Entomologia forensea XIII. mendeko Txinan

Duela 750 urte baino gehiago Sung T
Duela 750 urte baino gehiago Sung T"™zu epaile txinatarrak hilketa baten erruduna aurkitu zuen eulien jokabideari erreparatuta.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Hunan (Txina), 1247. Sung T’zu magistratu eta ikertzaile forenseak Xi Yuan Ji Lu (Bidegabekeriak zuzentzea) bost liburukiz osatutako bilduma argitaratu zuen. Auzitegietan epaile lanak egiteaz gain, Sung T’zuk (1186-1249) krimenen gertaleku asko zuzenean aztertu zituen, eta lehenagoko auziei bere esperientzia gehituta osatu zuen medikuntza forenseari buruzko historiako lehen tratatua. Europan, era horretako lehen lana argitaratzeko beste 350 urte baino gehiago egin behar dugu aurrera, Forturiatus Flaelis italiarrak 1602an idatzi baitzuen auzitegiko medikuntzari buruzko hurrengo liburua.

Auzitegi medikuntzaren aitatzat jotzen dena alor horren barruko hainbat espezialitatetan ere aitzindari izan zen. Esaterako, kriminalak harrapatzeko intsektu eta bestelako animalien jarduna aztertzea erabilgarria izan zitekeela uste zuen. “Hilabete beroenetan, harrak oraindik ez badira [gorputzaren] bederatzi zuloetan agertu, eta bularraldean, buruko larruazalean, lokietan eta zilborrean agertu badira, gorputz atal horiek kaltetuak daudela esan nahi du”, idatzi zuen Sung T’zuk. Eta harrei ez ezik, euliei ere erreparatzen ziela adierazten du bere lanean jasotako kasu batek. “Egun batez nekazari bat hilik agertu zen arroz sail batean, eta halakoetan maiz gertatu ohi denez, inork ez zuen gertatutakoa ikusi”. Magistratuak gorpua aztertu zuenean, arma hiltzailea arroza biltzeko erabili ohi zen igitai bat izan zela ondorioztatu zuen. Orduan, herriko nekazari guztiak bildu zituen, eta eskatu zien ilaran jartzeko eta bakoitzak aldamenean bere igitaia lurrean uzteko. Berehala nekazarietako bat jo zuen erruduntzat, “bere igitaiaren inguruan euliak jirabiraka zebiltzalako”. Igitai guztiak garbi-garbi zeuden itxuraz, baina Sung T’zuk ederki zekien odola ondo garbitzea oso zaila dela, eta giza ikusmenak antzematen ez dituen arrasto txikienak ere euli haragijaleak erakartzen dituela.

Entomologia forensea auzi batean aplikatzen hurrengoa Louis François Etienne Bergeret (1814-1893) mediku frantziarra izan zen, 1855ean, hau da, 500 bat urte geroago. Eta 750 urte igaro ziren, gehienok, CSI fikziozko telesaileko Gil Grissomi esker, intsektuek gaizkileak harrapatzeko balio dutela jakin genuen arte. Baina Sung T’zu izan zen berritzailetzat dugun teknika erabiltzen lehena; luminolik, latexezko eskularrurik, mikroskopiorik eta ordenagailurik gabe, gainera.


Azkenak
2025-03-04 | ARGIA
Langile bat hil da Elorrion, makina batek harrapatuta

Betsaide enpresan gertatu da, 08:00ak aldera. Urtea hasi denetik gutxienez bederatzi behargin hil dira.


2025-03-04 | ARGIA
Euskaraz egiteko eskatzeagatik Tolosan EHEko kide bati eraso egin diotela salatu dute

Euskal Herrian Euskarazen arabera, Tolosako tren geltokiko segurtasun agente batek eraso egin zion militante bati, agenteari euskaraz hitz egiteko eskatu ziolako. Tolosako alkateak "kezka" adierazi du eta azalpenak eskatuko dituela jakinarazi.


