Bermeon euskararen erabilerak beherantz egin du nabarmen, eta zoritxarrez, batez ere gazte jendearen artean. Beste hainbeste gertatu da, antza, Andoainen. Zer esanik ez Araban. Herrialde horretako giza jendeak bere burua euskalduntzat izanagatik ere, eta elebidunek gorantz egin duten arren, euskaraz mintzatzen den gazte jendea %7ra jausi da. Bilboko datuak ezagutua, aho bete hortz geratzeko modukoak dira. Joera etsigarri hau herrialde guztietakoa da, tamalez: euskarak beherantz egin du erabileran.
Ukaezina da esparru eta eremu guztietara ari dela zabaltzen euskara, arian-arian. Ez guk nahi beste, ez guk nahi dugun abiaduran. Euskara, hortaz, instituzionalizatu egin dela dirudi (hau barregura!), praktikan hizkuntza akademiko bilakatu dela (Euskaltzaindiak dixit), alegia. Hezkuntzan txertatuta, gure gazteek euskaraz eroso eta era normal batean bizitzeko gaitasuna dutela dirudi. Ez ba, jaun-andreak! Aurreko guztia gezurra baino ez da. Gure gazte jendeak “behartuta” ikusten du bere burua euskaraz egitera (egizue euskaraz, mesedez!). Ez, ez nabil adarra jotzen! Egongo da kontzientziatuta egingo duenik (hizkuntzak kontzientzia-arazo direnean, malo! Ez dira naturalak), baina kontzientzia hori berandu iristen zaielakoan nago. Zoritxarrez, euskara espazio itxi eta zarratuetan –ikastetxeetan– egin beharreko hizkuntzatzat hartzen dute, baina liberatuta sentitzen direnean, joera da neska-mutiletan “behartzen” ez zaien hizkuntza erabiltzera, gaztelania, alegia. Gaztelania ez da inposatzen zaien hizkuntza eta lurralde hori erakargarriagoa egiten zaie, liluragarriago, eta horregatik egiten dute hautu hori, kontzientzia zimikorik izan barik. Mundu guztia mintzatzen dena egiteko gai ikusten dutelako beren burua. Kezkagarriena, baina, erdal mundurako jauzia egiten duten haurren adina da. Gero eta goizago hasten dira gaztelaniaz berba egiten.
9-10 bat urte bitartean.
Kalea espazio librea da, gaztelaniaren ibiltoki erosoa. Euskararena ere izan beharko litzatekeena (“Euskara ez da galduko...”). Eta gure gazte jendearen pertzepzio hau aldatzen asmatzen ez dugun bitartean, euskarak ez du inoiz lortuko normalizaziorako bidea, hizkuntza normal eta noranahikoa izatea, eztabaidagai izateari utzi eta komunikazio-tresna bilakatzea.
Eta nik ikusten dudan konponbide bakarra nazio soberania lortzea da. Eta honekin ere nahikoa izango ez delakoan nago.
Ekrem Imamoglu Erdoganekein lehiatzekoa da hurrengo presidentetzarako bozetan, CHP Herriaren Alderdi Errepublikanoa alderdiaren hautagaitzara aurkeztu den bakarra baita. Ustelkeria eta "terroristekin kolaboratzea" egotzi diote, eta bere atxiloketaren ostean piztutako... [+]
Astelehen arratsalde-gaueko negoziaketa bilera luzearen ostean aurreakordiorik lortu gabe, EAEko hezkuntza publikoko irakasleak grebara deituak izan dira berriz ere; urtea hasi denetik bosgarren greba eguna izan da asteartekoa. Lanuzteek %75eko jarraipena izan dutela adierazi... [+]
Azken astean ezagutarazi moduan, Eusko Jaurlaritzaren Balorazio Batzordeak txosten banatan aitortu ditu estatuaren biktima gisa. Justizia sailburuak ekitaldi pribatu banatan entregatu dizkie dokumentuak.
Deportazioaren Memoriarako Euskal Koordinakundeak aintzat hartu nahi ditu Hego Euskal Herrian jaio eta bizi ziren, eta 1940tik 1945era Bigarren Mundu Gerra zela eta deportazioa pairatu zuten herritarrak. Anton Gandarias Lekuona izango da haren lehendakaria, 1945ean naziek... [+]
No other land dokumentalaren zuzendari Hamdan Ballal atxilo hartu du Israelek Zisjordanian, hainbat informazioren arabera. Bere inguru hurbilenak ez daki, ordea, non dagoen.
Hitlerren armadak milioika sobietarren heriotza ekarri zuen Bigarren Mundu Gerran Sobiet Batasuna inbaditu zuenean. Gerra amaituta, Iosif Stalinen obsesioa zen Alemania eta Errusia artean babes herrialde-lerro bat osatzea; horra, besteak beste, Varsoviako Itunaren sorrera... [+]
EAEn BAMEa lau urtetara jaistea eskatu du Jaurlaritzak: hiru urteko formazioa eta prestakuntza urte bat lan egin bitartean. Osakidetzaren "larritasunaren" erantzukizuna Ministerioari bota dio Jaurlaritzako Osasun sailburu Alberto Martinezek: "Ez digute egiten uzten,... [+]
Euskaraldiaren hamaikakoa aurkeztu dute Nafarroan: Julio Soto bertsolaria, Edurne Pena aktorea, Julen Goldarazena musikaria (Flakofonki), Claudia Rodriguez Goxuan Saltsan taldeko abeslaria, Eneko Garcia (Albina Stardust), Yasmine Khris Maansri itzultzaile eta kazetaria,... [+]
Hainbat kolektibo daude Gasteiz Anitzaren atzean. Egoera larrien aurrean "soilik poliziaren esku hartze gehiago" eskatzen duen eta "eskubideen urraketei entzungor" egiten dion ereduaren aurrean, beste praktika eredu bat egiteko saiakera dela adierazi dute... [+]
Bizkaigane elkarteak elikadura burujabetzan oinarritutako proiektua du Errigoitin (Bizkaia), 1983tik. Instalazioak dauden lur eremutik aterarazi nahi du lur jabeak elkartea. EHNE Bizkaia sindikatuak adierazi duenez, instalazioek lege eta administrazio eskakizun guztiak betetzen... [+]
Hirurehun bat pertsona hurbildu ziren jende katea osatzeko Marengo eta Pannecau zubien artean.
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]
Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]