“Eromena eromenetik” kontatu nahi duen eleberria eskuetan duela heldu da euskal literaturara Itxaso Martin. Krisialdian murgilduta dagoen emakume gazte baten prozesua eta eroetxean bizi izan zen birramonaren istorioa uztartu ditu Ni, Vera (Elkar) izenburupean.
Zer da Martinari gertatzen zaion “hori”? Izenik ez zaio inon ematen.
Kontzienteki egindako zerbait da, ni ez naizelako etiketa zalea. Martina krisi batean murgilduta dago, eta azken batean, depresioak jota dagoela esatea edo eskizofrenia duela esatea, pertsona etiketatzea da, edo pasatzen ari den momentua etiketatzea. Horrekin kontuz ibiltzea gustatzen zait, Martinak asko baitu niretik. Momentu txarra pasatzen ari nintzelako hasi nintzen idazten, eta orduko hartan nire burua etiketatu nahi izan ez nuen bezala, Martina ez dut sailkatu nahi izan.
Sendatzekotan, ez al da garrantzitsua zeri aurre egin behar zaion jakitea?
Nire ustez, senda daiteke etiketarik gabe. Buruko gaixotasunetan, gaixo-tasun hitza erabil badaiteke behintzat, klasifikatu egiten da. Momentu jakin batean antsietatea senti dezakegu, eta antsietatearen baitan ere sentsazio ezberdin ugari dago, depresioari dagozkion hainbat ezaugarri ere eduki daitezke. Haluzinazioak daudenean eskizofrenia dela aipatzen da, baina zer gertatzen da bat-batean sintometan agertzen ez den zerbait sentitzen baduzu? Gainera, halako zera duzula esaten dizutenean, zeu ere jarrera horretan sartzen zara.
Izendatu nahi ez izateak ez al gaitu tabua handitzera eramaten? Eroa deitzea hobe da?
Izena jartzeak kontrolari dagokionez laguntzen digu. Alegia, arazoa zer den jakin dezakegu gutxi gorabehera, baina beti kontroletik. Ez zaigu gustatzen “krisi batean nago eta ez dakit zer gertatzen zaidan” esatea.
Martinarenak krisia baino latzagoa dirudi, “eromena eromenetik kontatua”, zure hitzetan.
Ez dakit zer puntutaraino den gogorragoa. Niri ere gertatu zaidan zerbaitez ari naiz. Aurreko batean, irakurle talde batean nintzela, bertako batek esan zidan momentu txar bat pasatua zuela hark ere, eta askotan identifikatuta sentitu zela. Beharbada suizidio edota haluzinazio kontu horiek direla-eta, Martinak muga pasatu duela iruditzen ahal zaigu, ez dela krisi hutsa. Sekula aipatzen ez diren arren, gure inguruan jende askok ditu horrelako burutapenak, baina onartzea oso zaila da. Sentsazio horiek gorde egiten ditugu.
Nik ez nion izenik jarri nahi, sailkatzea dela iruditzen zaidalako, eta emozioekiko daukadan ikuspegia klasifikazio eta etiketa horietatik oso urrun dago.
Idaztea terapia da Martinarentzat. Zuloaren ertzean dagoenean, lagundu egiten dio ez erortzen. Zergatik da hain mesedegarri?
Horrelako burutazioak dituzu-nean oso zaila da ingurukoekin hitz egitea. Idazten duzuna ez doa inora, badirudi elkarrizketa bat duzula, askotan zeure buruarekin, gainera gauzak onartzen laguntzen dizu. Idatzi duzun hori zakarretara bota dezakezu, bestalde. Idaztea, komuni-katzeko da lagungarri, zuloan murgildu zarenean ateratzeko, barrua husteko.
Trantsiziorik ez da kontatzen. Halako batean zuloan dago, eta handik gutxira ondo. Nola lortzen du aldaketa?
