argia.eus
INPRIMATU
Bi exoplanetaren arteko hurbiltasunak zientzialariak harritu ditu

Joxerra Aizpurua Sarasola 2012ko uztailaren 04a

Guregandik 1.200 argi-urtera izar bat eta bi planeta aurkitu dituzte. Izarrari Kepler 36a izena eman diote; bere hidrogeno gehiena kontsumitu du, gure eguzkia baino milaka milioi urte zaharragoa baita. Haren inguruan Kepler 36b eta Kepler 36c planetak biraka ari dira. Lehena harrizkoa da, lurra baino 1,5 aldiz handiagoa, eta hamalau egun behar ditu izarraren inguruan bira bat emateko; bigarrena erabat gaseosoa da, eta izarraren inguruko bira hamasei egunetan burutzen du.

97 egunero bi planeta horiek izugarri hurbil igarotzen dira bata bestetik, 1,9 milioi kilometrora. Eguzki Sisteman, konparazio baterako, planeten arteko distantziak 30 aldiz handiagoak dira.

Normalki, horrelako kasuetan planeta gaseosoak pixkanaka jan egiten ditu gainerako sistemak, baina kasu honetan ez dirudi hori gertatzen ari denik, eta zientzialariek ez dakite zergatik gertatzen den hori, hau da, nolatan hain dentsitate desberdina duten bi planeta orekan higitzen diren. Hori da argitu beharreko misterioa.