Bederatzi urteko semeak egin berri du hiru eguneko txangoa. Zertan eman duzue denbora? Batzuek antzerkia egiten, eta besteek futbolinean; ni futbolinean. Antzerkian, seme, aukera daukazu beste pertsonaia batzuk izateko, besteren larruan sartzeko, beste modu batera hitz egiten ikasteko edo aritzeko behinik behin. Baina, aita, ez dute testua ikasi, antzerki fisikoa egin dute, hara eta hona ibili dira...
Futbolinean onenak gu laurok izan gara, aita! “Bi kontra bi” jolastu gara, urlia “superona” da “bolillakin” ematen, sandia “baselinetan” eta ni “trallazo”ekin “gol fantasmak” sartzen. Gero denak guri begira, eta lau onenak “partidazoa” jokatu genuen, “golazoak” sartu genituen, bederatzi eta bederatzi, eta azkena guk sartu genuen; orduan pozarekin futbolina mugitu nuen (kristona...!).
Ez dakit zenbat aldiz esan diodan “bi bi” ez baizik eta “bi eta bi” esaten dela euskaraz, gaztelaniaz ez bezala –orain ondo esaten du gehienetan–; eta beste horrenbestetan, “bi bitara” edo “bi biren kontra”, baina honetan gehiagotan egiten du huts. Komatxoen artean ipini ditudan hitz edo esapide horiek behin eta berriz esaten ditu, hitz horiek bereganatua diote bihotza, neke da horiei aurre egitea. Euskarazko salbuespena: “Tripa-jotzen” izan liteke. Zer da tripa-jotzea, seme? Barillarekin superfuerte jotzea eta orduan begira dagoenak tripakoa hartzen du, tripan kolpea.
Gazteleradunek lortu dute D ereduan ikasten duten haurrek horrela hitz egitea. Guk, euskal gurasook galdua ote dugu euskara gatz-piperduna, ba ote dugu geuk espresibitaterik euskaraz ari garela? Ala umeek bezala, geuk ere erdaratik lortzen dugu espresibitatea? Irakasleek eurek ba ote dute adierazkortasunik euskaraz, eskolaumeei txertatu ahal izateko? Eta euskal hedabideetako esatariek? Kontua da, nik uste, ez dugula lortu: “Efektua(re)kin jotzea, (gurpila) ematea, baloi-harrotzea edo bola-loratzea, zartakoz mamu-gola sartzea, partida itzela (mundiala, berebizikoa), gol (mundiala...)” nagusiaraztea.
Gurasook, beharbada, gutxi(egi) hitz egiten dugu haurrekin; eskoletan, beharbada, hizkuntzaren adierazkortasuna ez da behar bezala lantzen; eta hedabideen aldetik, menturaz, gutxitxo ditugu euskaraz. Baina zer euskara klase dugu hori! Erdaraz egitea baino hobea! Bai, bai!, baina zer euskara klase dugu hori! Badugu hor zeregina guraso, irakasle, esatari eta erakundeek.
Nafarroan eraikitzen ari den tren lasterraren langileak esklabotza egoeran ari direla salatu du AHT Gelditu elkarteak Iruñean emandako prentsaurrekoan.
AEBko John C. Coughenoiur epaileak onartu du Washington, Arizona, Illinois eta Oregon estatuek elkarrekin aurkeztutako helegitea, eta horren arabera atzera bota du Donal Trumpek AEBn jaiotako migratzaile ez legezkoen seme-alabak kanporatzeko dekretua.
Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]
Màtria o barbàrie (Angle Editorial) liburua aurkeztera etorri da Júlia Ojeda irakasle eta literatur kritikaria, Donostiako Emakumeen Etxera. Liburuan parte hartu duten 30 emakume katalanek matria eraikitzea proposatzen dute feminismo nazionalista ardatz... [+]
‘Gerraren eta faxismoaren aurka’ lelopean manifestazioa antolatu du Gazte Koordinadora Sozialistak larunbatean Iruñean eta Bilbon.
Donald Trumpen agintaldia hasi da politika atzerakoiak ezartzen woke edo DEI izan daitekeen guztiaren kontra, eta baita neurri teknologikoak iragarriz. Lehen unetik, karguaren zina egin zuenetik, teknologiako erraldoien buruak lehen lerroan egotea deigarria izan zen: bereziki... [+]
Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak arrazoia eman dio Trumpi eta esan du "Europak inbertsio militarra handitu" behar duela.
Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.
Antolatzaileek Biltzar Nagusian harturiko erabakia da: aurten ez dute Lapurtarren Biltzarrik antolatuko Uztaritzen. Motibazio eskasa da erabakiaren oinarrian dagoen arrazoia.
Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.
Ostegun honetan 30 urte bete dira ETAk Gregorio Ordoñez PPko Donostiako zinegotzia hil zuela. Hainbat arrazoirengatik euskal gizartean zirrara berezia sortu zuen atentatua izan zen. PPko eta PSOEko zinegotzien aurkako atentatuen atea ireki zuen.
Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat izeneko dokumentua plazaratu du Lanartea elkarteak. Berria-k zabaldu du laburpena, eta txostena eskuraturik, hemen duzue elkarteak erakunde publikoei egiten dien gomendio sorta.