5.000 urte zorpean baina oraingoan barkamenik ez

  • “Barkatu gure zorrak, guk gure zordunei barkatzen dizkiegun bezala” errezatu dute bi mila urtez kristauek. Antzeko eskariak egin dituzte gainerako erlijioetan. David Graeber antropologo anarkistak dio zapaltzaileek beti jakin izan dutela tarteka zorrak barkatu behar zirela, zorpetuak matxinatu ez zitezen. Beti... neoliberalismoa heldu arte.

Wikipediako argazkian, ezkerrean, David Graeber kaleko protesta batean New Yorken. Elkarrizketa batean honela mintzatu da Occupy Wall Street mugimenduaz:
Wikipediako argazkian, ezkerrean, David Graeber kaleko protesta batean New Yorken. Elkarrizketa batean honela mintzatu da Occupy Wall Street mugimenduaz: "#Occupyren sorreran inplikatutako lehenengoak gehienak antikapitalistak ziren. Galdetzen badidazu ea guk uste genuen kapable izango ginela kapitalismoari gaina hartzeko ekinaldi bakar batean, noski ezetz. Lanean ari gara hori delakoan azken helburua. Horregatik da klabea jendearen bizimodua benetan hobetuko duen eragina lortzea. (...) #Occupy mugimenduan iraultzaileak diren gauzetako bat da sortzen ari dela espazio prefiguratiboak zeinetan esperimentatzen eta sortzen ditugun estaturik eta kapitalismorik gabeko gizartean egon beharko duten egitura instituzionalak. Gure itxaropena da horiek erabiltzea gaur dauden instituzioekiko legitimitate krisi moduko bat sortzeko".

Zorrak barkatu, ez da beste biderik. Historian zehar behin eta berriro egin dute estatuek, hala ezarri dute erlijioek, hain zuzen establishment-aren  iraupenerako, itolarriaren herioan herritarrak dena ipurdiz gora jartzen hasi baino lehen. Horrela mintzo dena Occupy Wall Street mugimenduko bultzatzaileetakoa da, baina antropologo anarkista famatua ere bai. David Graeberren Debt: The Fist 5.000 Years (Zorra, lehen 5.000 urteak) hemengo liburutegietan asteotan banatzen da gaztelaniaz En deuda, una historia alternativa de la economía izenburupean.

David Graeber (AEB, 1961) Londresko Goldsmiths unibertsitatean irakasle da, aurretik Yalekoak kanporatu ondoren. Aurretik idatzita dauzka besteren artean bat Madagaskarreko herritarren artean esklabotza utzi arrastoen ikerketa (Lost people: magic and the legacy of slavery in Madagascar) eta Fragments of an anarchist anthropology. Agian egunen batean Argiak izanen du pentsalari honen ideiak zabalago azaltzeko aukera.

Zorrak baziren historiako lehen aztarna idatziak azaldu zirenerako 3.200 urte Kristo aurretik Mesopotamian. Esan nahi baita ordurako bazirela diru kontu sofistikatuak eta kreditu sistema konplexuak; dirua bera baino milaka urte lehenago sortu zela kreditua, Adam Smithen ondoren ekonomialari gehienek esan dutenaren alderantziz.

“Ekonomiaz urteotan kontatu digutena gezur handi bat besterik ez da”, salatu du Graeberrek elkarrizketetan. Ekonomialariek beti esan dute herritarren arteko trukea egon dela ekonomiaren sustraian: “Emadazu behi bat nire 40 oiloren truke”. Aldiz, antropologoek betidanik jakin omen dute hori horrela ez zela, aztertu dituzten herri zaharretan truke mota hori ez dutelako inon aurkitu sekula.

“Antropologook –dio Graeberrek– horrelako gizarteetan ikusi duguna da herritar batek esaten diola besteari ‘bai behi ederra, e?’ eta besteak ‘gustokoa baduzu, eraman ezazu’ eta hura honekin zorretan geratzen da. (...) Benetako galdera da ea nola ‘zurekin zorretan nago’ hori bihurtzen den neurri sistema zehatz bat, nola sortzen den dirua zenbaketa unitate moduan”.

Erantzuna dago bortizkerian. Gerran eta esklabotzan. Graeberrek 500 orriko liburuan zehar azaltzen du dirua, maileguak, metal preziatuak, zorra, gerra, inperioak eta esklabotzak osatutako koktelak eduki dituen garapen eta aldiak.

Duela 5.200 urte lehen idatziak azalduriko Mesopotamian, tenplu-jauregi erraldoien altzoan asmatu zuten azoka bere kontabilitate, mailegu eta zorrekin. Interesak ere bai,  %20koa 2.000 urtez.

