Langileek ez dute itotzen utzi nahi paper fabrika

  • Gipuzkoako paper usina klasikoetakoa den Gureolak ehun urte ospatu behar zituenean, obreroek turnoka zaintzen dizkiote egoitza eta makinak. Argia eta gasa moztuta, irtenbiderik ikusi ezinik, urte luzez ogibideaz gain produkzio kultura izan dutenari eusten diote.

Celulosas Hernaniko langileak Zinkoeneako plazan konponbidea aldarrikatzen.
Celulosas Hernaniko langileak Zinkoeneako plazan konponbidea aldarrikatzen.Pello Zubiria

Fabrika itolarrian gehiagotan ere ikusia dute Gureola-Celulosas Hernaniko langileek. Azkena, 2011ko azaroaren 6an. 1983ko uholde mitikoan ikutu ez zituenak, Urumeak metro eta erdiraino estali zituen. Ehunka tona paper merkaturatzeko prestatuak, betiko hondaturik, dozenaka motor urak eta lohiak itota. Nagusiek 5 milioi euroko galerak aipatu zituzten.

“Hamabost egun baino lehen dena garbitu eta konponduta, berriro produzitzen ari ginen” dioskute harro langileek. Oraingoan, ordea, leporaino iritsi zaizkie urak.

Hornidurak, argindarra eta gasa  etenik, nagusiei aurrera jarraitzeko fundamenturik ikusten ez dietela,  ahal dutena salbatzeko mobilizatzen dira langileak. Astean bitan Hernaniko plazan agertzen dituzte beren buruak pankarta baten bueltan. Ugazabekin, hornitzaileekin, agintariekin, negoziatzen dute. 

Bitartean, etengabe zaintzen dute fabrika, egoitza eta makinak osorik mantentzeko. Hernaniko errugbi zelaiaren eta trenbidearen artean, urteurrena ospatu behar zuen lantokiak eta 47 langilek  geroa daukate jokoan.

Mendeurrenaren urtea zen

Gipuzkoako industria klasikoetako bat izan den papergintzaren gainbehera irakur daiteke Gureolaren historiaren orrietan. 1912an Gregorio Mendiak sortua, 1966ko hamarkadan Scott multinazionalak erosi zuenean kasik 500 langileri ematen zien jornala. Papertegi integral moduan, inguruko pinudiak ustiatzetik hasita paperezko produktu elaboratuak saltzerainoko prozesu osoa egiten zuen.

Ondoko urteetan eraitsiz joan ziren paperolaren atal osoak: prozesuaren hasierako muturrean, zuretik zelulosa sortzeko errota, beste muturrean produktuak bukatzeko manipulatua, sare komertziala...

Scottek Gureola betiko ixteko plana azaldu zuen 1997an. Oraingo beharginen artean badira orduan fabrika itxi ez zezaten lana gogor egin behar izan zutenetako ale batzuk. Azkenean ez ziren geratu 30 baizik, gainerakoak kalteordainak kobratuta joan ziren etxera.

1999an Gipuzkoako papergile talde batek erosi zuen Gureola, tartean Errenteriako Papelera Españolako jabeek. Ordurako Oria eta Urumeako paperola famatu asko desagertuak ziren, ondorengo urteetan suntsituko ziren beste batzuk.

Geroztik, jabe aldaketa bost urtean behin. Jofel izeneko elkarteak bereganatu zuen Gureola, bost urteren bueltan Beasme izeneko beste bati saltzeko... eta honen eskuetatik harturik 2011n jabetza berri bat estreinatu zen, Web Ray eta Gure Tisu enpresek osatua.

Gureolak tisu papera ekoizten du, sukaldean eta komunean usatzen dugun horretarik. Merkatuan horren eskari handia dagoela-eta, 1968an ekarritako Black Clawson makinaren ondoan –40 tona paper egunero– 2007an Toscotec markako berria sartu zuten –60 tona egunero– 8 milioi eurotan erosirik.

Irtenbide zaila

Azken urteotan gauzak estutuz joan zaizkie. Makina berria abiarazteko espero baino koste handiagoak, ingurumen arau berriak betetzeko egin beharreko inbertsioak, argindarraren eta gasaren garestitzea, egindako inbertsioen ordainketek sortutako tentsioak...   Solaskide ditugunetako langile bat izan zen lekuko 2009an orduko jabearen eta urte luzez Gureolako zuzendaritza eraman zuen Juan Miguel Etxeberriaren arteko eztabaida sutsuaz, honek aurpegiratzen baitzien ugazabei martxa hartan Gureola itxierara zeramatela.

Egoitza Getxon daukaten Web Ray eta Gure Tisu enpresak dira Gureolaren jabe azken urte eta erdian. Sartu berritan langileei aipatu zieten 10 milioi euro inbertitzeko asmoa, hirugarren makina bat ekartzekoa, Kanadako talde bat zeukatela diruz babesten. Horien ordez itolarria heldu zen.

Hornitzaileei xuxen pagatzeko fama zuen enpresa gaur horietako askorekin zorretan dago, tartean Hernaniko eta inguruetako enpresa txikiekin. Cellmark finantzariak kontrolatzen dizkio erosketak eta salmentak.

Uztailaren 30ean produkzioa gelditu zuen hornidura faltan. Aurretik, langile batzuk iritsiak ziren zenbait osagai beren sakeletik pagatzera. Papera etenik gabe ekoizten ari den batentzako bekaturik larriena baita makinari gelditzen uztea. Abuztuaren 1ean Iberdrolak argia eten zien. Gasa beranduago.

Langileek bi hilabete daramate gau eta egun fabrika zaintzen, txandaka, lapurren batek makinak betiko hondatuko dituen beldurrez. Edo norbaitek isilpean eraman. Erostunen bat agertzen bada, berehala abiarazteko. Likidatzen bada, saltzeko moduan egoteko.


Azkenak
2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


Israelek hildako 17.000 haur palestinarren izenak irakurriko dituzte Iruñean 30 orduz jarraian

Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

------------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


Kongo eta kobaltoa
Zertarako gaude prest konektatuta jarraitzeko?

Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]


2024-12-20 | Xalba Ramirez
Xabier Badiolaren gitarra: zaharra zena, berri

Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023

-------------------------------------------------

Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]


Eguneraketa berriak daude