Hamaika bide gailur ospetsura igotzeko

  • Nafarroako lau eskualde lotzen ditu Beriain mendiak: Sakana, Ollo, Goñi eta Urbasa-Andia. Era guztietako ibilbideak egiteko parada eskaintzen du inguruak. Oinez edo bizikletaz egitekoak, gogorrak edo errazak, eskaladarako aukerak... Menu zabal horren hiru adibide ekarri ditugu orrialdeotara, bi oinez egitekoak, eta beste bat bizikletaz. Horiek asetzen ez bazaituztete, gehiago aurkituko dituzue berriki argitaratutako Beriain, 19+2 gidan (www.beriainmendia.com).

Beriainen ikuspegia, Trekutik.
Beriainen ikuspegia, Trekutik.

Dorrao (620) - Peña Blanca (1.235) - Beriain (1.492)

Peña Blanca, bi gurpiletan

Bizikletaz.
Luzera:
16,4 km.
Igoeraren denbora: 3-5 ordu.
Desnibela: 872 m.
Zailtasuna: Ertaina,
bide estuak.

Leziza ibai ondotik igotzen den bidetik joanda, Peña Blanca eta bere ingurua ezagutuko ditugu, bizikletaz egindako ibilbidean. Itzal nahikoa dago, horregatik udan egiteko oso gomendagarria da.

Dorrao herrian San Pedrora joaten den pista hartuko dugu. Beti  horri segituko diogu, borda baten ondoan bukatu arte (4,39 kilometro). Pista bukatzen den tokian, porta langa batetik pasatzen den bide batetik igoko gara.

Eskuin aldera egiten duen kurba batean bidegurutzea ikusiko dugu; gu eskuinaldera, kurba hartuta igoko gara. Berehala belardi batera iritsiko gara (6,40 kilometro), eta eskuinean ikusiko dugun sendatik igoko gara. Bidea zabalago egingo da. Hortik jarraituz basotik atera eta hesi batera iritsiko gara.

Hesia ahal den bezala pasatu ostean aurrean dugun leporantz joango gara. Behin hara iritsita, zuzen jaitsi aurretik, nahi izanez gero eskuinera jo dezakegu, bost minutuko ibilbidetxoa eginda Peña Blancara iristeko. Bestela, zuzen behera eginen dugu bide batekin topo egin arte. Hortik eskuinera joanda Fuente fría-ko baltsaren ondotik pasa eta Lizarragako mendatetik datorren pistan sartuko gara. Ezkerrera egin eta aldapa batzuk igo ondoren mendebaldera bira eginen dugu. Hemen pista bukatu eta bizikletarako bide erraz batean sartuko gara. Azkeneko partean, Beriainera igo aurretik, aldapa gogor batzuk igo beharko ditugu. Osotara 16,44 kilometro.

 

Munarriz – Treku (1.265) – Beriain (1.492)

Paisaia ederrak bide errazean

Irteera: Munarriz (910 m).
Desnibela: 355 metro Trekura eta 582 Berianera.
Zailtasuna: Erraza.
Iraupena: 2h 20’ Trekura eta 5h Beriainera.
Autoa: Herrian.

Munarrizetik datorren bidea luzea da, baina ez dago malda handirik. Hainbat paisaiaz gozatu ahal izango dugu egin beharreko ibilbide honetan, gero eta politagoak.

Herriaren goiko partean hilerriaren ondotik pasatzen den pista bat hartu eta berehala porta langa bat pasatuko dugu. Pistatik jarraitu eta goiko aldean, beste porta langa baten ondoren, pista bukatuko da (30 minutu). Eskuinera doan bide batetik segituko dugu beste porta langa bateraino iritsi arte. Hura gainditu eta eskuinaldera doan bidea hartuz, hamar minutura, ezkerretara bira egin eta Urdanozetik datorren pistara aterako gara. Ezkerretara eginen dugu orduan.

Pistan, Erna baltsa aldera 40 metroz jaitsiko gara, eta eskuin aldean langa baten ondoren dagoen senda hartuko dugu. Senda pagadi baten goiko aldetik doa; tarteka desagertzen da, baina beti norabide bera darama. Pistatik hamar minutura Goñiko harrizko mugarekin topo eginen dugu. Bertan, mugan dagoen porta langa bilatu eta pasatu behar dugu. Ondoren, zuzen segituko dugu bide zabal bat aurkitu arte. Ezkerrera joko dugu bide zabal horretan. Baltsa baten ondoren, gurutze bat aurkituko dugu; eskuinera egin dugu eta berehala San Miguel baselizan egonen gara.

