2006an hasi ziren SHESA, EAEko hidrokarburoen enpresa publikoa, eta Heyco eta Cambria estatubatuarrak Araban gas naturala ustiatzeko plana diseinatzen. 2005ean George Bushen administrazioak gas ez-konbentzional ustiapenak zenbait ingurumen araudi betetzeaz salbuetsi zituenean, frackinga negozio handi bihurtu zen AEBetan. Hemen antzeko baldintzak lortzen ahalegindu dira Heyco eta Cambria, hiru enpresen arteko bileren aktetan ikus daitekeenez.
Iazko urrian, Patxi Lopez EAEko lehendakariak berri ona eman zigun, Euskal Herrian bakerako oinarriak ezartzen ari ziren bitartean berak AEBetara egindako bidaiatik ekarria: erkidegoaren beharrak 60 urtez asetzeko adina gas natural du gordeta Arabako lur azpiak, norbaitek ateratzeko zain. Eta hausketa hidraulikoaren, alegia, frackingaren bitartez, luze gabe izango zen gas hori erabilgarri.
“Jendea orduan hasi zen kezkatzen, ea zer ote zen fracking delako hori”, dio Andres Illana Fracking Ez Araba plataformako bozeramailetako batek. Kezka haren emaitza izan zen plataforma, abenduan sortua. Baina 2011ko urrian, Euskal Herrian gutxik zuten frackingaren berri. Horien artean, Ibarretxeren garaiko administrazioak sortutako SHESA (Euskadiko Hidrokarburo Elkartea) enpresa publikoko kideak.
2006tik SHESAk Heyco eta Cambria enpresa estatubatuarrekin –azken bi horiek ditu euskal konpainiak bazkide, gasa ustiatzeko proiektuan– egindako bileren aktak eskuratu ditu Argiak. Lehenbiziko batzarretan presa zutela agertu zuten Heycoko ordezkariek; 2007. urtea amaitu baino lehen hasi nahi zuten putzuak zulatzen. SHESAkoek erantzun zieten nekez lortuko zela epe horretan lanean hastea, denbora behar baitzen ingurumen baimenak lortzeko. Atzerapena atzerapenaren ondotik, azkenean 2014rako aurreikusi da lehen putzu biak zulatzea, Subillana Gasteiz herritik gertu.
Hurrengo bileren aktetatik ondorioztatu daiteke Heycok kezka zuela ingurumenaren babes neurriek bere asmoei eragin diezaieketen atzerapenez. 2007ko urtarrilean, Cambria konpainiako kideek parte hartu zuten lehenengo batzarrean, Heycoko presidente George Yatesek galdetu zuen ea proiektua moteldu zezakeen ingurumen aferarik bazen. Orduan zein orain SHESAko ordezkari nagusia denak, Juan Cruz Vicuñak, erantzun zion esanguratsu bakarra zela Gasteizko Mendiek etorkizunean izango zuten babes araudia –dagoeneko oso aurreratuta daude inguru hori parke natural izendatzeko tramiteak–, eta askoz neurri txikiagoan, Subillanako akuiferoa.
Ez zuen Vicuñak bere aurreikuspenetan asmatu, akuiferoa baita SHESA eta bere bazkideen proiektuaren aurkariek gehien darabilten argudioetako bat. “EAEko ur erreserba garrantzitsuena da”, azaldu digu Andres Illanak, “eta balio estrategiko handia du, erakundeek ere onartua. Gaur egun Bilbo eta Gasteiz urez hornitzen dituzten Zadorrako urtegien alternatiba bakarra da”.
Hausketa hidraulikoak arrisku bizian jarriko luke horko ura, Mikel Otero Fracking Ez Arabako kidearen esanetan: “Gehigarri kutsagarriak dauzkaten hainbat milioi litro ur pasaraziko dituzte hortik, eta akuiferora iristeko beldurra dugu. Gainera, akuiferoa ukitu ala ez, sartutako ur gehiena lurpean geratuko da, eta ez dakigu hortik nora zabaldu daitekeen”.
