Ikuskari ezin aproposagoa hautatu dute, nire ustez, getxotarrek, Ipar Euskal Herriko kultura ezagutaraztea helburu duen zikloan txertatzeko (Iparra galdu gabe!, urriak 4 – azaroak 4). Bidasoa arrakalatzat hartuta, hangoak eta hemengoak hurbiltzeko saio umoretsua ez ezik, gure kontraesanak –gure lotsak– nabarmentzen dituen parodia da Bidaso: biga so. Barreak barre, umorea umore, ipurdi agerian senti liteke ikusle minbera.
Ezagunak zitzaizkigun Pantzo Hirigarairen antzezpenak, antzeratzeak eta ziriak. Ezagunak zitzaizkidan, bereziki hedabide honi esker, Hegoaldeko euskaldunak imitatzeko duen arte gupida gabea –ederki gorritu zizkigun masailak orain dela hamabost bat urte, Argia Sarietan aurkezle lanetan aritzea egokitu eta gipuzkoarren plantan hizketan hasi zitzaigunean, eske eta klaro gora, eta eee eta jode eta pues behera–.
Harenak ez bezala, sorpresa dira, zentzu honetan, Kike Amonarrizek taularako dituen dohainak, txiste kontalari Euskal Herri osoan aritu zitzaigunean edo aurkezle lanetan diharduenean, tankera hartu izan diogun arren.
Bikote honen irudimenetik datorrena hitzaldi umoretsua dela irakurriko duzu kultur zikloko esku-orrian. Akaso, Iparraldeko eta Hegoaldeko gazteen artean elkarren ezagutzaz egindako ikerketa burutsua duela oinarri, eta ikerketa sakon horrek, titulurik izatekotan, hauxe lukeela, Amonarrizen hitzak hartuta: “Benetan elkartzen gaituela uste dugun hori ote den gero benetan elkartzen gaituena edo ustez banatzen eta aldentzen gaituzten gauzak ote diren azkenean benetan batzen gaituztenak”. Tesi doktoral potolo horietakoa bailitzan.
Imajina litekeen bezala, formatu horretatik dezente urrunago doa bikote honen eskaintza. Esketxaren, hitz-jolasaren eta serio itxurako datu eta galderen bidez, elkarrengandik urrun baino urrunago, apenas zerikusirik izango ez bagenu bezala bizi garela frogatuko digute barrea eragiteko aitzakian; uste usteletara eta topiko ezin merkeagoetara eraman gaituela elkarren berri ez bilatzeak; nola ez, hizkera eta portaera ezberdintasunak; eta, bai, uste baino frantsestuago daudela batzuk, eta uste baino espainolduago, besteak. Ikuslea, bestalde, saltsaren osagai bilakatuko da konturatzerako.
Geure neurrira egindako ispilua duzu Bidaso: Biga so. Ipar Irriak eta Hego Erak obra; dibertitzeko, ikasteko eta autokritikarako, euskaldun orok aurrean ipini beharko genukeena.
Urriaren 17an eskainiko dute, 20:00etan, Getxoko Torrene aretoan.
Berangoko euskal preso politikoa Zaballako espetxean dago gaur egun eta bertatik helarazitako idazkian Euskal Preso Politikoen Kolektiboa utzi duela iragarri du.
NO2 eta PM2.5 partikulak bezalako kutsatzaileei aurre egiteko hobekuntza planik ez dagoela salatu du Ekologistak Martxan elkarteak. Trafikoa murriztea eta airearen kalitatea hobetzeko alternatiba jasangarriak lehenestea galdegin du.
Editore Kurduen Elkarteak abenduaren 22an egin zuen salaketa: azken hiru asteetan Turkiako agintariek kurduei buruzko 120 liburu, aldizkari, egunkari edo bestelako argitalpen debekatu dituzte, Duvar hedabide kurduak jakinarazi duenez.
Garraio publikoak erdi prezioan jarraituko du datorren urtean ere, Espainiako Gobernuak bere hobarien parteari eutsiko diola iragarri ostean.
Realaren eta PSGren arteko futbol partidu batean larri zauritu zuten zalearen kasuan, epaileak onartu du familiaren abokatuek egun hartako bideo irudi guztietara sarbidea izatea. Oldarraldian parte hartu zuten ertzain taldeetako arduradunak identifikatzeko ikerketa ere eskatu du.
Kopenhage, 1974ko abenduaren 18a. Eguerdiko hamabietan ferry bat iritsi zen portura eta bertatik 100 Santa Klaus inguruz osatutako taldea lehorreratu zen. Antzara erraldoi bat zeramaten haiekin. Asmoa “Troiako antzara” moduko bat egitea zen, eta, hirira iristean,... [+]
Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]
Gizartean gatazka sortzen duten proiektuak jai bezperetan onartzeko ohiturari jarraituz, abenduaren 20an onartu du Eusko Jaurlaritzak Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren "behin behineko bertsioa". EH Bizirik-ek elkarretaratzea egin du Jaurlaritzaren... [+]
Erik Etxartek, Sophie Layusek eta Antton Etxeberrik osatutako lehendakaritzak ordezkatuko du Peio Jorajuria, 2019tik Seaskako lehendakari dena.
Santa Marta komunitateko (El Salvador) ADES Garapen Ekonomiko eta Sozialerako Elkarteko presidentea da Vidalina Morales. “Rol horretatik harago, ingurumen ekintzailea ere banaiz, giza eskubideen defendatzailea eta emakume baserritarra; hainbat urtez borrokan egon diren... [+]
Mundu osoko 70.000 gizonek baino gehiagok hartzen dute parte emakumeak nola drogatu eta bortxatu hitz egiteko txat-talde batean. Alemaniako ARD irrati publikoko bi kazetarik egin dute ikerketa urtebetez eta erakutsi dute kasu batzuetan biktimak bikotekideak, arrebak eta amak... [+]
HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.
Gabonetako Loteriaren datuak eman berri ditu Espainiako Gobernuaren menpeko Estatuko Loteriak eta Apustuak elkarteak. Horien arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan batez beste 84,33 euro gastatu ditu herritar bakoitzak, eta nafarrek, berriz, 53,38 euro, EiTBn irakur daitekeenez... [+]