Perfekzioa: eskuak (eta III)

Institutu batean, ikasle batek galdetzen dit gauean izan dudan ametsa gogoratzen ote dudan. Baietz erantzun diot, nora eraman nahi nauen jakin barik. Ametsa idatziz jartzeko gai naizen galdetu dit gero. Ezer erantzun aurretik, akordatu naiz nire ametsa zirimola hutsa zela: pertsonaiak nahasten ziren, lekuak aldatu, eta istorioak ez zuen zentzurik. Aitortu diot, beraz, nekez lortuko dudala irudi-pilaketa absurdu hori idatziz paratzea. Berak, orduan, erantzun dit ez naizela benetako idazlea: “Benetako idazleak badaki ametsak idatziz jartzen”, gehitu du.

Mukizu orojakileak aztoratu egin nau egun osorako. Bale, gaueko ametsei buruz galdetu dit, ez besteei buruz, ezta, oro har, buruan izan ditzakezun ideiei buruz ere, baina gauza bera dira denak, edo hala interpretatu dut nik: buruan duena idatziz jartzeko gai ez dena, ez da benetako idazlea. Kakanarru halakoa... eta okerrena da egia dela: artelan bat sortu aurretik sumatutako edertasunaren perfekzioa eta sorkuntza-prozesuaren amaieran lortzen den emaitza hain daude elkarrengandik urrun, ezen artistak islatu duena bere barruan piztutako su haren txingar dardaratia baino ez baita. Eta gaitzerdi, su horretatik txingarren bat ateratzeko gai bagara. Hain zuzen ere, Julio Ramón Ribeyro idazle perutarra barruan geratzen zaizkigun liburuez mintzo da La tentación del fracaso obrako pasarte batean: “Duela gutxi, Cervantes irakurtzen nengoela, harrapatzeko astirik izan ez nuen ufada bat igaro zen nire aurretik (zergatik?, norbaitek eten ninduen, telefonoak jo zuen, ez dakit) zoritxarrez, zeren gogoratzen dut zerbait egiten hasteko bulkada sentitu nuela... Gero, dena desegin zen. Denok dugu barruan libururen bat, beharbada liburu handiren bat, baina gure barne-bizitzaren anabasan oso gutxitan azaleratzen da, edo hain azkar agertzen da, arpoiaz jotzeko astirik ere ez dugula izaten”.

Eta diot nik, paperean iltzatutako hitzek ezin badute ufada hori arpoitu, are alferrikakoagoak izango direla airera jaurtitako hitzak, zehaztasunetik hain urrun dauden baina memorian irauteko eginak diruditen berba iheskorrak. Ni txunditu egiten naute ahozkoan ere ondo moldatzen diren idazleak, onak esan nahi dut. Idatzian perfekzioaren bila ibilita, ahozkoan erabiliko dituzun hitzak hain doiak izango ez direla jakiteak, ez al die beldurrik ematen ahoa zabaldu orduko? Marcel Duchampek esan omen zuen, pentsamenduak hitz eta esaldien bidez isurtzen hasten garen unean, dena doala pikutara. Eta, adibidez, idazle bat hizketan ikusten baduzu, erreparatu bere eskuei. Airean dantzatuko ditu, esan nahi duenari forma eman nahian bezala: idatzizkoan trebeak dira eskuak, ahozkoan baldarrak eta histrionikoak. Eta erreparatu idazleen argazkiei ere: nola jartzen dituzte eskuak? Edo zigarretaren eta kafe-kikararen aitzakia erabiltzen dute, edo eskuarekin aho ertza tapatzen dute (irudi sinboliko ederra: “Ixo, hik idazten baino ez dakik eta!”), edo eskua eskuaren kontra estutzen dute, edo besoak antxumatzen dituzte. Euren lanabesa eskuak izanda, bitxia da argazkietan ez jakitea zer egin hitzak eta ideiak transmititzeko ezinbestekoak zaizkien haragi-puska horiekin.

Nik ere ez, esan beharrik ez dago. Hobe, beraz, isilik, eta eskuak poltsikoetan. Hobe besoak, enborra, hankak eta burua ere poltsikoan. Hobe plop!, desagertu, ahozkoan bartlebytu, isildu, zertarako hitz egin. Hobe lotan, hobe ametsetan, arkatza beti alboan, badaezpadan.


Azkenak
2025-01-20 | Bertsozale.eus
Gasteizen aurkeztu da 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla artekoa
Gasteizko Amaia Zentroan elkartu dira larunbatean Arabako Bertso Kuadrilla artekoan parte hartuko duten 14 taldeetako ordezkariak. Kuadrillartekoaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa.

2025-01-20 | Euskal Irratiak
%221ko gainpopulatzea, Baionako presondegian

Alarma jo du, beste urte batez, OIP Presondegien Nazioarteko Behatokiak. Abenduaren lehenean marka berri bat hautsi zen frantses estatuan, 80.792 pertsona atxiloturekin. Espetxe-administrazioaren aitzinikuspenen arabera, gainera, 86.000 baino gehiago izan litezke 2027an egungo... [+]


‘Goazen lagunok’: sare sozial toxikoetatik fedibertsora trantsizio kolektiboa

Trumpek AEBetako presidentetza hartuko duen eguna baliatuta, Goazen lagunok lelopean, multinazionalen jabetzako sare sozial "toxikoak" utzi eta fedibertsora trantsizio kolektiboa bultzatzeko kanpaina egiten ari dira eragile ugari. “Internet gizatiarrago batean... [+]


Aurtengorako irakurgaiak

Urte berriaren hasieran asmo berritu egiten gara dirudienez, eta egin beharreko zereginen zerrendak egiten ditugu gutako batzuk. Egiteko horien artean irakurtzeko ditudan liburuen zerrenda izaten da bat, gero eta zerrenda gizenagoa. Zuetako ez gutxik zer irakurtzen dudan galdetu... [+]


2025-01-20 | Iñaki Sanz-Azkue
Hotza maite duen igela

Arboletako hostoak eroriak dira eta basoko lurra estalia dute. Lurraren eta hosto gorrituen artean, alabaina, sortzen da geruza fin bat, arreta gutxi jasotzen duena, baina espezie askoren biziraupenerako garrantzi handia izan dezakeena. Hezetasuna mantentzen du, zomorroak... [+]


2025-01-20 | Jakoba Errekondo
Euskal Herria banana errepublika

Sekula bananarik jan ez duten bi lagun ezagutzen ditut; nerau bat. Bananazalea da, ordea, jendea. Afrika eta Asia aldean sortutako landare generoa da banana (Musa x paradisiaca), baina gaur egun Ameriketan ere asko egiten da. Ekoizlerik handiena India da, eta esportatzaile... [+]


2025-01-20 | Garazi Zabaleta
Aleko
“Nekazaritza birsortzailerako eta proiektu kolektiboetarako test gunea da gurea”

Nekazaritzan trebatzeko eta proiektu propioak abiatu aurretik ekoizpenean eta merkaturatzean norbere burua probatzeko, abian dira gurean nekazaritzako hainbat test gune. Araban, 2023an abiatu zuten Aleko nekazaritzako test gunea, baina, antzeko egitasmo gehienekin alderatuta,... [+]


2025-01-19 | Urtzi Ugalde
Agur, amatxu

Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.

Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]


Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Eguneraketa berriak daude