-Hi, historialari, hau bai historia liburu ona.
Javierrek Eric Hobsbawmen The age of extremes: The short twentieth century, 1914-1991 liburuaren gaztelerazko edizioa zuen eskuan 1996ko ostegun hartan. Pasa den mendeko 80ko hamarkadan ezagutu nuen Javier euskaltegira hurbildu zen batean, ez zuen asko iraun. Nik ere ez nuen denbora asko igaro Komite Internazionalistetan, Javier lankide boluntarioa zen, ez zitzaion arrotza Atlantikoa zeharkatzearena, egun ere bisaz mukuru edukiko du igarobidea.
- Oso liburu interesgarria. Erantzun nion Hobsbawmen liburua ikustean. Lehendabiziko unetik Javierrek liburu horrekiko zuen interesak piztu zuen nire jakinmina. Elkarrekin ezer hartzeko gonbita luzatu nion, urteak generamatzan elkarren berri izan gabe. Liburua ordaindu eta hor gara biak solasean Rocheko besaulkian jarririk. Ni ardotik ari nintzen berak kafe bat hobetsi zuen. Australiatik etorri berria zen, eta nazioarteko elkartasuna tarteko AEBetan denboraldi bat igarotzeko asmoa zuen. Entzun, entzuten nion, baina nire jakinmina nahi nuen ase. Berbaz elikatzen den horietakoa da Javier, eta bere solasaren eten txiki bat probestu nuen liburuaz galdetzeko. Ez zuen ezer ezkutatu beharrik, Hobsbawmek nazionalismoaren kontra zerabilen diskurtsoa kilikagarria zitzaion Javierri. Abertzaletasunaren kontrako mailua zen liburu erosi berria.
Luze joko luke solasaldiaren eztabaida laburtzea, sesioa izatera ailegatu ez bazen ere, tarteka txinpartek argitu zuten Rocheko mahaia. Agurtzean, garai batean ez bezala, ez genion elkarri oihukatu Biba Rusia! (nik beti gaineratzen nuen, euskaldun!) halere, ezin esan tarte gustagarria pasatu ez nuenik.
Javierren moduko askok Biblia gisa erabili nahi izan dute Eric Hobsbawnen hainbat liburu, eta Bibliarekin gertatzen denaren antzera irakurritakoaren interpretazioa ez da maiz norabide bakarrekoa. Alexandriakoaren liburuak Bibliatzat hartu, hain justu ere, Europaren oinarrian kristautasuna ezartzen dutenen teoriak sutsuen borrokatu dituen historialariaren obrak Bibliatzat hartu.
Egipton sortua, aita poloniar jatorrizko ingeles judua, ama ere judutarra, Vienakoa. Viena eta Berlinen bizi ondoren Eric umezurtza Londresera joana osabaren abarora. Alderdi komunistako kidea 14 urte zituenetik. Cambrigden ikasia eta mundura irekia.
Prentsan argitaratu diren obituarioak errepasatu eta marxista hitza da gehien errepikatzen dena, tira, ez da zuzena, historialaria izan zela diote denek. Ondoren, ingelesa, komunista eta judua ageri dira, bada intelektuala eta pentsalaria zela aipatzen duenik. Pablo Antoñana zenak ohartarazi zigun gehiegizko abjektibatzeak dakarren kaiolatzearen arriskuaz. Bilorik ez jazzalearen mihian. Juan Jose Carreras zenak ere iraganeko hainbat historialarik ondoren ezarri dizkieten kategoria historiografikoei ezin dietela aurre egin azpimarratu zuen, hil diren historialari horiek ezin gainetik kendu modu interesatuan jarri dizkieten etiketak. Nago ez ote den gauza bera gertatuko Alexandriakoarekin.
Hobsbawn marxista zen, baina historialari edota pentsalari liberal, kontserbadore, edota erreakzionario bat hiltzen delarik ez dira gisa horretako adjektiboak baliatzen. Liberal hura gogoratzean, maiz, handia, garrantzitsua, errepikaezina, maisuen maisua eta gisa horretakoak irakurriko ditugu. Beti ere, gauden honetan, Hobsbawm ezeren gainetik marxista zela azpimarratzea marxismoaren aldeko aldarritzat har daiteke.
Baina ez nadin desbidera. Ene esperientzia laburrean bi izan dira jazzalearen liburuen karietara izan ditudan eztabaidak, eta bietan Hobsbawmek nazionalismoari egin kritika eztabaida iturri. Denboran aurrena Zaragozako ikaskide batekin izan nuen. Aragoiarrak El linaje de Aitor liburua The Invention of Tradition lanaren graduan ari zen jartzen. Egiaren aitortzeko, badute antzik, ez naiz bi autoreen judutartasunaz ari, Hobsbawmek Israelgo estatua arbuiatzen baitzuen. Biak ala biak tradizio jakin batzuen asmazioaren nondik norakoak agerian uzten dituzte, hori bai, Ericek zuzendu zuen liburuan, maila berean jartzen dira Eskozia, Gales eta Ingalaterra. Ezin esan bezgauza Aitor desmitifikatu zuenaz.
Beti ere, biak dira liburu gomendagarriak, hona arrazoietako bat. Egun aski ongi erroturik diren tradizioak berriki, demagun XIX. mendean, asmaturikoak badira, horrek asmazioaren zilegitasuna frogatu besterik ez du egiten, antza denez, Monglavek edota Xahok ia ezerezetik ezer eraiki zuten, arrakasta handia lortuz, eta usu arrakasta horren arrazoiak eta testuingurua dira ikertzen ez dena. Zer nolako baldintzatan gertatu zen arrakasta hori asmazioa bera bezain interesgarria da. Zaragozako ikaskidearentzat iruzurra zena niretzat egungo errealitatearen erakusgarria zen.
