Maitasuna gerra garaian

  • Miel de naranjas.

    Zuzendaria: Imanol Uribe. 01:41 mn.

    Alta Producción S.L.U. (Espainia) / Fado Filmes (Portugal).

    Aktoreak: Iban Garate, Blanca Suárez, Karra Elejalde, Eduard Fernández, Carlos Santos.

Iban Garate (Enrique), filmeko protagonista nagusietako bat, Karra Elejalde (Don Eladio) atzean daukala.
Iban Garate (Enrique), filmeko protagonista nagusietako bat, Karra Elejalde (Don Eladio) atzean daukala.

Andaluzia. 1950eko hamarkada. Espainiako Gerra Zibilaren ondoko garai doilorra. Francisco Franco militar faxistaren lehenengo urteak dira, ezurteak. Diktaduraren aurkako erreboltariek (Maquis) erresistentzian dihardute. Hauetako batzuk, legeari ihes eginak, sierran dabiltza, frankismoak ezarritako legearen aurka altxa dira. Legalitatean ari dira ere beste batzuk. Herriguneetako bizitza “normaldu”an, erdi-klandestinitatean, gaueko lanetan. Cencerro, Perdigones, Tomillo. dira horietako batzuen goitizenak.

Erregimen ankerrari aurre egiteko antolatu dira, Alzamiento Nazionalari aurre egin zioten hildakoen duintasuna bizirik gorde aldera sikiera. Militar faxisten nagusitasuna erabatekoa da. Garai nahasia. Elkarbizitza gogorra da, psikologikoa nahiz fisikoa, gosete urteak izaki. Mesfidantza gailentzen da herritarren artean. Pertsonen bizitzak ez du bi sos balio. Enrique eta Carmen bikote gaztea, maitasunaren abaroan, egoera horretan moldatzen dira, itxurak itxura.

Honaino nire eskutiko sinopsia. Filmak iradoki dizkidanak segidan, bi partetan emanak:

Bizitzeak, garena garela ere, birmoldatzen gaitu. Areago, gerrak harrapatzen bagaitu, gure izatearen bilakaerak harrituko gaitu, harritu ez ezik, larritu, baita biziro eraldatu ere. Bizitza “normaldu”an hurkoa ez dugu inoiz ezagutzen, eta geure burua ezagutzea bizitza osoaren ikasgai amaigabea da. Gerran, berriz, gure burua ezagutzeak eta gure erabakiak hartzeak areago larriagotzen gaitu. Gure erabakiak eta konpromisoak onartzeko prest egon gaitezke, larriki bada ere, baina ez ditugu besteenak berdin onartzen. Enrique eta Carmen gazteen kasua da.

Imanol Uribe eskarmentudun zinegilea da, begi-bistan da. Gaiak gai, gerra, kitzikagarria izaki, pantailara ekartzen jakin du. Badaki filmatzen, hots. Filma ongi birsortuta dago: ongi narratuz eta muntatuz, eszenen tempo ongi neurtuz, plano ederrak islatu ditu. Hots, kontatzen digu, hala testu nola irudi landuen bidez –laranjen eztitasuna ageriz nola–. Filmaren jarraikitasuna egokia da. Orekatua. Nekez ihes egingo diozu kontaketari. Akzioa neurritsua da eta ongi tartekatua. Aktoreek maila politean dihardute. Esaterako, Karra Elejalde (Don Eladio) bikaina da, baina aktore horren maila ezaguna da. Iban Garate (Enrique), artean, aktore ospetsua eta zaildua izan gabe, horra bidean jarri du Uriberen Miel de naranjasen egindako interpretazioak.


Azkenak
Haurrak gara behelaino artean

Ardatzean haur filosofia izango duen Galdera Basatiak podcastak, ez alferrik, haur filosofia tailerretan barneratzeko asmoa du. Horixe hitzeman digu Iñigo Martinezek lehen atal honetan. Podcastaren zimenduak ezarri dizkigu, markoa marraztu, eta, batik bat, haurtzaroaz... [+]


Langileek epaiketari uko eginda, Guardian enpresak xake mate egin du Laudion, urte luzez jokaldia prestatu eta gero

Guardian Llodio fabrikako behargin gehienek epaitegira jotzeko bidea bertan behera utzi ondoren, multinazionalak lortu du nahi zuena: enpresa errentagarri bat ixtea erabateko inpunitatearekin. Ez da egun batetik bestera sortutako estrategia, eta bide luzea izan arren, erabat... [+]