Antzeko iritzia agertu digu Javi Carro EAJko legebiltzarkideak. Azken hilabeteetan Carro izan da frackingaren aurka Gasteizko Legebiltzarrean gehien nabarmendu den parlamentarietako bat. “Gure baliabideak era egokian ustiatu behar ditugu, eta kasu honetan akuiferoa da lehentasuna daukana, gas naturalaren aurretik”. Gasa ustiatzearen alde dago Carro, baina ez Eusko Jaurlaritza aurrera darabilen proiektuarekin. “Fracking teknika berrogeialdian sartu behar da, ezer eta inor ez kutsatzeko. Izan gaitezen zuhurrak eta babestu ditzagun akuiferoak. Gasak ez du inora alde egingo, izango da denbora teknika seguruagoak garatzeko, baina bitartean itxaron egin behar da. Ez daukagu orain ustiatzeko premiarik, EAE ondo hornituta baitago gas naturalez”.
Gogoan hartu behar da 2006an, SHESA eta Heyco lehen bilerak egiten hasi zenean, jeltzaleak zeudela boterean EAEn. “Logikoa da”, aitortu du Carrok, “jendeak pentsatzea datozen hauteskundeen ostean EAJk frackingarekin aurrera jarraituko duela, baldin eta berriz itzultzen bada Gobernura. Baina nik espero dut orain esaten ari garenaren arabera jokatuko dugula, alegia, energiaren aurretik akuiferoei lehentasuna emanez, eta frackinga behar beste denbora –hiru urte, bost, edo hogei– berrogeialdian edukiz, alternatiba seguruak garatu arte”. Denborak esango du.
Oraingoz, Eusko Jaurlaritzak energiari buruz dituen asmoak Euskadiko Energia Estrategia 2020 txostenean daude jasota. Haren 166. orrialdean irakur daiteke honakoa: “Garrantzitsua da gas naturaleko erreserbak esploratzeko eta, hala badagokio, ustiatzeko eskaerak eta baimenak izapidetzeko egungo araudia erabat sinplifikatuko duten ekimenak gauzatzea.(...) Hori lehentasunezko jardun-esparru bat izango da energiako iritzi-zentroarentzat (edo Think Tank), zeinaren sorkuntza eta garapena aurreko ekimenetan proposatu den. Zehazki, gas naturalaren esparruan iritzi-egoerak eta araudi-proposamenak sortzea izango da zentro horren erreferentziazko ildoetako bat”.
Dani Maeztu Aralarreko legebiltzarkidearen ustez, ez dago alde handirik paragrafo horrek dioenaren eta Heyco eta Cambria enpresen diskurtsoen artean. Maeztu, Javi Carrorekin eta Gasteizko Legebiltzarreko beste kide batzuekin batera, Bartzelonan izan zen martxoan, Gas Ez-konbentzionalaren Foroan, eta John Underwood, Heyco enpresako esplorazio zuzendariaren hitzak entzuteko aukera eduki zuen. “Arabakoaz hitz egiten zuen dagoeneko eginda balego bezala. Zer aukera zegoen zer etekin aterako zen...”. Maezturen ustez, Heycokoek hain garbi hitz egiteak frogatu egiten du Jaurlaritza gezurretan ari dela, esaten duenean oraingoz esplorazioa besterik ez dela egingo eta horren arabera erabakiko dela ustiapen faseari ekin ala ez. “Garrantzitsuena da kontratuak sinatuta daudela. Beraientzat ingurumena tramite hutsa da. Enpresa horiek ez dute hemendik alde egingo ingurumen inpaktu azterketek esaten badute ezin dela frackinga erabili. Ez, egingo dutena da hemengoei agindu ingurumen inpaktu azterketak positiboak izan daitezela”.
