Espainiako Gobernu zentrala hor ari zaigu esaten, behin eta berriro, nahi ez duena egin beharrean dagoela. Errealitateak bere hauteskunde programa aldarazten diola. Dakusagunez programa egin zuenean errealitatea ez zuen ezagutzen, edo gezurra esan zigun hauteskunde aurreko kanpainan. Bietako bat.
Gerora, aurrekontuan benetan egin nahi zuena estaltzeko, Andaluziako hauteskundeak igaro arte itxaron zuen eta berehala gastu sozialen murrizketa gogorrak azaldu ziren. Baina itxura gordetzeko murrizketa horiek ministerio guztietara helduko zirela sinestarazi zigun.
Orain, hurrengo urterako aurrekontuan izango diren murrizketak egosten ari dira, baina ez dugu ezer jakingo Galizia eta Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeak igaro arte. Orduan eskuak libre izango ditu nahi duena burutzeko. Beraz, botoa ematerakoan, erne!
Hala ere, dena ez da murrizketa. Izan ere, Defentsa Ministerioak ez du ondorio negatiborik jasango. Itxura egiteko, ministerio horretako gastuak ehuneko 8,8 gutxituko zirela aurreikusten zen 2012rako. Baina murrizketen gainean zeuden kritikak ahulduz joan diren heinean, Defentsarako kredituek %28,21 egin dute gora. Gainera, hurrengo urteetarako konprometituta dagoen kopurua 27 mila milioikoa da; ezin hobeak Boloniako unibertsitate ereduak eskatzen dituen gastu gehigarriei aurre egiteko. Baina Raxoyren gobernuak nahiago ditu unibertsitate pribatu garestiak, herritar ororentzakoak baino.
Zertarako izango dira gastu militar gehigarriak? 87 borrokarako hegazkin, helikoptero, obus, Leopard karro eta itsas armadarako ontzi eta abar erosteko. Espainiari falta zitzaiona! Baina Espainiak oraindik bere inperialismo garaietan amesten du, mendeak joan izan ez balira bezala. Nire uste apalean Perejil irla eta beste hainbat harri kozkor defendatzeko ez da justifikatzen horrelako gasturik; are gutxiago Afganistan bezalako abenturan buru-belarri parte hartzeko, nondik inoiz onik ez diren irtengo nazioarteko inbaditzaileak.
Gastu militar hauek ez ditu EBk auzitan ipini. Greziaren gastu militarrak, zeinak Alemania eta Frantziako banku handiek finantzatu zituzten, Merkel eta Frantziako Gobernuak begi onez onartzen dituzte. Espainiakoak ere ez dituzte kritikatzen, bai ordea pentsio, osasungintza, hezkuntza eta beste hainbat gastu sozialetara doazen gastuak.
Hirurogeigarren hamarkadarako AEBetan aintzat hartzen zen konplexu industria-militar-politikoak zuen indarra; horrek esplikatzen zituen gastu militar erraldoiak. Bada, gure artean ere nabarmena da konplexu horren lobby indarra. Izan ere, gastu horiek aipatu lobbyak aseko dituzte, ez herritar ororen beharrizanak. Gainera, Defentsa Ministerioaren erosketa gehigarriekin, batik bat, Alemania eta Britainia Handiko enpresak profitatuko dira, gutxiago hemengoak.
Gastu militarrek gora egingo dute, baina bitartean I+Grako inbertsioek behera. Krisialdiari aurre egin diezaieketen gastu urriagoekin, herrialdeko ikertzaile edo langile prestatuak izan ditzaketen aukerak murriztu egingo dira. Izan ere, 2012an I+Geko gastu horiek %25,5 gutxitu dira 2011rekiko, eta 2009rekiko %35, herena baino gehiago. Beraz, nora goaz? Non enplegatuko ditugu gure gazteak? Nora joango zaizkigu gure zergekin heziko ditugun ikasleak?
Behin eta berriro dakusagu EBren jokaera bikoitza gastu militarrak sozialekin alderatzen ditugunean. Lehenengoak ez ditu auzitan jarriko, bai ordea hiritarren lehen premiazkoak estaltzeko erabiliko direnak. Konplexu industria-militar-politikoko gastu erraldoien aurrean beste aldera begiratuko du; aldiz, pentsio, hezkuntza eta osasun unibertsala bermatzeko gastuak murriztu bitartean ez du etsiko.
Hau al da EBk ekarriko zigun ongizate paregabea?
Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.
Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]
Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.
11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]
MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]
Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.
Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]
“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]
Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]
Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.
------------------------------------------------
Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]
Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]
Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.
Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]