Baselizara heldu eta ezkerretara joz, hamar minuturen ondoren langa bat pasako dugu eta bertan adierazita dagoen bezala eskuinaldera jo behar dugu. Hasieran langaren ondotik joango gara eta gero pagadiaren artean aldapatxo batetik jaitsiko gara. Beheko aldean zuzen segituta, harrien artean, gora doan senda hartuko dugu. Berehala animalientzako bi aska dituen pista batean sartuko gara, baltsa bat duen belardi batera eramanen gaituena. Porta langa pasa eta goiko askaren eta baltsaren arteko bidetik, ertzera igoko gara. Ertz erraz eta polit horretatik jarraituz, Trekura igoko gara (2 ordu eta 20 minutu).

Trekutik argi ikusiko dugu Lizarraga mendatetik Beriain aldera doan pista. Beriainera iristeko, pista horren goiko partetik jo behar dugu. Ertzaren beste aldera joan ostean, iparralderantz, langa pasatu eta jaisten hasiko gara. Hasieran langaren ondotik, eta gero harri-piloek ongi adierazten duten bezala, poliki-poliki ezkerretara joanez. Deabruaren Pasabidetik igaroko gara eta Trekutik ikusten genuen pistara iritsiko gara. 2 ordu eta 35 minutu.

Pista horrek mendebaldera bira egiten du eta bide goxo bihurtzen da. 25 minutuan Euskal Herriko erdigunera iritsiko gara, eta handik, beste ordubetean,  Beriainen gailurrera (1.492 m) iritsiko gara. Osotara bost ordu.

 

Ihabar - Idoitxiki (1.255) - Beriain (1.492)

Irañetako portu zaharretik

Irteera: Ihabar (445 m).
Desnibela: 810 metro Idoitxikira eta 1.047 metro Beriainera.
Zailtasuna: Erraza, oso bide argia.
Igoera: 1h 35’ Idoitxikira eta 2h 30’ Beriainera.
Autoa: Herrian edo pistan, baina pistan leku gutxi dago.
 

Irañetako mendatea Beriainera igotzeko bide erreza eta polita dugu. Pagadi zoragarri batetik pasatzen da eta benetan ederra irudituko zaigu goiko partean.

Ihabarretik aterata, trenbidea eta autobiaren beheko tuneletik pasatuta dagoen gurutzean Camino de Zalduondo dioen seinale bat ikusiko dugu. Hark adierazitako bidetik joanen gara.

Berehala asfaltoa bukatu eta pista batean sartuko gara. Pista hasi bezain pronto, hiru norabideko gurutze bat ikusiko dugu. Zuzen segituko dugu, eta luze gabe ur-andela baten ondotik pasatuko gara.

Herritik hamar minutura bidegurutze batera iritsiko gara. Han bizpahiru auto aparkatzeko tokia dago. Guk eskuinera eginen dugu, pistatik, eta bertatik beste hogei minutu jarraituko dugu oinez.

Abiatu eta 30 minutura, gutxi gorabehera, beste bidegurutze bat aurkituko dugu; bide handietatik segituko dugu guk, berriz eskuinera eginez, eta beste hamabost minutuz pistatik joanen gara.

Ezkerrerantz doan bihurgune batean bide zabala abiatzen da zuzen eta gora, eta hori hartuko dugu. Berehala estutuko da eta eskuinera joan ahala basabide bihurtuko da. Langa bat gurutzatu eta Irañetatik datorren bidearekin bat eginen dugu.

Ongi adierazitako bidean gora eginez, Idoitxiki lepoan egonen gara hiru ordu laurdenen bueltan. Lepoaren ezkerreko aldean Idoitxiki mendia (1.255) dago. Beriainera joateko, berriz, eskuinera egingo dugu, mendi bizkarretik. Bi ordu eta 30 minutuko ibilbidea eginen dugu osotara.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroa
Sindikatuek Nafarroako Gobernuari inplikazioa eskatu diote ezgaitasuna artatzeko zentroen hitzarmenaren negoziazioan

Langileek %23ko erosteko ahalmena galdu zuten 2019ko akordioa sinatu zuten arte. Patronalak orain soldatak izoztea eta hainbat baldintza murriztea proposatu du. PSNk KPIaren eguneratzea eta %2ko soldaten igoera bultzatuko duela esan du orain, gizarte eragileen presioaren... [+]


2024-10-17 | ARGIA
GKSko lau kide Espainiako Gobernuaren egoitzetan kateatu dira Bilbon eta Iruñean, Israelekin “harreman oro etetea” eskatzeko

Istiluak izan dira Ertzaintzarekin eta Espainiako Poliziarekin Bilbon eta Iruñean. Sare sozialetan jakinarazi dutenez, gutxienez bina pertsona atxilotu dituzte batean zein bestean, eta aske daude dagoeneko.


