argia.eus
INPRIMATU
Udalekuei jarriak

Miren Amuriza @MirenAmuriza 0000ko ren 00a

I
Uztaileko eguzki
izpien dirdira,
esnatzearekin bat
pizten da intriga,
begirale zein ume
udara begira,
mundutxo bat sortzeko
elkarren neurrira,
udalekuetara
abiatzen dira.
 

IV
Goizeroko nagiak
zakuetan laga,
eta mendira edo
eskulanetara.
Konturatu orduko
iristen da gaba,
ipuinak, muxu bana,
umeak lotara...
Horrela nekatzea
gauza ederra da.
 

II
Berezia izaten
da iritsiera:
taldea ezagutu,
hautatu litera,
arropa, botak eta
zakua atera...
Pixkanaka motxila
husteaz batera,
sentipenez betetzen
hasten da norbera.
 

V
Nahiz guztiok igaro
bi aste atsegin,
etxerako eguna
iristen da berdin,
helbideak trukatu
malko txikiekin,
eta autobusetik
agur-agur egin,
berriro elkartzeko
esperantzarekin.
 

III
Beti oroituko dut
Goñi non dagoen,
Nafarroako bihotz
magikoa omen.
Han ez da inoiz jakiten
zer gertatuko den;
irriak sortzen dira
lokartu baino lehen,
eta ametsak hasi
esnatu ondoren.
 

VI
Esperantzak atzera
Goñira naroa,
askok hantxe kokatzen
dute haurtzaroa.
Begiraleek ere
zer lan oparoa!
Izan arren aspaldi
handik igaroa,
nire gogoa udan
berriz hara doa.

   

Doinua: Agur sagar beltzeran.

Bidali zure sortak bertsoak@argia.eus helbidera. Aukeratuak orri honetan argitaratuko ditugu.