Zorrekin bateratsu asmatu zuten barkamena ere, historiagile eta ekonomialariek gutxitxo aipatu bide dutena.  Eguraldi txarreko urteetan, edo izurriteetan, nekazariak zorretan itotzen ziren. Sarritan hartzekodunek zordunaren aziendak, lurrak eta etxeak kendurik, seme-alabak edo emaztea esklabo hartzen zituzten; azkenik nezakazaria bera ere bai.

Matxinaden beldurrez agintariek zanpaketa handia zerabiltenez, zordun askok hirietatik ihes egiten zuten, sasian eskeko edo lapurretan bizirautera. Hori saihesteko ezarri zituzten agintariek zorren jubileo eta bestelako barkamenak.

Arbeletik zor guztiak ezabatu

Graeberrek dioenez, sanskritoz, hebreeraz eta arameoz “zorra”, “errua” eta “bekatua” hitz berdinez izendatzen dira. Beranduago erlijio handiak sortu zituzten fundatzaile guztiek antzinako zorrei buruzko hizkeraz beztitu zituzten beren mezuak: “Esan nahi balute bezala zorrak ez direla sakratuak, benetan ekintza sakratuak direla zorra barkatzea, zorrak ezabatzeko ahalmena, zorrak benetakoak ez direla jabetzea”.

Ez da izan ez zorrik ez merkaturik instituzio gotor bat gabekorik, izan jatorri jainkotiarreko monarkiak, edo sharia bezalako lege erlijiosoak edo inperioak. Herritarrak bezala menperatuak behartu egin behar dira bai zergak eta bai zorrak ordaintzera. 500 urteotan umotuz etorri den kapitalismora etorrita, potentzia handiek munduaren gehiengoa betirako esklabotzara kondenatu zuten. Beti aipatzen da Haitiren kasu dramatikoa, independentzia lortu arren kolonoekiko zorretan geratu baitzen; zor huraxe da gaur uharte erdi hark bizi duen hondamendiaren iturburu.

Inperio kapitalista modernoek Erromaren eta Greziaren eredua erabili izan dute beren zor krisiak gainditzeko: bertako populazioaren lasaitasuna erosi gero eta urrutiagoko kolonizatuen zor eternoen bizkar. Bigarren Mundu Gerraren ondoren Keynesen tesiak aplikatuz, klase borroka etentzat eman nahi izan zuten kapitalistek, Graeberren esanetan: “Gordin azaltzeko, Ipar Atlantikoko, AEBetatik Alemaniarainoko, langile zuriei tratua eskaini zieten. Alde batera uzten bazituzten sistema errotik aldatzeko ameskeriak, baimenduko zieten  sindikatuak edukitzea, abantaila sozial multzo handi bat gozatzea...”.

Baina 1979an Ronald Reagan eta Margaret Thatcher agintera iristearekin, sistema kapitalistak langileekiko ituna hautsi egin zuen. Sindikatuei eraso ostean, herritarrak konbidatu zituen merkatuan jokatzera, zorretan sartzera. Graeberrek horri deitzen dio “zorren inperialismoa”.

Arazoa da zorretan oinarrituta funtzionatzea asmatu zuten mesopotamiarren alderantziz, orain sistema kapitalistak ahaztu du barkamena, zorpetuei arnasa hartzeko modua egingo liekeen jubileoa.

“Horren ordez –esan zion Graeberrek Naked Capitalism guneko Philip Pilkintoni– zorpetuak babesteko instituzioak sortu ordez, hartzekodunak babesteko instituzio erraldoiak sortu dira, esaterako Nazioarteko Diru Funtsa  eta rating agentziak. Agentziok aldarrikatzen dute, logika ekonomikoaren kontra, zorpean daudenek ezin dutela ordainketarik eten. Esan beharrik ez dago, ondorioa katastrofikoa da. Ikusten ari gara antzinako jendeari beldurrik handiena eragiten ziona: jende zorpetua hondamendiaren ertzetik balantzaka”.

Kapitalistak berak ere zorpean daudenez, 2008an piztutako krisi-tzarrarekin jendeak ikusi du sistemak edo estatuek, edo Graeberrek dioen moduan “Inperioak”, zordun txiroak behartu dituela zordun aberatsak erreskatatzera.

Occupy Wall Street mugimendukoekin Graeberrek eskatzen du mundu guztiarentzako: “Arbelean idatzitako zor guztiak ezabatu”. Dirua sorkuntza sozial bat baldin bada, promesa bat, aberatsek eskatzen dutenean desagertu daitekeena, denok parte hartu behar dugu promesak egin eta negoziatzeko prozesuan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Fiskalitatea
Jaurlaritzak pobreenak berriro lotu ditu iruzurrarekin, dirulaguntzetan salaketak egiteko postontzi anonimoa jarrita

Duin bizi ahal izateko prestazio ekonomikoa jasotzen dutenak lupapean ditu, berriro ere, Eusko Jaurlaritzak: postontzia jarri du martxan, herritarrek modu anonimoan “jardun irregularren edozein susmo” jakinarazi dezaten, eta Lanbideko Kontrol Unitatea indartu du,... [+]


Banketea

Iberdrolak 5.472 milioi euroko etekinak izan ditu aurten irailera arte, eta bere aurreikuspenen arabera 2024an errekor berria jarriko du irabazietan: iaz baino %14 gehiago. Repsolek uztailerako 1.626 milioi euro zeuzkan poltsikoan, eta 2023an irabazitako 3.168 milioiak aurten... [+]


Europak 15.000 milioi euroko isuna jarri die Apple eta Google multinazionalei

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak Apple eta Irlanda kasua ebatzi, eta Googleren aurkako zigorra berretsi du, nagusitasunezko posizioaz abusatzeagatik.


Austeritatearen itzulera
Arau fiskal berriei baietza eman diete Bruselan eta murrizketa sozialei atea ireki

Europar Batasuna pandemia aurreko zerga arau zorrotzetara bueltatzeko bidean da, Europako Parlamentuak estatu kideek duten defizita eta zorpetzea mugatzeko neurri fiskal berriak onartu ostean. Ecofinek 2023 urte amaieran erabakitakoari jarraiki, austeritate eta murrizketa... [+]


Analisia
Erreforma fiskala, oraingoz ezta ere

Atera berri dituzte zerga bilketaren datuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru ogasunek, eta ikusi dugu inoiz baino diru gehiago jaso dutela. Berehala iragarri dute erreforma fiskalari buruzko gogoetarako beharrezko tartea hartuko dutela, ez dagoelako presarik, ezta premia... [+]


2024ko europa neoliberalak, Schäubleren politika austerizida du ipar

Europar Batasuneko Ekonomia eta Finantza ministroen Ecofin kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ekarri dizkigu opari urte berriarekin. Pandemia ondorengo norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]


Austeritate politikak
Hau 2024 urtea da: ongi etorri Europa neoliberalaren “normaltasunera”

Europar Batasuneko 27 herrialdeetako ekonomia eta finantza ministroen kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ezartzea adostu du abenduaren 20an. Azken urteetako norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]


2023-02-01 | ARGIA
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan fiskalitatea aldatzeko asmoa agertu dute EAJk eta PSOEk

Bi alderdiek azaldu dutenez "elkarrizketak" abiatu dituzte zerga sistemaren inguruko erreforma egiteko. Helburuetako bat "progresibitatea handitzea" izango dela diote, baina prozesua udal eta foru hauteskundeen ondoren amaituko dela ohartarazi dute.


Zerga politikak eta justizia soziala

Mundu honetan ezer ez da ziurra, heriotza eta zergak izan ezik”. Benjamin Franklinek esan omen zuen 1789an eta, egia esateko, ez zaio arrazoirik falta. Erresuma Batuko lehen ministroaren zergak murrizteko proposamenak hondamendia ekarri zuen bertako ekonomian eta... [+]


Analisia
Fiskalitate desberdina

Pertsona Fisikoen Errenten Zerga deflaktatuko du beste behin Eusko Jaurlaritzak urtarrilaren 1etik aurrera, oraingo honetan %5,5, Iñigo Urkulluk Eusko Legebiltzarrean iragarri duenez. Aditu eta ekonomialari askoren aburuz, baina, neurri horrek desberdintasun sozialak... [+]


Urkulluk legebiltzarrean iragarritako neurri fiskalak desberdintasun sozialak areagotu ditzake

Pertsona Fisikoen Errenten Zerga deflaktatuko du beste behin Eusko Jaurlaritzak urtarrilaren 1etik aurrera, oraingo honetan %5,5, Iñigo Urkulluk Eusko Legebiltzarrean iragarri duenez. Aditu eta ekonomialari askoren aburuz, baina, neurri horrek desberdintasun sozialak... [+]


Finantza kontua edo justizia soziala?

Finantzen Euskal Kontseiluak pasa den urteko diru bilketaren berri eman du. 2020an baino gehiago bildu da, eta balorazio ezin baikorragoa da. Datorren urtean politika publikoak egiteko diru gehiago izango dute instituzioek. Ez dute gezurrik esan. Baina egin daiteke bestelako... [+]


Paretaren kontra

Jakina da eskuduntzen auzia erabakigarria dela arlo ekonomikoan. Botere banaketa zehazten omen du. Eta zorrotzagoak bagara, boterea nork duen, eta beraz, nork ez duen ere ezartzen duela esan dezakegu. Eskuduntza nagusiak estatuek beretzat gorde dituzte, baina kapitalak du eredu... [+]


Eguneraketa berriak daude