Martina, Vera bera da, baina Vera, ez da Martina bera

  • Itxaso Martin Zapirain ::Ni, Vera

    Elkar, 2012


2012ko urriaren 04an
Itsaso Martinek bere estreinako nobelan ahots jolas handiz hainbat gai borobildu nahi izan ditu, bi zati aski ezberdinekin osatutako literatur testuan.  Bi pertsonaia: Martina eta Vera. Martinak liburuaren lehen partea betetzen du. Eromena gainera datorkiola ikusten duen, edo antsietate egoera bizi duen, eta ikaraz bizi duen emakume gaztea da Martina. Bigarrenean, Vera, Martinaren birramona 40. hamarkadan erotua, ume askoren ama psikiatrikoan sartua. Bi denbora oso ezberdinak, bietan ere emakumeak espazio hertsietan kokatuak, bietan ere emakumeak in extremis.

Bi parteak bat egin nahi izan ditu Itsaso Martinek ahotsen jokoen bidez. Lehenengo atalean, bigarren pertsonan hitz egiten duen narratzaile anonimo baten ahotsa, eta Martina berarena bere izkribuetan lehen pertsonan agertzen dena ageri zaigu. Bigarren atalean, Veraren ahotsa ageri zaigu, Martinaren erraietatik sortua bailitzan eta bi pertsonaiak bat bailiran.

Kontua da Martinak gertatzen zaiona esplikatu behar duela eta eromena eszenifikatu egin behar duela. Hartaz, hiru teknika erabiltzen ditu, hirurak ere aski interesgarriak. Lehenik, haren trantzeak idazten ditu eta horretarako lehen pertsona eta eguneroko antzeko zerbait erabiltzen du. Bigarrenik, eleberriaren gertakizun pare bat oso modu paranoikoan ikusarazten ditu. Eta azkenik, bere eromena ezagutzeko Vera, bere birramonaren istorioan sartzen da Martina. Hiruak ere teknika erakargarriak eromena modu poliedrikoan edota eskizofrenikoan ikusteko.

Niri izugarri interesgarria iruditu zait bigarren jokoa. Eromena kapituluan landutakoa. Izan ere, erritmo izugarriz ekintza bera hiru modu ezberdinez kontatzen baitigu narratzaileak, gertakizunak erabat nahasiz eta irakurlea zorabio honen gatibu bilakatuz. Iruditu zait, hortxe harrapatzen duela Itsaso Martinek irakurlea, aski ondo jakin duelako nahasmen egoera batek edonori lekarkiokeena adierazten, hain juxtu ere.

Beraz, eta bukatzeko, oso nobela interesgarria iruditu zait, agian nobela bi egiteko modukoa, izan ere, ni lehen partearekin eta aipatu berri dudan teknikarekin geratuko nintzateke. Eta iruditzen zait horrekin bakarrik aski istorio interesgarria osa zitekeela. Verarena beste nobela eder bat, historikoa nahi bada, egiteko utziko nuke. Eromena, diagnosia, historia gauza asko eta ahots ugari jarri dira abian hain orrialde gutxitan makurtzeko. Larre motzerako larregi, baina biziki interesgarri.

Azkenak
2024-10-18 | ARGIA
Langile bat hil da Lizarran, biltegi batek eztanda egin ondoren

56 urteko langile bat hil da Lizarran, Agralco (Agrupacion Alcoholera de Bodegas Cooperativas) biltegian lanean ari zela. 10:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Lizarran la alcoholera moduan ezagutzen den nekazaritza hondakinen biltegian.


Beldurra espazio komun gisa

Herritarren segurtasunik ezaren kezka gero eta handiagoa da gure auzo eta hirietako elkarrizketetan, batez ere kalean bizirik dirauten Magrebeko gazteek eragindako lapurreten eta gatazken inguruan. Badirudi egoera horiek areagotu egin direla azken hilabeteetan, eta alarma eta... [+]


Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


Sinwarren hilketaren ondoren, gerrak bere horretan jarraitzen du

Yahya Sinwar Hamaseko burua hil ondoren, Ekialde Erdiko gerrak nola jarraituko duen aurrera mintzagai da hilketaren biharamunean. AEBek, Joe Bidenen ahotik, berehala iragarri dute orain su-etenak bidea libre izan dezakeela. Bide beretik jo dute Mendebaldeko hainbat buruzagik... [+]


2024-10-18 | Ahotsa.info
Azken hiru urteetan altueratik erorita Nafarroan 10 langile hil direla salatu dute

LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek salatu dituzte Nafarroan altueratik erorita hil diren hamar langileen kasuak.


Marcos Maceira, A Mesa pola Normalización Lingüísticaren presidentea
“Oso zaila izango da galiziera leheneratzea PPren hizkuntza politika ez bada zuzentzen”

Galiziako Estatistika Institutuak galizieraren egoeraren inguruko inkestaren azken datuak ezagutarazi ditu. Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez... [+]


2024-10-18 | Hala Bedi
Makroproiektuen aurkako manifestaziora deitu du Gasteizen Araba Bizirik!-ek, urriaren 26rako

“Araba ez dago salgai” eta “Makroproiekturik ez” lelopean egin dute deialdia. Urriaren 26an elkartuko dira 18:00etan “etekin pribatuak bermatzera” bideratuta dagoen eredu energetikoa eta “instituzioek jokatzen duten papera”... [+]


Zergatik daude Renfeko trenak inoiz baino grafiti gehiagorekin margotuta?

Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.


2024-10-18 | Urumeako Kronika
‘Hariak’ zinemaldia erresistentzia istorioen lekuko, azaroaren 7tik 17ra Hernanin

Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta memoriaren gaia hartuko da ardatz, Kulturarteko Plaza Feministan.


2024-10-18 | Uriola.eus
Bazter Fest ospatuko dute Bilbon azaroaren 9an, protagonistak emakumeak diren hip-hop jaialdia

Azaroaren 9an, emakumeak protagonista diren hip-hop jaialdia ospatuko dute, 17:30etatik aurrera. Jaialdiak urtez urte hip-hop eta rap estiloetan ibilbide ezaguna duten emakume artistak bildu izan ditu.


Xamarrek ‘Orhipean, Gure Herria ezagutzen’ liburuaren edizio berria aurkeztu du

Gaur Donostian Orhipean, Gure Herria ezagutzen liburuaren edizio berria aurkeztu dute. Bertan Izan da egilea Xamar eta berarekin batera Antton Luku, Isabel Isazelaia eta Lander Majuelo.


“Beti gainerakoei jartzen diegu oxigeno maskara, eta denbora badago, norberari”

Krisi egoeran idatzitako gogoetak eta lagungarri egin zaizkion tresnak jasotzen ditu Iratxe Etxebarria kazetariaren 7.300 miligramo eszitalopram liburuak.


Eguneraketa berriak daude