"Galizian, izan al zaitezke feminista gaztelaniaz biziz?"

  • Izan al gaitezke feminista eta galegoa ez defendatu? Izan al gaitezke galegoaren aldeko eta ekologista ez izan? Justizia sozialaren eta hizkuntza normalizazioaren arteko harremanaz arituko dira Galizian, hango udako ikastaroetan.

"Ekologistek, sindikatuek, feministek... galegoa erabili dute aldarrikapen hizkuntza, nahiz eta egunerokoan haien hizkuntza gaztelania izan".
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Uztailaren 18, 19 eta 20an egingo dituzte Justizia soziala eta normalizazio linguistikoa izeneko jardunaldiak A Coruñako Carballo herrian. Besteak beste, feministak, sindikalistak eta ekologistak izango dira hizlari, haien mugimenduen eta galizieraren normalizazioaren arteko zubiak egin nahian.

Zergatik aukeratu duzue gai hori?

Antolatzen dugun zortzigarren udako ikastaroa da. Konturatu gara gainditutzat ematen genuena ez dagoela gaindituta.

Azaldu, mesedez.

Esan nahi dudana da teknikariok ez garela ari gizartean transmititzen transmititu beharrekoa, lan hori eginda zegoela uste genuelako. Ustea da gizarteak hizkuntza normalizatzeko ekintzak ontzat hartzen dituela. Baina uste horri bueltak ematen hasi ginen PSOE eta BNG lau urtez gobernuan egon zirenean, galegoa normalizatzeko hainbat neurri hartu zituztenean. 16 urtez PPk agindu zuen ordurako. Normalizazio linguistikoaren kontrako taldeak sortu ziren, lehen ez zeuden eta uste genuen bolada batez baino ez zutela iraungo. Uste izan genuen haien diskurtsoa ez zela inora iritsiko. Hartutako neurriak ez ziren ondo esplikatu, zeren gizarteak ez zituen ondo ulertu. Eta agian, hor dago kontua: jendeak ulertu behar du zergatik diren hizkuntzaren aldeko neurriak onak. 

Euskal Herrian, neurriak ulertzen ez dituztenek besteei esaten die hizkuntza inposatzen ari direla.

Galegoaren alde hartzen zen neurri bakoitzeko kontrako erreakzioren bat zegoen, esanez inposizioa zela. Ordura arte horrelako diskurtsorik ez zen atera hemen, ez behintzat jendaurrean. Normalizazio linguistikoa kontu politikoki zuzena zen. Alde ez egonda ere, inork ez zuen kontrakoa adierazten. Gezurrean bizi ginen, zeren kontrako diskurtsoa atera eta jendartean barneratu zen.

Diskurtsoa landu behar.

Iazko ikastaroan galegoaren aldeko argumentuak lantzen aritu ginen. Bitxia da, galegoaren aldeko argumentuak jorratzen hasi behar al genuen guk? Bada bai, berriz hasi behar genuen hitz egiten hortaz. Galegoa defendatzen dugu gure herriaren hizkuntza delako, hemen sortua delako, historikoki baztertua izan delako... Alegia, justizia soziala delako galegoa defendatzea. Gure diskurtsoan nabarmendu behar dugu, ez justizia soziala hizkuntzarekin soilik lotzea, baizik eta justizia sozialaren esanahi orokorra jendarteari helaraztea. Hori lortuz gero, gizartearen gehiengoak hizkuntza normalizazioaren alde egingo du. Horretarako garbi eduki behar dugu zergatik defendatzen dugun hizkuntza.

Nolako harremanak dituzue gizarte mugimenduekin?

Orain arte aldarrikapen mugimenduek galegoa erabili dute aldarrikapen hizkuntza moduan. M15 arte ez da inoiz aldarrikapen publikorik egin gaztelaniaz. Ekologistek, sindikatuek, feministek... galegoa erabili dute aldarrikapen hizkuntza, nahiz eta egunerokoan haien hizkuntza gaztelania izan. Hizkuntza aldaketa hori ez dago aztertuta eta interesgarria litzateke ikertzea.

Hizkuntza aldaketa ontzat ala txartzat hartu behar dugu?

Ona da, nahiz eta ez den nahiko genukeen onena. Egokiena izango litzateke hizkuntza aldaketarik ez egitea, oinarrizko hizkuntza galegoa izatea. Baina aldaketa ez da gertatzen aldarrikapen mugimenduetan bakarrik, diskurtso publikoetan, adibidez politikan ere, horixe gertatzen da. Herri, eskualde eta nazio mailako lider politikoek, adibidez PSOE eta PPkoek, bizitza pribatuan gaztelaniaz baino egiten ez dutenek, jendaurreko lan politikoan eta hauteskundeetan galizieraz egiten dute. Beraz, ez da onena, baina ez da txarra gehiengoarengana jotzen dutenean galegoz egitea.
 

