoa askatzera?

Bai, izanak zama handia har dezake eta talde batek lagundu dezake hori arintzen, baina barrena askatzeaz gain oso garrantzitsua da gauza baliagarriak esatea, kontatzea edo interpretatzea,  pentsarazteko eta zerbait astintzeko balio dezaketenak.

Zer da “garden ikusten utzi nahi ez” duzuena?

Gizartea da glaukomak jota dagoena eta garden ikusten ez duena. Ez dugu atentzioa behar den tokietan jartzen eta gauza distiratsu eta boteretsuei besterik ez diegu kasu egiten. Gutxitan agertzen dira telebistan hiri bateko periferiako zonaldeak. Musikan gauza bera gertatzaen da estilo minoritario edo periferikoekin.

Betiko lau musika taldeak dabiltza bueltaka, gehienon arreta eskuratzen dute; eta inguruan beste hainbat estilo, talde eta ekimen ere badaude.

Ez zarete “ez ganstak, ez rastak”. Ez duzue tribuekin ezkondu nahi?

Ez gara gangstak eta ez gara rastak, Gipuzkoako hainbat herritako bost mutil gara, gustuko dugun musika egiteko gogotsu. Ez ditugu atsegin zenbait musika estilotan ikusten ditugun klitxe eta estereotipoak, askotan hutsalak direlako.

Ezohiko sentitzen zarete musika eszenan?

Ez. Oso gustura aritu gara orain arteko kontzertuetan eta ez gara arraro sentitu, baina egia da rapa eta zenbait reggae mota faltan ikusten ditugula Euskal Herrian.


ASTEKARIA
2012ko urriaren 14a
Azoka
Azkenak
Langile bat hil da AP-15 autobidean Nafarroan, kamioi batek harrapatuta

Eguerdian gertatu da istripua, 25. kilometroan, Nafarroako Martzilla herriaren inguruan. 2025ean hil den zazpigarren lagilea da.


EITBren Bilboko egoitza aurrean kontzentrazioa egingo dute, zuzendaritza postuak euskalduntzea exijitzeko

"EITB euskalduna, zuzendaritzatik hasita!" lelopean, otsailaren 25ean egingo dute elkarretaratzea, asteartean, EITBko ELA, LAB eta ESK sindikatuek nahiz Aldatu Gidoia ekimenak deituta.


Lizarrako UPNk eskoletako bertsolaritza programa eten du

Lizarraldean euskara sustatzeko lana egiten duen Bagara elkarteak egin du salaketa: "Sorkuntzarako gaitasuna bultzatzen da eta pentsamendua kritikoa lantzen, hori guztia ikuspegi ludikotik, gozamenean oinarrituta".


EAEko gazteen %88aren ustez buru osasuneko tratamenduak Osakidetzaren gain egon beharko lirateke

Future Game proiektuak EAEko gazteen osasun mentalaren inguruko ikerketa egin du. 18-35 urteko gazteen %87,7ak osasun mentaleko tratamenduak osasun publikoak bere gain hartu beharko lituzkeela pentsatzen du; %64,5ak osasun mentalaz hitz egitean haien iritzia kontuan hartzen ez... [+]


AEBak eta Errusia batzartuko dira gaur Saudi Arabian, Europak albotik behatzen duen bitartean

Ukrainako gerra hasi zenetik, bi potentziak ez dira mahai beraren bueltan eseri. Negoziatu egingo dute nola amaitu gatazka belikoa. Ukrainako presidenteak, ordea, esan du ez duela mahai horretan adosten den ezer onartuko, bera ez baitute gonbidatu.


Guggenheim Urdaibai: nork nori entzun eta zertarako?

2021ean hasi ginen Guggenheim Urdaibai proiektuaren inguruko lehen oihartzunak entzuten…Bai ala bai egingo zela esan zigun orduko Unai Rementeria ahaldun nagusiak. Bere esanak indartzeko, 40 milioi euro utzi zituen “blindatuta” museoak eraikitzen zirenerako... [+]


Lau urteko espetxe zigorra ezarri diote Irungo irakasle bati, Txingudi Ikastolan ikasle bati sexu abusua egiteagatik

Lau urteko kartzela zigorra, zazpi urteko inhabilitazioa eta hiru urtez 12 urteko biktimarengandik urruntzeko agindua eman du Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak. Neskari 6.000 euro ere ordaindu beharko dizkio erasotzaileak kalte-ordainetan.


Kripto-txanponekin eginiko iruzur batek krisi betean murgildu du Milei

$LIBRA izeneko kripto-txanponean inbertitzeko deia egin zuen Argentinako presidenteak sare sozialetan. Une batean 4.500 milioi euroko balioa izatera iritsi zen arren, ordu gutxiren ostean behea jo zuen kripto-txanponak eta galera asko eragin zizkien bezeroei. 100 salaketa baino... [+]


2025-02-18 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Gorabehera ekonomikoak otorduraino heltzen direnean: arrozaren krisia

Estatu Batuen muga-zergak nahiko buruhauste ez balira, pasa den asteko albiste xalo samar batek dardara-uhinak helarazi ditu mundu-parte handi bateko otordu-mahaietaraino: Japoniako gobernuak bere arroz-gordekin estrategikoetako 210 mila tona merkaturatzeko agindua eman du,... [+]


Martxoak 3a “askatasunez” oroitzeko aldarria egin dute

ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuek eta M3 elkarteak "herrikoia eta sozialki plurala" den memoria eguna "errepresiorik gabe" egitea eskatu dute. Eusko Jaurlaritzari zuzendutako eskaera da, "iaz ez bezala", aurten manifestatzeko eskubidea... [+]


2025-02-18 | Mara Altuna Díaz
Scott Zuñiga, Estatu Batuetako tiktoker euskaltzalea:
“Euskara ikasteko nire superboterea da etengabe hitz egitea, lotsa alde batera utzita”

44 urte ditu, ama mexikarra, eta eskoziarra aita. Mexiko Berrian jaio zen, Utah-n hazi, eta duela hogei urte izan zuen euskararen berri, Cadizen Zinemagintza ikasten ari zela, norbaitek abizen euskalduna zuela esan zionean. Duela bi urtetik Donostian bizi da eta euskara ikasten... [+]


HezkuntzArtea taldeak manifestua aurkeztu du: “Moda pedagogikoak bata bestearen atzetik ezarri dituzte”

Irakasleek urtetan pilatutako jakintza kontuan hartzea, klaustroek erabakiak hartzeko autonomia bermatzea, IKTen “uneoroko erabilera” sustatzen duten planak geldiaraztea, eta ikasgeletan aldaketa metodologikoak sartu aurretik dituzten ondorioak tentuz aztertzea... [+]


Ekainaren 1 era atzeratu dute Iparraldetik zirkulatzeko ingurugiro agiriaren derrigortasuna

Apirilean zen sartzekoa araua baina atzeratzea erabaki dute. Derrigorrezkoa izanen da ibilgailuetan agiria eramatea, ez soilik hiri eta herri nagusienetan sartu ahal izateko, baita kostalde osoko errepideetan mugitu ahal izateko ere.


Sabotaje algoritmikoaren alde

«I will overturn, overturn, overturn, it[…]»
Ezekiel 21:27 – King James Version

«Algoritmo guztien gainetik, algoritmo guztien azpitik»
Xabier Landabidea

Deseroso nago, deseroso gure jendarteak teknologiarekiko hartu duen jarrera kasik... [+]


Eguneraketa berriak daude