Barazki gutxi batzuk besterik ez dira udaberrian loratzen. Gehienek uda beroa nahiago dute. Udazkenean hazi eta neguan eta udaberrian, bere onenean, otorduak ederki gozatu dizkigutenak badira. Zer arraio egingo genuke tipula (Allium cepa), porrua (Allium porrum) eta baratxuria (Allium sativum) gabe? Onenean izatetik onenak ematera: udaberriaren amaian tontortu, garatu eta gararen muturrean egundoko loretzarra ireki. Lore horietatik etorriko dira hurrengo sasoirako haziak. Hiruren loreak bikainak, politak, galantak dira. Baratzeetan bezala ikusgarri daude lorategietan. Argazkikoa baratxuria da. Ahorako bezainbat gustatzen zait begirako. Zuri?