Udako ikastaroetan feministek, sindikalistek, sexu askapeneko militanteek hitz egingo dute. Nola egiten dira zubiak horrelako mugimenduen eta hizkuntzaren aldeko mugimenduen artean?

Galizia herri txikia da. Mugimenduak ez dira zirrikiturik gabeko tokiak, ezta gutxiagorik ere. Batzuek besteekin loturak dituzte. Laura Bugalho CIG sindikatuan Emigrazio idazkaritzan ari da lanean, eta era berean, sexu askapenerako borrokan dihardu. Isabelle Kerdudo ekologia munduan dabil eta aldi berean galegoaren aldeko lanean ari da.

Gune horiek baliatu behar ditugu harremanak egiteko, loturak eraikitzeko eta gero besteei helarazteko. Hizkuntzaren defentsan lan egiten dugunak gu modukoez inguratuta gaude, baina ekologismoan dabilena eta hizkuntzarekiko kontzientzia duena, ez da derrigorrez sentsibilitate linguistikoa duen jendeaz inguratuta egongo. Guri asko interesatzen zaigu tankera horretako jendearengana hurbiltzea, haien bizipenak ezagutzea; sentsibilitatea baitu ekologiarekiko eta hizkuntzarekiko. Pertsona horren bidez irits gaitezke hizkuntza kontzientziarik ez duten taldeko kideengana.

Inkoherentziak eta koherentziak garbi ikusten dituzu. Zuk esan duzu matxista izatea eta galegoa defendatzea ez datozela bat.

Mugimendu ekologistak ikusaraziko du ekologismoa bidezkoa dela, guk ikusaraziko dugu hizkuntza normalizatzea bidezkoa dela, eta feministek gauza bera egingo dute feminismoarekin. Hori hala izanda, zeharo inkoherentea litzateke gizabanakoak eremu baterako bidezkoa dena defendatzea eta besterako ere bidezkoa dena ez defendatzea.

Hots, matxista bazara ezin zaitezke galegoaren defendatzaile izan.

Esate baterako, izan al zaitezke feminista eta galegoa ez defendatu? Noski hala egin daitekeela, baina ez da koherentea. Galegoaren alde egin dezakezu eta aldi berean ekologista ez izan? Hori ere inkoherentea izango litzateke. Urrunago joanda (eta ez dakit muga non dagoen), Galizian izan al zaitezke feminista gaztelaniaz biziz?

Coordinadora de Traballadores/as de Normalización da Lingua

Hemen euskara teknikari deitzen ditugunak han hizkuntza normalizaziorako langileak dira. CTNL irabazi asmorik gabeko elkartea da eta Galizia osoko galego normalizatzaileak biltzen ditu. Borondate hutsean sortutako elkartea da, administrazioak utzitako hutsunea bete nahi duena. Alegia, Galiziako erakunde publikoek ez dute sortu teknikarien sarerik. CTNL koordinadorak bi helburu ditu: batetik, langileen trebakuntza gabeziak betetzea, eta bestetik, haien artean sare lana egitea hizkuntza politikak, ekintzak eta beste koordinatzeko eta elkarbanatzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Galizia
Harreman toxikoez

Harreman bertikal eta asimetrikoen adibideak asko dira, eta beti ez zaigu rol bera egokitzen. Horrela, zenbaitetan, batzuek erabakitzen dute eta erabakitakoa gauza dadin lan egingo dute; gainontzekoen funtzioa da “goian” hartutako erabakiak gauzatzea edota onartzea... [+]


Marcos Maceira, A Mesa pola Normalización Lingüísticaren presidentea
“Oso zaila izango da galiziera leheneratzea PPren hizkuntza politika ez bada zuzentzen”

Galiziako Estatistika Institutuak galizieraren egoeraren inguruko inkestaren azken datuak ezagutarazi ditu. Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez... [+]


Galizieraren egoera larriaz ohartarazi dute, azken datuak ikusita

Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera Galiziako Estatistika Institutuak jakinarazitako azken datuetan. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez dakiela.


