Zein animaliago?

  • Michael Morpurgo ::Gerrako Zaldia

    Itzultzailea::Koro Navarro.

    Erein, Batera saila, 2012


Gerrako Zaldia liburuaren azala
Gerrako Zaldia liburuaren azala
Erabat ezezaguna nuen Michael Morpurgo (Hertfordshire, Erresuma Batua, 1943) eta horra sorpresa, irakurri berri dudan liburua zinemara eta eszenatokira eraman dutela jakitean. Dirudienez, sonatua izan da eleberriaren jatorrizko izenburua hartu duen Steven Spielbergen filma: War Horse (2011). Eta urtebete beranduago, Koro Navarrok euskarara itzuli du Morpurgoren eleberria, Gerrako zaldia izenarekin.

Egia esan, ez dut liburuaz gozatu eta ez dut arrazoia guztiz argi. Ez dakit istorioa, itzulpena, kontatzeko modua, nire kontzentrazio falta, edota denen arteko nahasketa moduko bat izan ote den amaierara kostata heltzeko faktorea. Edozein kasutan, harritua naiz, izugarri maite baitut Lehen Mundu Gerra garaian kokatzen den literatura, eta baliteke hura izatea eleberrian aurrera egiteko ene interesik behinena. Bestela, kontatzen den gazte eta zaldi baten arteko istorio xamurra astunegi suertatu zait.

Hala eta guztiz ere, Gerrako zaldia eraikitzeko, idazleak baliatu duen material berridatzi eta etengabe erabiliari, ikuspegi originala gaineratu diola iruditu zait. Izan ere, mundua markaturik utziko duen Gerra Handia bezalako basakeria eta, orduko ez-inoren lur babesgabean, honek eragindako zabor ikaragarriaren lur mortua gogora dakarkigu planteamendu pertsonal eta berezi xamar batetik abiatuta: nola bizi zuten zaldiek Gerra Handia? Zein da Joey zaldiak gordetzen duen orduko kaosaren memoria? Non izan zen zaldien heriotza-tasa altuena? Zenbatekoa?

Jakina galdera erretorikoak direla, baina ez erantzunik ez dutelako, baizik eta erantzuna bilatu nahi izan ez zaielako. Alegia, planteatzerik ere inori bururatu izan ez zaiolako. Jakin nahi duenarentzat “zaldirik ez bada muniziorik ez da […] zaldirik ez bada, urik ez da fronteko gizonentzako, zaldien mende dago armada osoaren bizimodua” (138. orr). Ene kasuan, hauxe izan da Morpurgok oparitu didan gerraz hausnartzeko ikuspegi berria. Hortaz, 14ko gerra (eta noski, gerra oro) bezalako erokeria izugarrian, non giza bizitzak zera garrantzitsuena bilakatzen diren, animaliez galdetzea ez da batere inozoa. Izan ere, bada animaliak eta gizakiak batu ahal izango dituen galdera (erretoriko? Erantzun ezinezko?) bat: zergatik eta zertarako gerra?

Erantzuna jakin ezin eta, hala ere, parte hartzera behartu dituzten zaldien protagonismoak gerraren absurdoa agerian uzten du. Baina gizonen jakin nahi ezak eta planteatu ahal izanak, absurdoa areagotu egiten du: nola hil lezake gizon batek beste bat, eta jakin ez egiaz zergatik hiltzen duen? (102. orr).

Xamurtasunaz gain, ideia solte interesgarriak topa daitezke liburu honetan. Horiengatik, bada, merezi du irakurtzea

Azkenak
'Itoiz, udako sesioak' filma
“Itoizek eragindako emozioen bideari eutsi diogu, Juan Carlosek egin duen benetako prozesua jaso dugu”

Itoiz, udako sesioak filma estreinatu dute zinema aretoetan. Juan Carlos Perez taldekidearen hitz eta doinuak biltzen ditu Larraitz Zuazo, Zuri Goikoetxea eta Ainhoa Andrakaren filmak. Haiekin mintzatu gara Metropoli Foralean.

 


Nafarroako AHTko lanetan esklabotza egoerak daudela salatu du AHT Gelditu elkarteak

Nafarroan eraikitzen ari den tren lasterraren langileak esklabotza egoeran ari direla salatu du AHT Gelditu elkarteak Iruñean emandako prentsaurrekoan.


Trumpen eta fiskal demokraten arteko borrokak migratzaileen deportazioa oztopa dezake

AEBko John C. Coughenoiur epaileak onartu du Washington, Arizona, Illinois eta Oregon estatuek elkarrekin aurkeztutako helegitea, eta horren arabera atzera bota du Donal Trumpek AEBn jaiotako migratzaile ez legezkoen seme-alabak kanporatzeko dekretua.


2025-01-24 | Julene Flamarique
Genero indarkeriaren biktima den emakume baten eta haren bost alaba-semeen etxegabetzea salatu dute Burlatan

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]


“Nazionalismo feminista da aukera bakarra”

Màtria o barbàrie (Angle Editorial) liburua aurkeztera etorri da Júlia Ojeda irakasle eta literatur kritikaria, Donostiako Emakumeen Etxera. Liburuan parte hartu duten 30 emakume katalanek matria eraikitzea proposatzen dute feminismo nazionalista ardatz... [+]


June Egino (GKS)
"Gerren ondorioz ezarritako austeritate politikek gogor kolpatzen dituzte langileak”

‘Gerraren eta faxismoaren aurka’ lelopean manifestazioa antolatu du Gazte Koordinadora Sozialistak larunbatean Iruñean eta Bilbon.


2025-01-24 | Sustatu
TeknoTrump albisteak: Oligarkekin bat, Stargate AA ekimena, eta TikTok luzapena

Donald Trumpen agintaldia hasi da politika atzerakoiak ezartzen woke edo DEI izan daitekeen guztiaren kontra, eta baita neurri teknologikoak iragarriz. Lehen unetik, karguaren zina egin zuenetik, teknologiako erraldoien buruak lehen lerroan egotea deigarria izan zen: bereziki... [+]


2025-01-24 | Gedar
Europako gastu militarra, eztabaidaren erdigunean Davosen

 Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak arrazoia eman dio Trumpi eta esan du "Europak inbertsio militarra handitu" behar duela.


Gehiegizko hizkuntz eskakizunak ditu Donostiako HAPOa idazteko kontratazio espedienteak, arkitektoen elkargoaren ustez

Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.


Lapurtarren Biltzarra ez dute ospatuko aurten

Antolatzaileek Biltzar Nagusian harturiko erabakia da: aurten ez dute Lapurtarren Biltzarrik antolatuko Uztaritzen. Motibazio eskasa da erabakiaren oinarrian dagoen arrazoia.


2025-01-24 | Euskal Irratiak
ELB sindikatuaren zerrendaburu Julen Perez
“Laborarientzako proiektu azkar bat dugu, Euskal Herriari itzulia dena”

Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.


Ordoñezen hilketa, “Oldartzen” eta “Alternatiba demokratikoa”-ren testuinguruan

Ostegun honetan 30 urte bete dira ETAk Gregorio Ordoñez PPko Donostiako zinegotzia hil zuela. Hainbat arrazoirengatik euskal gizartean zirrara berezia sortu zuen atentatua izan zen. PPko eta PSOEko zinegotzien aurkako atentatuen atea ireki zuen.


Eguneraketa berriak daude