Araban gasa ustiatzeko proiektuari buruzko ingurumen inpaktu azterketarik ez da egin oraindik, ordea. Legebiltzarrak, otsailean onartutako legez besteko proposamen baten bitartez –PSEk baino ez zuen kontra bozkatu–, Jaurlaritzari hala eskatu zion, baina legez besteko proposamena izanda, Gobernuak ez du zertan bete, Maeztuk gogorarazi digunez. “Beraiek ematen duten aitzakia da momentuz esplorazioa egingo dutela, ez ustiaketa, eta beraz ez dela beharrezkoa inpaktu azterketa egitea”.
PSE bakarrik geratu da posizio horren defentsan. Fracking Ez Arabako Andres Illanak diosku ez daukala ez hanka ez bururik inpaktu azterketa ez egiteak, “legeak hala eskatzen baitu plan estrategikoen kasuan; lehendakariak publikoki adierazi du 60 urterako gasa ateratzeari ekingo zaiola, zer da hori estrategia ez bada?”. Uztailaren 5ean, egunkarietan agertutako albiste batek zioen Europar Batzordeak ere ingurumen inpaktu azterketa egiteko eskatu ziola Jaurlaritzari. Lehenago, urtarrilean, eskari bera egin zuen Gasteizko Udalak –bere lurraldean daude Subillanako putzuak–; PPk ez du frackingaren aurkako jarrera argirik erakutsi gainerako erakundeetan, baina askok uste dute Gasteiz aurten Green Capital izateak udala behartu duela tentuz jokatzera. Izan ere, momentuz ez dute eman putzuak egiteko nahitaezkoa den baimena, SHESAk helarazi dion informazioa nahikoa ez dela argudiatuta.
Ingurumenari egiten zaion kaltearen aldetik ez dago inongo desberdintasunik esplorazioaren eta ustiaketaren artean, azpiegitura berbera da Illanak azpimarratzen duenez. Are gehiago, esplorazioak izango du ustiaketatik zerbait. SHESA, Heyco eta Cambriaren arteko 2007ko bileren aktetan ikus daitekeenez, lehenbizikoak iradoki zuen azterketa egin bitartean eskuratutako gasa merkaturatzeko, zulatze lanen kostuak berdintze aldera. Aurten bertan, Energiaren Euskal Erakundeko ordezkariek baieztatu dute publikoki hala egingo dela.
Fracking Ez Araba plataformak publiko egin du Jaurlaritzaren iragarpenetan oinarrituta egindako kalkulu bat: Patxi Lopezek esan bezala 60 urterako gasa badago Araban, hori ustiatzeko 2.000 putzu baino gehiago egin beharko dira herrialdean. Eta horien artean, ezin konta ahala kamioi etengabeko joan-etorrian, horretarako beren-beregi sortutako errepideetan.
Frackingak eragindako arazo horiez guztiez gain, plataformako kideek beste arrazoi on bat aipatzen dute haren aurka agertzeko: erregai fosilen aldeko apustua alferrik luzatzea besterik ez da. Alegia, hidrokarburoen gainbeherari aurre egiteko azken saiakera, belaki lehor bati azken ur tantak kosta ahala kosta kendu nahi izatearen parekoa. Garestiegi atera daitekeen ahalegina. Poloniak eman digu adibidea. Hasierako aurreikuspenek ziotena baino %80 gutxiago ateratzea espero dute orain, behin lurra zulatzen hasi direnean.
Gerra Urte, Gezur Urte!
Horrela dio esaldiak eta horrela berresten du errealitateak.