Horrelako krisietan, segundo batetik bestera egon zaitezke goian edo behean. Momentu batzuetan indartsu zaude eta aurre egin nahi diozu, eta beste batzuetan ez zara gai. Ez dut uste Martina ondo dagoenik. Hainbat gauza onartu egiten ditu eta niretzat onarpen hori da sendabidearen lehen pausoa. Hori barneratu duenean, epairik ez egiteko erabakia hartzen du.
Psikologoarengana jotzea azken aukera da sarritan. Martinak ere ez du joan nahi.
Buruko gaixotasun gisa ezagutzen ditugun horiek beldur handia sortzen dute oraindik, handia da estigma. Gaixotasun arruntetan ere, gaixoa diagnostikoaren beldur izan ohi da. Eta psikologoarena joan behar duzula esatea ez da ondo ikusia.
Nik berriz, gero eta normaltasun handiagoa sumatzen dut nire inguruan. Terapia kontuak gero eta sarriago entzuten ditut.
Bai, egia da. Terapia modu ugari dagoelako, neurri handi batean. Esate baterako, Gesthalt deiturikoa. Baina beldurra handia da oraindik ere, bereziki arrazoi objektiborik ez dagoenean, itxura batean dena ondo doanean. Normalizatzen ari da apurka, eta modan ere jarri da beharbada, mota bateko jendearen artean, azken finean oso garestia baita. Osakidetzara joanez gero, berehala psikiatrarengana bidaltzen zaituzte, eta segidan pastillak datoz.
Mixeria asko aipatzen dituzu, baina zipriztinka, sakondu gabe: suizidioa, tratu txarrak, ospitaletako terapia bortitzak... Beste baterako utzi dituzu?
Orain tesia egiten ari naiz, emakumea eta psikiatria, nik esango nuke horri dagozkiola gehiago. Liburuan Martinaren eta Veraren barruan sartu nahi nuen, eta haien begiez ikusi. Suizidioari edo beste gairen bati heldu izan banio, kanpoko begirada izango zatekeen.
Terapia bortitzei dagokienez, adibide bat jartzearren, ez nuen garai bateko psikiatrikoetako funtzionamenduaz hitz egin nahi, Veraren begietatik ikusi nahi nuen. Eta uste dut bertan ziren gaixoak ere ez zirela kontziente askotan aplikatzen zitzaien terapiaz. Terapia horiek gaurko ikuspegitik begiratuta dira bortitzak. Banekien gaiari helduta epaian sartuko nintzela.
Bi istorio batzen dira hemen, bata bestearen koartada diren bi istorio.
Zenbaitzuri bi zati ezberdin direla iruditu zaie garbi. Martinaren partea bigarren pertsonan dago idatzita. Niretzat, bigarren ahots hori birramona da, eromen prozesua bizi ondoren, eromen prozesuan sartzen ari dela uste duen pertsona bati ari zaio hizketan. Hori da bi istorioen arteko lotura. Koartada izan daiteke, baina errealitatea hori izan da. Errealitateari gerturatzea ahalik eta gehiena, hori izan da azken erabakia, zenbait bertsio eta idazmolde probatu ostean.
Nola ikusten duzu euskal literatura?
Iritsi berria naiz, ez dakit kontziente naizen ere, zaila da horri erantzutea. Sormen aldetik momentu oparoan dela iruditzen zait, baina ez da toki guztietara heltzen. Euskaldun jendeak ere galdetu izan dit nolatan idatzi ote dudan euskaraz, eta horrek atentzioa eman dit.
Idaztea beti gustatu izan zait, behar bat delako niretzat. Bide honetatik jarraitzea gustatuko litzaidake, baina ez dakit honek adinako indarra duen istoriorik aurkituko ote dudan.
Azaroaren 19a komunaren munduko eguna da. Gaur oraindik ere, XXI. mendean, langile askok, hemen, Euskal Herrian bertan, ez daukate haien lanaldietan komuna erabiltzeko eskubidea. Horren adibide dira garraioko langile asko.
Komunak osasun publikoaren giltzarria dira, eta... [+]
Esako urtegia handitzeko proiektua berraztertu dezala eskatu dio Chunta Aragonesista alderdiak Espainiako Gobernuari, tanta hotzak berriki utzitako hondamendia ikusita. Halako euriteak jasanez gero, Esak ur hori guztia askatzeko gaitasun nahikorik ez lukeela izango eta... [+]
Eraikina ez dute guztiz eraitsiko, baina adiera frankistako elementuak kendu edo estaliko dizkiote, kupula handia barne. Gainera, monumentuari esanahaia aldatu eta faxismoa salatzeko eta oroimen demokratikoa sustatzeko zentro bat zabalduko dute barruan.
Aldarrikapen historikoa da euskara doan ikasteko eskubidea. Gaur egun, gori-gori dago gaia. Bi urrats esanguratsu eman berri ditu HABE Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak C1 maila gainditu nahi duten gazteentzat eta A1 mailakoentzat. Hala, diru kopuru... [+]
Sanmartinak gure baserrietan oso ezagunak dira, txerria hiltzeko garaia baita. Jende askok, ordea, ez du jakingo antzina San Martin egunak nekazaritza urtearen amaiera ezartzen zuela. Eta hori ez zen ahuntzaren gauerdiko eztula. Izan ere, urte amaierarekin etxeko ugazabari... [+]
Aste oso batez aritu gara Collodiren Pinotxoren abenturak liburuaren inguruan, unibertsitateko ikasgelan, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakaslegaiekin. Gure erreferentzia nagusia Galtzagorrik 2011n argitara emandako edizio ederra izan da –hitzaurrea barne, 171... [+]
“Ibiliz ikasten da ibiltzen, eta kantuan kantatzen”. Horixe izan da aste honetako ikasgaietako bat C2ko taldeetan. Helburua ez zen abesten edo oinez ikastea, gerundioa behar bezala erabiltzea baizik. Zer pentsatua eman dit jarduerak, eta irakasten nola ikasten dugun... [+]
Euskararen biziraupena ez da euskaldunok politikaren partidan jokatzen dugun arazo bakarra, baina bai, euskalduntasunaren elementu bereizgarriena den neurrian, gure egoera gehien islatzen duena. Beste esparru batzuetan hainbeste ageri ez dena oso ongi erakusten du. Hasteko,... [+]
Hezkuntzaren Soziologian bada galdera klasiko bat: zertarako existitzen da hezkuntza sistema gizarte batean? Galderari emandako erantzunak ugariak dira, eta aldatuz doaz garaiaren arabera. Baina horien artean nabarmentzekoak ondoko hauek izan ohi dira: eskolak nagusiki... [+]
Etiopia, 1974ko azaroaren 24a. Lucy-ren hezurdura aurkitu zuten Hadarren, giza arbasoen arrasto zaharrenetakoa. Australopithecus afarensis espezieko hominidoak 3,2 eta 3,5 milioi urteren artean ditu.
Homo espezieen arbasotzat jo zuten orduan, gu guztion amatzat. Mende erdi... [+]
Irungo ospitale zaharrean jaio zen Fermin 1963an, Muguruza Ugartetarren sendian. Azken hamarkadetan euskal musikan eragin erraldoia izan duen artista da. Ez alferrik, bera izan da Kortatu eta Negu Gorriak taldetako abeslaria eta alma mater-a, Esan Ozenki zigilu independentearen... [+]
19 urte ditu Maddik, Matematika Gradua ikasten ari da Leioan, EHUko Zientzia eta Teknologia fakultatean, musika ikasketak eginak ditu, eta gazteagatik ere, bertsolari iaioa da. Eta bertsolari ona baino hobea izateko zumitzak ditu, bateko eta besteko plazetan ikusi dugunez... [+]