argia.eus
INPRIMATU
Algen garrantzia karbono metaketan
Joxerra Garzia 2012ko uztailaren 10

Nazioarteko ikerketa talde batek argitara eman ditu itsas algek karbonoa metatzeko daukaten gaitasunari buruzko lan baten emaitzak. Ikerlari horien arabera, algek kilometro koadroko 83.000 tona karbono pilatzen dute itsas hondoan. Lehorreko ohiko baso batek kilometro koadroko 30.000 tona finkatzen du, gehiena zuhaitzen enborrean metatua; algek, berriz, zoruan finkatzen dute karbonoa.

Algek itsas hondoaren %0,2 baino ez dute okupatzen, baina uste denez, itsasoak metatzen duen karbonoaren %10 beraiei esker pilatzen da. Ikerlarien arabera, algek sustraietan eta inguruko lurretan finkatzen dute karbonoa; gainera, milaka urtetan aritzen omen dira lan horretan.