Munduan eta Europan dagoen gerra-egoera, horren gorakada etengabea eta horrek Euskal Herrian izan dituen eta izango dituen balizko ondorioak aurreikusita, joan den abenduan hainbat... [+]
Garbiñe Elizegi baztandarra erizaina da. Abenduan, Zeelanda Berrian egin duten Osasun Ekitaterako Erizaintza Indigenari buruzko Ikerketa izenburuko bilkuran hartu du parte. Bere tesia aurkeztu du: Euskal emakumeek eta genero ez-normatiboek Euskal Herrian osasungintzan... [+]
Abenduaren 24an erori zen gobernua, Kaledonia Elkarrekin alderdi loialistako ordezkariek dimititu zutelako. Hori horrela, loialistek berreskuratu egin dute independentistek 2021ean lehen aldikoz lorturiko presidente kargua. Maiatzaz geroztik krisi politiko, sozial eta ekonomiko... [+]
AEBko eta munduko hiri handienetakoa den Los Angeles sute ikaragarriek harrapatu dute eta jadanik 150.000 lagun lekuz aldatu behar izan dituzte agintariek. Alkateak larrialdi egoera ezarri du, garrek ehundaka etxe kiskali dituzte hainbat auzotan, eta haizete gogorrek ez dute... [+]
Groenlandia eta Kanada AEBen barne eta Panamako Kanala bere kontrol zuzenaren pean nahi ditu Trumpek. Gazari begira ere argi utzi du: israeldar bahituak ez badituzte berehala askatzen, "infernua" zabalduko du Ekialde Hurbilean. Azkenik, Mexikoko Golkoari izena aldatu... [+]
Urtarrilaren 20rako bidea. Donald Trump urtarrilaren 20an izendatuko dute AEBetako presidente. Demokraten aldeko elite ekonomikoak hainbat aldiz saiatu dira Trump hiltzen. Lortuko al dute helburua urtarrilaren 20a baino lehen? Hortaz gain, guda fase berri garratzagora eraman... [+]
2017an Indonesiak eta Herbehereek akordio bat sinatu zuten, Europako herrialdeak hiru mendeko kolonialismoaren ondorioz lapurtutako ondarea itzul tzeko helburuarekin. Gusti Agung Wesaka Puja itzultze prozesuaren arduradun indonesiarraren hitzetan, akordio hori... [+]
Grezia, 1975. Herrialdeak urtea errepublika gisa hasi zuen, hiru aste lehenago, 1974ko abenduaren 8ko erreferendumean, herritarrek monarkiaren amaiera erabaki ondoren.
Hamarkada bat lehenago, 1964an, Pablo I.a erregea hil zenean, Konstantino semeak hartu zuen tronua, 23 urte... [+]
96 urterekin hil da Jean-Marie Le Pen, eskuin-muturreko aurpegi ezaguna, Frantziako Estatuan urtez urte indartu egin den Fronte Nazionalaren sortzailea. Ahoan bilorik gabe aritu izan da beti eta beti bere ideia arrazistak zabaltzen. Ideia arrazistak ereiten, eta uztak jasotzen:... [+]
Oporlekuekin soilik lotuko dituzte askok Balear Uharteak, baina agroekologiaren eta kontsumoaren bueltan mugimendu bizia dute Mallorca irlan: Associació de Varietats Locals de Mallorca (tokiko hazi barietateen elkartea) da horren adibide. Abenduaren hasieran, elkarte... [+]
Otsailaren 7an, Maccabi Tel Aviv taldeak Baskoniaren aurkako partida jokatzeko asmoa du Gasteizen. Palestinarekin Elkartasuna Plataformak salatu du Israelek kultur eta kirol ekimenak palestinarren aurkako krimenak estaltzeko erabiltzen dituela. Aurpegi zuriketaren aurka,... [+]
Muturreko lehorte eta euriteak normaltasun berria bilakatu zaizkigu. Areagotzen dituzten kalte ekonomiko eta ekosistemikoen artean, laborantzak pairaturikoak ez dira txikienak. Bereziki, lehorte garaietan zaluegi idortzen diren edota eurite handietan ur guzia xurgatu ezin duten... [+]
Artista polifazetikoa izan zen Harry Smith (1923-1991). Inkonformista erradikala ere bai, bere biografia askotan nabarmentzen denez. Instituzio eta galeristetatik urrun, eskale baten itxura izan zuen urte luzez. Berari buruzko azken liburua, Cosmic Scholar: The Life and Times of... [+]
Munduarenak ere egin du, sinbolo bat delako aspaldi, zeren eta historian lehenago ere egin dira genozidioak eta egingo dira gehiago (zorte txarra, aizu, han jaiotzea egokitu zaizu), baina Palestinarenak ezaugarri bereziak ditu: