argia.eus
INPRIMATU
Petrolioaren lioa

Jon Martin @jonmartwit 0000ko ren 00a

Jon Martinek aste honetako bertsoarekin bideoa egin du eta hemen ikus eta entzun dezakezue:

I
Noizbait zooplakton ta dinosaurio
bilakatu omen ziren petrolio
baliotsu, lurrazpiko...
gizateriaren ustez, garapena
orain konturatu egin gara pena
ezer ez dela betiko.

IV
Esporta liteke produktu zerrenda
ta zein preziotan? zein arduratzen da
isuritako mila kez?
Ozono geruzan eginaz kilima
azken urteetan aldatu da klima
baina gure ohiturak ez.

II
Fabrikak, lehergaiak ta automobilak
mugitzen ditu gaur erregai fosilak
bihurtuz ezinbesteko.
Ibili nahi hontan ahalik arinen
ia oharkabean bilakatu ginen
droga beltz horren mendeko.

V
Politikoek maiz euren aldarritan
begiak energi berriztagarritan
baina hitzak hitz oraindik...
behar aina plaka ez dituzte eman
gero beti hitzak haizeak eraman
ta haize errotak geldirik.

III
Mugikortasuna da obsesioa
produktuek jaitsi dute prezioa
nahi baino gehiago sarri...
gure baratzetan etxeak eraiki
eta premiazko diren hainbat jaki
hegazkinetan ekarri.

VI
Peak Oil-a gainera datorkigulako
prestatu gaitezen trantsiziorako
Bagara-n adibidean
ta itzuli auto-antolakuntzara
edo-ta bestela ipiniko gara
dinosauruen bidean.

   

Doinua:  Izan zintezkeenari.

Sorta honi esker irabazi zuen Unesco Etxearen txartela Rio+20 gailurrean blogari aritzeko.

Bidali zure sortak bertsoak@argia.eus helbidera. Aukeratuak orri honetan argitaratuko ditugu.