Greba orokor batean piketeak egiteagatik salatu zituzten hiru gazte absolbitu ditu epaileak

2020ko urtarrilaren 30eko greban izan ziren gertakariak Donibane auzoan. Apustu-etxe batek itxi zezan indarkeria eta mehatxuak erabiltzea leporatzen zieten. Fiskalak bi urteko kartzela zigorra eta 200 metroko urruntze-agindua eskatu zuen, baina epaileak auzipetuen jarrera... [+]


2024-10-16 | Julene Flamarique
Haur eta Lehen Hezkuntzan ijitoen kultura txertatzeko materialak aurkeztu ditu Nafarroako Gobernuak

Nafarroako Hezkuntza Sailak ijitoen kulturari buruzko material didaktiko "aitzindariak" jarriko ditu eskuragarri, euskaraz zein gazteleraz. Kasedako ikastetxe publikoko zuzendaria den Bruno Miguel Jiménezek idatzi ditu eta ijitoen komunitatea hezkuntza-sisteman... [+]


Urkuluko dorrearen misterioa

Udazkeneko lainoen artean, Aezkoa eta Garazi arteko bortu-gain batean, Urkuluko dorrea dago. Misterioetan bilduta, zalantza ugari dago eraikuntzaren jatorriaren eta funtzioaren inguruan.


Elikagaiak jasotzeko “diru-txartelak”, familia zaurgarrienentzat Nafarroan

Europako Funts Sozialen ataletik Elikagaien Bankuetara bideratzen zuten urtero dirua eurek bidera zezaten janaria behar gehien duten herritarren artean. Aldaketa iritsi da kudeaketara orain: adin txikikoak dituzten familiei diru-txartelak emanen dizkiete produktuak erosteko. 130... [+]


2024-10-14 | Garazi Zabaleta
Larretik
Pirinioetako abeltzainek hiltegi proiektua jarri dute abian, zirkuitua bertan ixteko

Lehen sektorea bultzatzeko eta indartzeko lanean dihardute Nafarroako Pirinioetan azken urteotan, eta lanketa horren baitan sortu zuten Pirinioetako Mahaia. Diagnostikoa ondu dute azken urteotan, eskualdean lehen sektoreari lotuta dituzten hutsuneak identifikatzeko, eta ondorio... [+]


2024-10-11 | Iñigo Satrustegi
HERZ
Lurrari lotuta, patatak bezala

HERZ

Nork: Madame Señorita (Paula Sáenz de Valluerca)
Noiz: Irailaren 29an.
Non: Nafarroako Antzerki Eskolan (Iruñea).

---------------------------------------------

Heldu da herrira Madame Señorita. Ais. Ospea, fama eta sona sinonimoak dira... [+]


Nafarroan chemsex-ari erantzun koordinatu bat emateko baliabideen eta agenteen beharra mintzagai

Sare Elkarteak antolaturik chemsex fenomeno soziokulturalaren inguruan mintzatzeko jardunaldiak antolatu dituzte Iruñean.


Angel Berruetaren omenez plaka jarriko du Iruñeko Udalak

Ostiralean egingo dute ekitaldia 12:00etan, Donibane auzoko Martin Azpilikueta kalean. Erail zutenetik Angel Gogoan plataformak behin baino gehiagotan jarri ditu oroigarriak, baina behin eta berriz eraso eta erretiratu izan dituzte. Gobernu taldearen proposamena da oraingoan eta... [+]


2024-10-10 | Leire Ibar
BIDEOA | Tuterako Osborne zezena bota du Ernaik

"Espainolismoa goratzen duen sinbolorik" ez dutela nahi adierazi dute antolakundeko kideek. Euskal Herri antifaxista aldarrikatzeko ekintza izan da Nafarroan gelditzen zen azkenengo zezena botatzea, ekintza zuzenaren bideoa zabaltzearekin batera.  


2024-10-09 | Julene Flamarique
Gizonezko bat atxilotu dute Iruñean 20 urteko emakume bat erail izana egotzita

Iruñeko Udaltzaingoak 27 urteko gizon bat atxilotu du Errotxapea auzoko Carmen Baroja Nessi kalean. Emakumearen aitak salatu du gizonak heriotza-mehatxuak egin zizkiola aurretik, eta Poliziari jakinarazi ziola, baina "ez zutela ezer egin".

 

2024-10-09 | Iñigo Satrustegi
Iruñeko Laba elkartea
Euskaraz egin zuen eztanda erupzioak

Kafetegi, topaleku, kulturgune, denda eta askoz gehiago, betiere, euskara ardatz. Orain dela bi urte eta erdi zabaldu zituen ateak Iruñeko Labak. Aurretik dator proiektua ordea. Atzera begirako errepasoa egin dugu kideekin: erronkak eta arazoak. Etorkizunerako aukerak ere... [+]


Leihotikan, Goazen! eta Ibil Bedik piztuko dute Zangozako Nafarroa Oinez

Bi eguneko egitarau oparoa osatu du Zangozako ikastolak urriaren 19rako eta 20rako: 3,5 kilometroko ibilbidea, hiru gune eta hamaika ekitaldi Nafarroako ikastolen festa handirako.


Eguneraketa berriak daude