2011ko uztaldia

  • Pasaia Hiria poesia sariak.

    Iñigo Ekhiñe Egiguren / Aitor Albistur.

    Bermingham, 2012.
Pasaiako Udalak 2011n antolatutako XVI. Poesia lehiaketako uzta bikoitza argitaratu du oraintsu Berminghamek, eta Ekhiñe Egigurenen Hirigrafiak eta Paisaiagramak –lehen sariduna– zein Aitor Albisturren Sonetoen Erresumatik –bigarren saria– gozatu ditzakegu orain, euren arteko desberdintasun eta kointzidentziak ikusiz eta, uneka, luma arras bestelako biren bide ezberdinak kausituz.

Ekhiñe Egigurenek hiriko desertutik hitz egin digu, denborak dena berdindu baino lehenagoko testigantza utzi nahirik, sendotasuna eta irudi hauskorrak konbinatzen dituen idazkera batekin: “Poema bat idatzi nahi nuke,/ poema ikaragarri bat; beldurrez zoratuko nauena,/ ederrak zauria egiteraino”. Estetika errealistatik abiatuz, beraz, donostiarrak alegiazko munduak iritsi nahi ditu, plastika berezi bat deskubritu. Idazleak deskripzioa –batez ere urbanoa– egiten duen bitartean, irakurleak zeozer gehiago barruntatzen du: gizakiaren zorion-egarri tristeaz ari da. Bizi pozaren eta malenkoniaren arteko poemategi bat atera zaio, ukitu surrealistaduna. Behar bada larregi hitz egiten du sorkuntza-prozesuaz, larregi poesiaz, eta batzuetan ahaztu egiten zaio hain zuzen poesiaren potentzial guztia profitatzea. Hiriari egindako erreferentziak, Lisboako kale literaturan behin eta berriz erabiliak, Edvard Munchen oihua… iruditu zait apur bat jakinekoa, arrisku gutxikoa.

Dena dela, Ekhiñe Egigurenen Hirigrafiak eta Paisaiagramak osatu egiten du Aitor Albisturrek Sonetoen Erresumatik sinbiotikoarekin. Kasu bietan idazle-kontzientzia handia dago, esate baterako, Errenteriakoak ohartarazten digunean ez pentsatzeko gezur leundua denik “poesia onak bakarrik/ eralda dezakeela mundua”. Baina, aurrekoaren kontrara, mamiari uko egiten ez dion arintasun bat lortu du Albisturrek ematea bere erritmo biziko poemei, betierekoa enegarrenez esan arren, elegante esanez: “Utzi orduko amaren sabela,/ badakit tragedietan lehena/ munduratu izana bera dela…”.

Gauza astunez Newtonen astuntasunaren legea ahaztuz idazten du, natural. Zehaztasun harrigarriarekin deskribatzen ditu gaurko gezurrak, eta hizkuntzaren bitartez mozorroa kendu hitzei eurei. Errealismoa presente dago Ekhiñe Egigurenen lehen lanean bezala, baina errealismo konkretuago bat da hau, unibertsalagoa, hemengo zein nahinongo ametsen xerka zabaltzen dena, norbere baitako amesgaiztoetan itxita geratu beharrean: “Logabetasunaren sukarrean,/ ametsek tokirik ez dutenean,/ mundu bat galtzen da gau bakarrean”.

Azkenak
Segurtasuna, etorkinak eta beldurra

Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.

Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]


2025-04-02 | Jone Gartzia
Kultur espazioak
Esku pribatua zerbitzu publikoan

Lantegia espazioa, Esperantza liburutegia, Arte Ederren Museoko eta Euskal Museoko lanak, Urdaibaiko Guggenheim proiektua... Ugari dira Bilbon eta Bizkaian kulturaren ikuspegi utilitarista eta pribatizazioa agerian uzten dituzten adibideak. Alde Zaharreko haur eta gazteentzako... [+]


2025-04-02
‘Te han llamado barrio conflictivo’

Frankismo betean Euskal Herrian barrena hamaika auzo eraiki edo birmoldatu ziren kanpotik etorritako langileei bizitokia emateko. Orain bezala, lehen ere prekario etorritakoen sostengu nagusia hurkoa izan zen. Sarri ia hutsetik eraiki zuten auzoa. Bertoko auzolanari, adiera... [+]


2025-04-02 | June Fernández
Meloi saltzailea
Zedarriak

Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]


Teknologia
Burokraziaz

Wikipedian bilatu dut hitza, eta honela ulertu dut irakurritakoa: errealitatea arrazionalizatzeko metodologia da burokrazia, errealitatea ulergarriago egingo duten kontzeptuetara murrizteko bidean. Errealitatea bera ulertzeko eta kontrolatzeko helburua du, beraz.

Munduko... [+]


2025-04-02 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hirigintza militarra

Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]


2025-04-02 | Castillo Suárez
Erantzunak

Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]


Haurtzaroaren denbora

Haurtzaroaren amaiera eleberri distopikoa idatzi zuen Arthur Clarkek, 1953. urtean: jolasteari utzi dion gizarte baten deskribapena. Eta ez al da bereziki haurtzaroa jolasteko garaia? Jolasteko, harritzeko, ikusmiratzeko eta galdera biziak egiteko unea. Ulertzeko tartea zabalik... [+]


2025-04-02 | Cira Crespo
Espainiako bandera

Juan Bautista Bilbao Batxi idazleak barku batean egiten zuen lan, eta bere bidaietako kronikak bidaltzen zituen Euzkadi egunkarira. Horri esker, XX. mende hasierako mundu osoko kronika interesgarriak ditugu, euskaraz. 1915eko ekainean, hain zuzen, Murtzian egin zuen... [+]


2025-04-02 | Ximun Fuchs
Nora (eta nola)

Antzokiko argiak piztu dira. Diskretuki, pasabideetan nabil: emanaldi eskolarra hastear dago. Gazteak korrika doaz beraien eserlekuetara, bizi-bizi eta alai. Ateraldiak askapenaren zaporea du, baina askatasun sentsazio hori gaztelaniaz edo frantsesez mintzo da. Goiz honetan,... [+]


2025-04-02 | Nicolas Goñi
Angolan lehorteak 2,3 milioi pertsona mehatxatzen ditu, baina nori axola zaio?

Munduan gutien aipaturiko krisi humanitarioa da Angola hego-mendebaldean 2019az geroztik irauten duena. Klima aldaketak indarturiko lehorte luze baten ondorioz milioika pertsona janari eskasean edo desegokitasunean bizi dira eta ura bilatzeko ahalegin handiak egin beharrean... [+]


“Umeak ez dira ongi etorriak Debako udal liburutegian”

2 urtera arteko haurrek galarazita dute Debako haur liburutegian egotea, eta 2-6 urtekoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute egon. Hogei urtez horrela funtzionatu duen ageriko diskriminazioa buka dadila eskatzeko ama talde bat elkartu denean, ezetz erantzun die udal gobernuak... [+]


Eguneraketa berriak daude