Atzo gerra fronte, gaur bakerako ate


2012ko abuztuaren 30ean

Josu Uribetxebarria bere etxean egon liteke irakurleak lerro hauek irakurri orduko, Jose Luis Castro epaileak seguruenik aste honetan erabakiko baitu preso arrasatearrarekin zer egin. Eta denak adierazten du logikoena eta legezkoena aske uztea litzatekeela, horretarako baldintza guztiak betetzen direlako: bere osasun egoera larria eta sendaezina batetik, eta legezko lurreratze pista ere prestatua dagoela bestetik –PPren Gobernuak hirugarren gradua emana dio eta Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak ez du helegiterik jarri horren aurka–. Horiez gain, gisako kasuetan Castro epaileak, preso gaixoen aldeko joera hartu ohi du.

Baina preso uzteko aukerarik badagoela ezin uka, bestela nekez uler daiteke Auzitegi Nazionaleko mediku txostena bera, Uribetxebarria kartzelan jarraitzeko egoeran dagoela adierazten duena. Donostiako Ospitaleko eta Zaballako kartzelako txostenak ere, dena den, mahai gainean ditu epaileak eta hauen arabera, presoaren egoera kalean egoteko modukoa da.

EUSKAL HERRIAN, alabaina, halako auzi bat nekez geratzen da bakarrik eremu humanitarioan.  Azken 30 urteetako espetxe munduaren irakurketa politikoa eginda, argi da ezker abertzaleak espetxeetako frontea baliatu duela bere borroka eta barne kohesioa elikatzeko, bai bere barne eskemak eta logikak hala eskatzen zutelako, eta baita Gobernu espainiarren errepresio politikek behin eta berriz erantzuteko aukera ematen zutelako ere.

Espainiak  erabilera politiko ankerra egin du espetxe politikaz eta berau pertsonaren aurkako oinarrizko eskubideak zanpatzeko erabili du etengabe, presoa bakarrik ez, bere senitartekoak ere zigortuz, batez ere sakabanaketa politikarekin. Mikel Egibar presoaren senitartekoek abuztuaren 7an izandako istripu larria da horren erakusle. Honek argi erakusten du oraingo Euskal Herrian Estatuak bakarrik urratzen dituela giza eskubideak; argi erakusten duen moduan ETAren biolentzia salatu duten denek ez dutela jarrera bera biolentzia mota guztiekin eta bere ondorioekin.

Bai, astea joan eta astea etorri, senitartekoak Cadizera joanaraztea eta horren ondorioz istripuak, zaurituak eta hildakoak direnean, hori iraganeko espetxe politikaren ondorio da. Eta, argi eta ozen esan behar da, zilegia, humanitarioa eta bake prozesuaren aldekoa da egungo espetxe politika kalean, instituzioetan eta edonon salatzea. Egin beza bakoitzak bere erara, baina egin bedi. Egiazko enpatia duenak ezin die bere biktimen sufrimenduari bakarrik begiratu.
 

Asko dira Espainiako gobernuen zigor eta mendeku politikak, presoen munduan banaketa bilatuz, ETAn eta ezker abertzalean ere banaketa bilatu ohi dutena. Eta ezker abertzaleak urteetan zirrikitu gutxi utzi du esparru horretan, irtenbide pertsonalak traizioarekin parekatuz eta askotan hauek garatu dituzten presoen isolamendu soziala ere bultzatuz. Presoek gerra logika batean zuten funtzioaren erakusle zen jarrera hori, eta Estatuak ere ondo baino hobeto bereganatu duen gerra logika horretan, bakea eraikitzeko garaian presoena da ezker abertzalearen kate-begi ahulena.

Baina agerikoa da beste garai batzuetan bizi garela, jadanik ez dago ekintza-errepresio eskemarik elikatu beharrik, hauek gainditu beharra baizik, eta PPk ezik gainerako alderdi guztiek sinatu zuten Aieteko Adierazpenak eskaintzen du horretarako biderik. Eta PP ez dagoelako aukerarik eskaintzen ez badu, EAEko hauteskundeen ondoren eratu beharko litzatekeen bake prozesua bultzatzeko foroak agendaren lehen lerroan izan beharko du presoen gaia. Patxi Lopezen bakea eta elkarbizitzarako ordezkari Jesus Lozak berriki gogorarazi duen legez, gaia geldi dago eta irailerako azeleratu beharko litzateke.

KURTSO HASIERA indartsua dator: oporren ondorengo ohiko aldapez gain, ikusgai da Uribetxebarria auzia nola itxiko den. Krisiari dagokionez, putzuan hondoratuz jarraitzen dugu eta gero eta ahots gehiagok dio udazkenean Espainiaren erreskate orokorra saihestezina dela. Euskal gizartearen zati batek berriz ere greba orokorrarekin erantzungo dio egoera horri irailaren 26an. Eta guztia EAEko hauteskunde kanpaina gogor eta lehiatuaren magalean gertatuko da, Eusko Legebiltzarrera EAEri dagokion egiazko ordezkaritza eramango duena eta, lau hanketako Legebiltzarrarekin, aro politiko berrian harri garrantzitsua jarriko duena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioartea
Elon Muskek bilatzen ditu Trumpen botoak AEBetako estatu giltzarrietan

Munduko gizon aberatsenetakoa den Elon Muskek bultzatzen du America Pac ekimen politikorako batzordea, The Guardian-ek jakinarazi duen arabera. Bere zeregina da AEBetako hainbat estatu giltzarritan Donald Trump-entzat botoak biltzea.


