I
Marianok egin eban
kartoizko herrixe
marroi, moldakor eta
eroangarrixe.
Hasi zan mozten eta
jausi zan guztixe:
Marianok sortu eban
kristoren krisixe!
|
IV
Marianok ehun eskatu
eutsozan kolpean,
bai eta hartu ere,
nahiz izan kaltean…
Danak amaituko dau
halako batean,
barriz, Urdangarinen
kontu korrontean.
|
II
Nahi ez ebanez gero
Mariano hiltzea,
Europak esan eutson:
“Hi haz gurutzea!
Orain gurako dok neuk
erreskatatzea!?”
“Bai, baina inporta al zaik
‘laguntza’ deitzea?”
|
V
Erreskatatu eben
goraino bustirik
zorra egindakoei
ezer esan barik.
Ganera, ez dagoenez
bape damuturik,
ez jaku faltatuko
kartoizko herririk!
|
III
Zulotik atarata
harexen gorpua,
Europak hasi eban
miliarren tratua:
“Berrogeigaz egingo
dok pulamentua?”
“Ez al zan europarra
propina kontua?”
|
VI
Zorrak eta sariak
behera eta gora,
ihesi joan jakoz
ta ez daki nora!
Orain pentsamendu hau
jatorku gogora:
“Uganda izan bagina
danontzako hoba!”
|