2024-05-15 | Cira Crespo
Hizkuntza gutxiagotuetako hiztunen begiradatik
Euskararen konplizeak Gasteizen

Erreportaje honetako protagonistak Gasteizen bizi dira eta hizkuntza gutxiagotuetan hitz egiten dute: amazigeraz, galegoz, mirpuriz eta guaranieraz, hurrenez hurren. Soumia Berkani Ben Yahia, Toni Cid Armanda, Altaf Hussain, eta Sonia eta Delcy Godoy Bizzozzero dira. Euskal... [+]


Materialismo histerikoa
Biharamunik ez

Matutek twitterren idatzi zuen Galiziako hauteskunde kanpainan Feijóok egindako adierazpen batzuen harira: “jende honek ezin du irabazi”. Eta irabazi dute. BNG igo da asko, diote denek. TVEn esan dute alderdi nazionalistek ez dutela zertan txarrak izan... [+]


Aldaketarako aukera aise zanpatu du Galiziako PPk

2009az geroztik, gehiengo osoarekin gobernatzen ari da PP –38 eserleku baino gehiago–, eta horrela jarraituko du gutxienez beste lau urtez. BNGk inoizko emaitzarik onenak lortu ditu, baina ezkerreko blokea gobernatzetik urrun geratu da, PSOEk jaitsiera handia... [+]


Beste ‘Prestige’ bat Galiziako kostaldean? Plastikozko milioika bolatxok marea zuria eragin dute

Duela hainbat astetatik etengabe ari dira azaltzen plastikozko bolatxoak Galiziako Rias Baixaseko hondartza eta arroketan. Kargamentua abenduaren 13an galdu zuen itsasontzi batek Portugalen eta geroztik kostaldeko naturguneei ere eragiten ari da. Ekologista taldeek salatu dute... [+]


Zesarea programatuetan lagunduta sartu ahal izatea lortu dute Galizian

Ama talde baten borrokari esker, zesarea programatuetan emakumeak bakardadean ez erditzea eta bikotekideak edo konfiantzazko pertsona batek lagundu ahal izatea lortu dute Galizian. Euskal Herrian ere, laguntzailearekin erditu ahal izatea eskatzen du ahots ugarik.


2023-08-03 | Ilargi Manzanares
Espainiako Gobernuko negoziazioetan hizkuntzaren auzia erdigunean jartzea eskatu dute hainbat eragilek

O Festigal jaialdian elkartu dira Euskalgintzaren Kontseilua eta katalanaren eta galizieraren aldeko hainbat erakunde eta elkarte. Bertan egin dute eskaera, eta hizkuntza gutxituen normalizazioaren aurkako “oldarraldia” gertatzen ari dela salatu dute.


2023-01-20 | Gedar
Galiziako CCOOko langileek grebara jo dute, euren sindikatuaren aurka

"Sindikatuak enpresa zekenenak bezalaxe jokatzen du", salatu dute beharginek. 2014tik izoztuta duten hitzamen kolektiboa eguneratzea eta soldata-igoerak eskatzen dituzte.


Xavier Queipo. Galegoa berdin emigratzailea
“Galegoz hitz egiteko jarrera indartu besterik ez zen egin Bruselara joan nintzenean”

Galizian jaioa, Bruselan egin du kasik laneko aldi guztia. Biologia eta Medikuntza ikasketak eginagatik ere, gisako lanik ez herrialdean bertan, eta bakailao-ontzi batean itsasoratu zen, noizbait, biologo. Europako arrantza ikuskaritzan zen lanean laster. Idazle aipu eta sona... [+]


Galiza non ten rei

Itzuli da Juan Carlos eta Galizia aukeratu behar izan du erakusteko berak jarraituko duela egiten borboiaren puntan jartzen zaiona. Diotenez, diskrezioa eskatua zion Espainiako Errege Etxeak, ez zaiolako show handirik komeni, monarkia krisi existentzial bat bizitzen ari baita... [+]


Galizieraren defentsan milaka pertsona atera dira kalera Galizierazko Letren Egunean

Galizieraren defentsarako eta erabilera bultzatzeko mobilizazioak arrakastatsuak izan direla adierazi du Queremos Galego plataformak, eta Galiziako Xuntari hizkuntzarekiko konpromiso gehiago izatea eskatu dio.


Mastodon.gal jaio da, galizierazko Mastodon komunitatea

Galizierazko Letren Egunean sortu da Mastodon.gal, galiziar hizkuntza eta kulturaren komunitatearentzako Mastodon instantzia. 1963ko maiatzaren 17an ospatu zuten lehen aldiz, Rosalia de Castrok Cantares gallegos liburua argitaratu zuela 100 urte betetzen zirelako. Gaurtik... [+]


2022-05-05 | Reyes Ilintxeta
Bibiana Candia, gazte esklaboen ahotsa
“Emigrazioa esperientzia erradikala izan da eta da, migratzaileak ez dakielako inoiz itzuliko ote den”

Azucre liburuak 1.700 gazteren istorioa kontatzen du. 1853an, Galizia utzi eta Kubara bidaia latza egin zuten hango kanabera-azukre plantazioetan lana eta etorkizun oparoagoa aurkituko zituztelakoan. Errealitatea oso bestelakoa izan zen ordea: Urbano Feijóo de Sotomayor... [+]


Eguneraketa berriak daude