Erroma, K.a. 46. Tapsoko guduan lortutako garaipena ospatzeko, Julio Zesarrek lehen naumakia ezaguna –itsas guduen ikuskizuna– antolatu zuen. Horretarako urtegi bat eraikiarazi zuen Tiberretik gertu, eta han lehiatu ziren benetako birreme, trirreme eta kuatrirremeak. 2.000 gudularik eta 4.000 arraunlarik hartu zuten parte, guztiak gerrako presoen artean hautatuak.
K.a. 2. urtean, Augusto enperadoreak Zesarren naumakia gainditu nahi izan zuen, Marte Ultorren tenpluaren inaugurazioa aitzakia: 3.000 gudulari, 30 ezproidun ontzi eta beste hainbat ontzi txikiago erabili zituen.
Marka guztiak Klaudiok hautsi zituen K.o. 52an: 19.000 naumachiarii edo gudulari bildu zituen, Tazitoren arabera. Ez zuen, besteek bezala, urtegirik eraiki. Azalera handiagoa behar zuen, eta Fucino aintzira erabili zuen. Gainera, lakua drainatzeko lanen hasieraren karira antolatu zuen ikuskizuna. Hori bai, lakuaren eta Liris ibaiaren arteko muinoa ebakiarazi zuen, jendetzak itsas guduaren ikuspegi egokia izan zezan. Tazitok idatziz jaso zuenez, “gaizkileak izan arren, gudari ausarten kemenaz borrokatu ziren, eta, zauri ugari jaso ondoren, bizia barkatu zitzaien”. Bizirik geratu zirenei, jakina.
Naumakietan hiltzen ziren borrokalari behartuen kopururik edo portzentajerik ez dakigu. Baina galerak oso handiak izango ziren, 52ko naumakia erraldoi hartan, gudua hasi baino lehen, gudulariek Morituri te salutant (hiltzera doazenak agurtzen zaituzte) esaldiarekin agurtu baitzuten enperadorea. Gladiadoreek enperadorea agurtzeko erabiltzen zuten formula tradizionaltzat jo izan den arren, esaldi ezaguna zirkuko hondarretan esaten zen ziurtasunik ez dago. Hitz horiek esan izanaren froga bakarra Klaudioren naumakiakoa da.
Ikuskizun basatiak bazuen alde kulturala, gai historikoak jorratzen baitzituen. Hala, Zesarren naumakian Egiptoko eta Tiroko itsas armadak irudikatu zituzten, Augustorenean Pertsia eta Atenas lehiatu ziren, eta Klaudiorenean, Sizialia eta Rodas.
Handik aurrera, zenbait anfiteatro urez betetzeko sistemak jarri zituzten –Erromako Koliseoan, esaterako–, naumakia txikiagoak egin ahal izateko. Hala ere, borroka haiek oso garestiak ziren, eta Inperioaren distirarekin batera itzaltzen joan ziren.
Urriaren 24an 40 urte egin du preso Georges Ibrahim Abdallah libanoarrak Frantziako Estatuan. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatua da... [+]
Kexak eta esker onak paretsu mantendu dira, baina erreklamazioetan bada aldea. Esaterako, aurtengo ekaina iazkoarekin alderatuta, ia %30 igo dira erreklamazioak.
UNESCOk Munduko Biosfera Erreserben Sarea zabaldu du hamaika izendapen berrirekin, horien artean da Iratiko Oihana. Astearte honetan jaso dute diploma Zaraitzu eta Aezkoa ibarretako presidenteek Ariben.
Eskola publikoko eragile gehienen kontra EAEn onartu den Hezkuntza Lege berriak irakaskuntza kontzertatuaren doakotasuna bermatzea du helburu, beti ere botere publikoen finantzaketaren bidez, jakina. Espainiako Estatuan ere gobernukideek... [+]
Azaroaren 15ean Errenteria-Oreretan Euskal Herria Digitala osatzen dugun eragileek antolatutako hirugarren jardunaldiak egingo ditugu. Autodefentsa digital feminista lantzeko tailer bat eta digitalizazio demokratikoa oinarri izango duen hitzaldi bat izango dira... [+]
Sexologian eta zoru pelbikoan aditua den Juncal Alzugaray Zurimendi fisioak zenbait gako eman ditu klimaterioa eta menopausia hobeto ulertzeko.
Bizitegi elkarteak 2016a geroztik antolatzen duen duen film eta antzerki jaialdia jada abian da Bilbon.
The Guardian egunkari britainiarrak lehenbizi eta La Vanguardia katalanak (espainolez argitaratzen du edizio zabalduago bat, baina katalanezko bertsioa ere badu) erabakia jakinarazi zuten atzo X/Twitter sare soziala uzten dutela, desinformazioaren ukuilua bihurtu delakoan.
Aste honetan zehar egongo da AEBko auditoria Gurutzetako ospitalean; bere estandarrak betetzen dituzten osasun-zentroei akreditazioa ematen die. Osakidetzak 106.843 euro gastatu ditu bere aurrean itxurak egiteko.
Hori da Israelgo hedabideetan azken egunotan bolo-bolo dabilen albistea. Baieztapenaren inguruan auzi ugari daude, eta horietako batzuk ikerketa judizialean aztertzen ari dira. Israelgo Estatuko Fiskaltza urriaren amaieratik ikertzen ari da Benjamin Netanyahu Israelgo lehen... [+]
ZORRETAN
Testua eta zuzendaritza: Agurtzane Intxaurraga.
Aktoreak: Miren Gaztañaga, Iñake Irastorza, Jabi Barandiaran.
Noiz eta non: Urriaren 25ean, Donostiako Gazteszenan.
----------------------------------------
Bere argi propioa bilatzen ari den loreari... [+]
GUKA Bilboko euskaltzaleen mugimenduak euskararen aldeko ekintza esanguratsua burutu du astearte arratsaldean Deustuko metro geltokian, Bilbon euskaraz bizitzeko oztopoak eta aukerak irudikatzeko.