Pasa den astean Kuria kaleko La Hormiga Atómica-n Javierrekin egin nuen topo, kasu honetan ni nintzen eskuetan liburu bat zuena, eta patuaren kiribilak, Hobsbawmekin harreman zuzena izan zuen Josep Fontanaren Por el bien del imperio, una historia del mundo desde 1945 nire eskuetan.
- Ezagutzen al duk. Esan nion liburutzarra erakutsiz. Aurpegian antzeman nuen ezezaguna zitzaiola. Rochen izandako solasaldia ekarri nion gogora. Hobsbawm eta Fontanaren artean kidetasun ugari topatuko ditugu. Biendako Europaren motorra mestizajea eta disidentzia dira. Biak dira interesgarri oin bat lokatzetan dutelako. Bandits idatzi zuena gaizkiletzat zuen Britania Handiko MI5ak, eta inork gogoratuko du Josep gerrari ezetza ematen. Bien esanak inoiz erabili izan dituzte nazionalismoaren kontrako mailu edota higitai gisa.
Ez dakit Javierrek Fontanaren azken liburua irakurriko ote duen. Ez litzaioke gaizki etorriko, Fontana bezalako “espaniarzale” batzuen jarrera ulertzeko tenorean, izan ere, urte bete eman behar baitu Bartzelonan Javierrek. Gero eta gutxiago ulertzen dut batzuen nazioarteko elkartasuna.
Fontana eta Kataluniaren independentziaz hurrengo batean hitz egin beharko dugu.
82 urteko abeslari oriotarrak azken disko bikoitza kaleratu du, Gernikan 2023ko azaroaren 11n eskainitako kontzertuaren zuzenekoa. Eta horrekin bere ibilbideari amaiera eman diola iragarri du.
Helduentzako zazpigarren lana argitaratu berri du Uxue Alberdik, hirugarrena ipuingintzan: Hetero (Susa, 2024). Zortzi narrazio bildu ditu liburuan, eta denen abiapuntua izan da memorian geratu eta “noizbait ere honi buruz idatzi behar dut” pentsarazi dion paisaia,... [+]
Gutxi ateratzen naiz azken urteetan. Askotan esan dut, badakit, baina badaezpada ere. Bertso saio batera joan naiz gaur. “Bejondeizula”. Bai, horregatik abisatu dut gutxi ateratzen naizela, pentsatzen dut zuek kultur ekitaldi askotara joaten zaretela, eta... [+]
Azken 15 urteetan dugun Internetak hartu duen bilakaera ikusita, duen eredu teknologiko eta negozio ereduari lotuta, gizatasunaren alde txarrenak areagotzeko tresna dela pentsatu dezakegu. Ideia horrekin konforme ez dauden eragileak sortu dira mundu osoan zehar. Honako... [+]
2006. urtean, Baltasar Garzonek, orduko epaile izarrak, errebelazio moduko bat izan zuen, eta jardunbide bat idatzi zuen, terrorismoagatik inkomunikatutako atxilotuen eskubideak bermatzeko. Epaile berak ehunka atxilotu inkomunikatu pasatzen ikusi zituen bere aretotik, horietako... [+]
Bihotzean ditudan oroitzapenik politenetakoak dira. Euskal Filologia egiten ari nintzen garai hartan, eta Arbizuko elkarte batera joan ginen Ruper Ordorikaren kontzertu batera. Han zeuden Rikardo Arregi Diaz de Heredia eta Juanjo Olasagarre. Ez nintzen Arregiri esatera ausartu... [+]
Duela gutxi, larrialdi klimatikoa zertan zetzan galderaren aurrean, zientzialari batek erantzun bikain hau eman zuen: “Begira, larrialdi klimatikoa hauxe da, zure mugikorrean muturreko fenomeno meteorologikoei loturiko gero eta bideo gehiago ikusten dituzu, eta konturatzen... [+]
AEBetako agintaldi berriak ekonomiaren esparruan ekarriko duena zehaztea ez da lan erraza. Estrategia ekonomiko berriaren ardatza liberalismoaren eta kanpo sektorerako protekzionismoaren arteko uztarketa bitxia izango da. AEBetan aldian-aldian halakorik gertatu den arren,... [+]
Londres, 1928. Victoria and Albert Museum-era koadro berezi bat iritsi zen dohaintzan: margolanean gizon beltz bat ageri da, ileordea eta lebita jantzita, liburuz eta tresna zientifikoz inguratua. Museoan horrela katalogatu zuten: “Erretratu satiriko bitxia, beltzen... [+]
Inguruan dituen emakume sortzaileek halakorik izateak harritu egiten du, baina berak urte askotan izan du iruzurtiaren sindromea. Irauteak erakutsi dio, ordea, gauza asko ondo ere egin dituela. 2021ean Espainiako Estatuko Goya saria irabazi zuen
Maite Arroitajauregirekin... [+]
Azaroaren 4an itzuli die Frantziak benindarrei Katakle errege-aulkia, duela 132 urteko triskantzan frantses kolonoek lapurtu zietena. Memoriaren, aitortzaren eta ondare kulturalaren izenean, Europan zehar dituzten lapurtutako 500.000 objektuak berreskuratu nahi dituzte Afrikako... [+]
Sustrai Erakuntza fundazioak desazkundeari buruzko jardunaldiak egin zituen Iruñean urriaren amaieran. Han eman zuen hitzaldia Luis González Reyesek (Madril, 1974). Adrián Almazánekin batera 2023an argitaratutako liburua izan zuen oinarri:... [+]