2025-04-07 | Behe Banda
barra warroak
Zutitu berri denari

Testu hau balorazio bilera baten ondorio dela esan genezakeen agian. Ordea, balorazio bilerek sarritan uzten dute aho zapore lehor eta gazi-gozoa. Astearte arratsalde eguzkitsu bat da. 16:53. Balorazio bilerara konektatu, eta erabaki dugu limoizko karamelu bana sartzea... [+]


Lokizaldeako Euskararen Eguna
“Euskara gero eta gehiago entzuten da eskualdean, bereziki gazteen artean”

Aurtengo Lokizaldeako Euskararen Eguna Murieta herrian ospatu dute, larunbatean, goizean hasi eta ordu txikiak handitu arte. Zita garrantzitsua eta gozagarria da Nafarroako Lizarra ondoko eskualdeko euskaltzaleentzako.


Komunitateaz (eta III)

Komunitateari buruzko artikulu segida honekin hasi nintzenean, Antoine eta Antoine zeuden etxean, gazta-ganbara hutsik zegoen, hiltegirako bueltak asterokoak ziren eta hiru egunetik behin egiten genuen gazta. Hau idazten hasi naizenerako, Picardieko lagunak jaioterrira joan... [+]


2025-04-07 | Iñaki Sanz-Azkue
Suge arrantzalea, errekan barrena

Sugea entzun eta leku lehor bat etorriko zaio burura askori, narrastiek beroa behar dutela ondo barneratua baitu gizakiak. Suge guztiak ez dira berdinak, ordea; denek ez dituzte baldintza berak gustuko, eta horri esker dago, besteak beste, dagoen dibertsitatea. Bakoitzak bere... [+]


2025-04-07 | Jakoba Errekondo
Ustezko nekazaritza eta lur lantzea

Nekazariarentzat baratzea eragozpena besterik ez da. Egungo makina bat nekazari “aurreratuk” horrela pentsatzen du. Bere lanean ez dute baratzerik behar, ezta oilategirik, ezta sagarrondorik, ezta erlauntzarik ere.


2025-04-07 | Garazi Zabaleta
Soilik
Lursail txikian eta inbertsio erraldoirik gabe garatu daitezkeen proiektu agroekologikoak

Gasteizko Basaldea etxaldean dago kokatuta Soilik nekazaritza birsortzaileko proiektua, Abetxuko auzoan, eta Jaime Garcia, Joseba Vigalondo eta Javier Chaves dira bultzatzaileak. “Lehen sektorean, eredu agroekologikoan inkorporazio berriak bultzatzea da gure helburua,... [+]


“Errebeldia hazi egin da Argentinan, herri oso bat bultzaka ari da”

Argentinako Abokatuen Gremioa erakundean egiten du lan Laura Taffetanik (Buenos Aires, Argentina, 1963). Gobernuaren errepresioa pairatu duten maputxe ugarirekin lan egin du azken urteetan, eta Askapena antolakundeak antolatutako topaketa antiinperialisten barnean izan da Euskal... [+]


Ertzaintzak Etxarri II gaztetxea hustu du Bilboko Errekalde auzoan

Iragarrita zegoen moduan, Bilboko Errekalde auzoko Etxarri II gaztetxea hustu du Ertzaintzak 9.00etan abiarazi duen operazioarekin. Arratsaldean protesta manifestazioa egingo dute auzoan, 19:00etan Amezolako tren geltokitik abiatuta.


2025-04-04 | ARGIA
Langile bat hil da Agoitzen obra batetik jausita

Ezbeharra ostegunean gertatu da eta SOS Nafarroak 16:00 orduak jotzear zirela jaso du haren berri. Medikua, anbulantzia et Foruzaingoa bertarako dira, baina ezin izan dute gizona suspertu eta bertan hil da.


2025-04-04 | ARGIA
Euskaraldia Hika-rako 83 herrik eman dute izena

Aurtengo berritasuna da. Ahobizi eta belarriprest rolen artean aukeratzeaz gain, herritarrek Euskaraldia Hikan parte hartzeko aukera izango dute. Hitanoa erabiltzen ez den herrietan, toka eta noka, bien erabilera bultzatuko da, eta hitanoa bizirik dagoen herrietan nokaren... [+]


Eguneraketa berriak daude