2025-03-04 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Bagram, guraria eta arrandia nahikoa ez direnean

Trump/Vance eta Zelenskyren arteko sesio gogoangarriak, Europan behintzat, erabat isilarazi badu ere, bada beste mundu-parte batean bederen dezenteko harrabotsa harrotu duen burutazioa. Afganistango Bagrameko aire-basea berreskuratu nahiko luke Trumpek, bere lehen... [+]


Danimarkak ez dizkie gurasotasun froga psikologiko gehiago egingo groenlandiar jatorriko gurasoei

Groenlandiar jatorriko 411 haur daude tutoretzapean Danimarkan, Gizarte Gaietako, Etxebizitzako eta Adineko Pertsonen Ministerioaren txosten baten arabera. Aitatasun eta amatasun froga psikologikoetan puntuazio baxuak lortzeko arriskua dute guraso groenlandiarrek, frogak ez... [+]


2025-03-04 | Irutxuloko Hitza
Donostiako metroaren lanetako gainkostua argitzeko eskatuko du EH Bilduk

Satorralaia plataformak Donostiako Metroaren Mirakontxa-Easo zatiko lanek “%164ko gainkostua” izan dutela salatu zuen joan den astean, eta, horren harira, EH Bilduk gainkostu hori argitzeko eskatu du, Eusko Legebiltzarrean erregistratutako galdera sorta baten bidez.


Down sindromea eragiten duen kromosoma gehigarria ezabatzea lortu dute laborategiko zeluletan

Down sindromea eragiten duen 21. kromosomaren kopia gehigarria ezabatzea lortu dute ikertzaile japoniar batzuek laborategiko giza zeluletan. Erabilera klinikotik urrun dagoen arren, sindrome hori tratatzeko aukera berri bat ireki du esperimentu honek. PNAS Nexus aldizkarian eman... [+]


2025-03-04 | Gedar
Bilbon eta Iruñean, hiru ikastetxetara sartu da Polizia

Ikasleen lan politikoa jazartzeko asmoz, Iruñeko Iturraman eta Biurdanan nahiz Bilboko Unamunon izan dira polizia-indarrak, IAk salatu duenez.


5.000 ‘erlezain’ lortzeko kanpaina nazionala abiatu du Herri Urratsek

Otsailaren 28an Hendaian eman dio hasiera kanpainari Herri Urratsek. Euskararen transmisioa bermatzen duen Seaska babestea da helburua.


8 urteko ume bati biluzik argazkiak egiteagatik ikertzen ari dira gizon bat Ortuellan

Gizonak ustez Ortuellako Jendea futbol taldean zuen posizioa baliatu zuen umeari argazkiak egiteko. Ertzaintzak ikerketa abiatu du eta aurretik antzerako salaketak zituela jaso dute.


2025-03-03 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Karbonoa ez da neutroa

Agintari gutxik aitortzen dute publikoki, disimulurik eta konplexurik gabe, multinazional kutsatzaileen alde daudela. Nahiago izaten dute enpresa horien aurpegi berdea babestu, “planetaren alde” lan egiten ari direla harro azpimarratu, eta kutsadura eta marroiz... [+]


PKK-k su-etena deklaratu du, buruzagiaren agindua onartuta

Abdullah Öcalan buruzagiak PKKri otsailaren 27an eskatu zion armak uzteko. Taldeak egin duen adierazpenean babes osoa agertu dio buruzagiari eta Öcalanek eskatutakoa betetzeko konpromisoa adierazi du.


Istilu handiak Grezian, 57 lagun hil ziren tren istripuaren bigarren urteurrenean

Poliziaren eta manifestarien arteko talkek atxilotu eta zauritu ugari utzi dituzte ostiralean herrialdeko hiri nagusietan. Herritarrek gertatukoaren erantzuleak zigortzea eskatu diote gobernuari, ez baita oraindik istripuaren inguruko epaiketarik ireki. Greba orokorra deitu... [+]


Frantziak eta Erresuma Batuak Ukrainarako su-eten plan bat aurkeztuko diete AEBei, Trump Zelenskiri oldartu ostean Etxe Zurian

Hala iragarri du Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak Londresen eginiko goi bileran. Etxe Zurian Trumpek Zelenskiren aurka egin ostean, izandako eztabaidaren aurrean, Europako buruzagiek babesa adierazi diote Ukrainako presidenteari.


Elizako sexu abusuen biktimei kalte-ordaina emango die Iruñeko Artzapezpikutzak, “laster”

Elizak 23 kasu ditu onarturik Nafarroa Garaian. Haiek "ekonomikoki, psikologikoki eta espiritualki laguntzeko" konpromisoa adierazi du Iruñeko artzapezpikuak.


Eguneraketa berriak daude