700 hildakotik gora Libanon eta Israelen lurreko erasoa gero eta gertuago

Israelek jarraitzen du Libanoko hegoaldeari eta Beiruteko hainbat auzori airez eraso egiten eta, nazioarteko eragileen deiak gero eta handiagoak badira ere, oraingoz ez da su-etenerako aukerarik ikusten.


2024-09-27 | Gedar
Palestinako Agintaritzak erresistentziaren kontra betetzen duen lana salatu dute berriz milizianoek

Palestinako Agintaritzaren segurtasun-indarrek rol aktiboa dute erresistentziako kideen kontra: jazarpena, lapurretak, boikotak eta abar aipatu dituzte, beste behin ere.


Anglosaxoi hitza arrazista da?

Nottinghameko Unibertsitateak Anglosaxoiei eta Vikingoei buruzko Ikasketak masterrari izena aldatu dio: Ingalaterrako Goi Erdi Aroko Ikasketak. Cambridgeko Unibertsitateko Anglo-Saxon England Journal aldizkariari ere izen aldatu zioten lehenago: Early Medieval England Journal... [+]


Victoria Woodhull, lehen hautagaia

New York, 1970eko apirilaren 2a. New York Herald egunkariak Victoria Woodhull (1838-1927) ekintzaile eta brokerraren eskutitz bat argitaratu zuen, 1872ko AEBetako presidente hauteskundeetarako hautagaitzaren berri emanez. Inoizko hautagai gazteena zen; 34 urte izango zituen... [+]


2024-09-27 | Euskal Irratiak
Amaia Fontang
“Hau da etorkinen geroa gobernu berriarekin: kontrola, kanporaketak eta kriminalizazioa”

"Segurtasun gehiago, inmigrazio gutxiago". Bruno Retailleau barne ministro frantsesa argi mintzatu da, kargua hartu berritan. Etorkinen gaineko kontrola azkartu nahi du Michel Barnier lehen ministro eskuindar-kontserbadorearen gobernuak, eta jada Retailleauk aitzinatu... [+]


Dela klima aldaketa, dela Ukrainako gerra, arrakalatu egin da Artikoko bake neurtua

Artikoari begira jarri eta XXI. mendeko erronka eta arazo handienez hitz egiten bukatzen dugu aski fite: geopolitika, edo hobeki erran gerlak eta klima larrialdia. Horretaz kontziente, Artikoko Batzarraren baitan egin ahala eraikitzaile eta bakezale izateko jarrera izan dute... [+]


2024-09-26 | ARGIA
Realeko entrenatzaileak euskaraz jarraitu zuen, zenbait kazetari frantziar kexatu arren

Realeko futbol taldeko entrenatzaile Imanol Alguacilek, Nizan, Europako Ligako partiduaren aurretik eskainitako prentsaurrekoan euskarazko hedabideei euskaraz erantzuten ari zela, hainbat kazetariren kexa entzun behar izan du. Duela astebete antzeko egoera gertatu zen... [+]


Gaza iparraldeko zibil guztiak kanporatzea aztertzen ari da Netanyahu, begirada Libanon jarrita dagoela baliatuta

“Zonalde militar itxia” bilakatuko litzateke Gaza iparraldea, eta palestinar zibil guztiak kanporatzea ekarriko luke. Astebetean joaten ez diren guztiak helburu militar gisa hartu eta hil egingo lituzkete, planaren arabera.


Armen salmenta sekretupean mantentzeko akordioa daukate Israel eta Espainiaren artean

José Luis Zapatero Espainiako presidente zela hasi ziren akordioa lantzen 2011n eta 2014an gauzatu zuten Espainiako Mariano Rajoy eta Israelgo Shimon Peres presidenteek. Publico komunikabideak eman du akordio horren berri.


Salamiren taktikaren arriskuak

Potentzientzat salamiaren taktika erakargarria da. Xerrak apurka-apurka era finean moztean datza. Horrela AEBek NATOren zabalkundearekin, nazioarteko legediaren hausturekin, erregimen aldaketekin eta nazioartean bere base militarren ugalketarekin errusiarren segurtasuna eta... [+]


Teknologia
Zoritxarrak

Domeka euritsu honetan, arduraz bizi dugu munduan dauden gatazka askotarikoak direla ezinegonean bizi diren pertsonen zoria. Urrunetik, badirudi boterera jokatzen duen hainbat agintariren eskuetatik ezin garela askatu. Beti bere burua babestu behar duen susmoarekin bizi da... [+]


2024-09-25 | ARGIA
Epaiketak euskaraz egin ahal izatea bermatu behar duela esan dio Europako Kontseiluak Espainiari

Justizian, osasungintzan eta gizarte zerbitzuetan euskara bermatu dadin, zerbitzu publikoak euskaraz jaso ahal izan daitezen, Nafarroako zonifikazioa amaitu dadin eta ETB3 Nafarroa osoan ikus dadin neurriak hartzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari Europako Kontseiluko Adituen... [+]


2024-09-25 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia 5. eguna
Zinea ala antzerkia?


Eguneraketa berriak daude