Bada oraindik zer aldarrikatu

  • 1973an Donibane Lohizunen Udako Ikastaroak antolatu ziren. Uda hura izan zen Udako Euskal Unibertsitatearen sorrera. Helburu argia zuen: Euskal Unibertsitatea sortzea. Unibertsitatearen eta euskararen paisajeak asko aldatu dira, onerako, baina Euskal Unibertsitaterik ez dago. Xedeak hor segitzen du.

Eibarko Markeskoa Jauregian 2010eko udazkenean eskainitako ikastaroa.
Eibarko Markeskoa Jauregian 2010eko udazkenean eskainitako ikastaroa. Gorka Rubio / Argazki Press

Duela 40 urte, dena edo gehiena egiteko zegoen. Unibertsitate publiko bateraturik ez zegoen Euskal Herrian, fakultate solteak, eta gehienak pribatuak baizik. Askok igarotzen zituzten urteak kanpoko campusetan ikasten. Euskararen eskaintzari dagokionez, desertua nagusi. Eduki akademikoak euskaraz lantzerik zegoenik ere, batek baino gehiagok jarri zuen zalantzan. Historia, Biologia, Medikuntza... euskaraz irakatsi? Gaur egun galdera zozoa dirudi, baina duela 40 urte ez.

1973an Udako Ikastaroekin jarri zen abian UEU, eta urteen poderioz, uda sasoiko hamabost eguneko ikastaro haiek garapen handia izan dute. Gaur egun ere mantentzen diren bi xedeak zituzten orduan. Bata, Euskal Unibertsitatea sortzeko beharra aldarrikatzea eta horretan eragile izatea. Bestea, euskara eta unibertsitatea lotzeko ahalegin errealak egitea. Alegia, euskal komunitate zientifikoa sakabanatuta zegoen Euskal Herriko hainbat fakultatetan eta atzerriko unibertsitateetan. Ikasle eta irakasle euskaldunak nolabait biltzeko modua egin behar zen, eta lan hori UEUk egin zezakeen. UEU topagune izateaz gain ekoizle izango zen, hau da, unibertsitate gaiak ekoitziko zituen euskaraz eta komunitate zientifikoaren eta oro har gizartearen esku jarriko zituen.

Zer da Euskal Unibertsitatea? Nolakoa behar zuen izan? Mikel Aizpururi galdetu diogu, UEUko zuzendari izan zenari (1996-2000) eta Udako Euskal Unibertsitatea euskal kulturgintzan liburua idatzi duenari: “Beti egon da iritzi desberdintasuna. Garai batean eskari zabalduena zen unibertsitate publikoa behar zela. EHU sortu zen eta horren harira iritzi diferenteak mahai gainean zeuden. Publikoa izan behar zuela garbi zegoen, baina batzuen ustez, horrez gain Hego Euskal Herriko lau probintziak hartu behar zituen. UEUren ekarpena zen euskaraz izan behar zuela. Gainera, Frantziako eta Espainiako irakaskuntza ereduaz bestelakoa irudikatzen zen”. Publikotasuna, lurraldetasuna, euskara eta irakaskuntza eredua; horiek ziren unibertsitatea sortzeko ardatz nagusiak. Aizpuruk dioenez, EHU sortuta, unibertsitate berritzailearen eta euskaldunaren aldeko erreferentzia bakar geratu zen UEU. EHUren bidez, kanpoan zebilen irakasle eta ikasle asko itzuli zen, eta bestalde, euskara gerorako utzi zuen erakunde publikoak.

Euskal Unibertsitatea, nolakoa?

Horiek duela hamarkada batzuetako kontuak dira. Ibilbidea luzea izan da eta Euskal Unibertsitateak formulazio ugari izan du. Mikel Aizpuruk aldarrikapen horren inguruan dagoen pultsua honela laburbildu du: “Batzuen ustez, Euskal Unibertsitateak euskaraz lana egiten duten unibertsitarioen bilgune izan behar du, eta beste batzuen ustez, unibertsitate berria egin behar da, publikoa eta titulu ofizialak emango dituena. UEUk bigarrena defendatzen du, baina egitea zaila da, baliabideak mugatuak dira eta egindako ahaleginek ez dute emaitza onik lortu”. Azken saiakera 2010-211 ikasturterako egin zen. Euskal Unibertsitatearen aldeko Fundazioak (AEK, EKT, Elkar Fundazioa, Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioa, Ipar Hegoa Fundazioa, Kontseilua, Nazio Eztabaida Gunea eta UEU) ikasturte hartan Tolosan zortzi titulazio abian jarriko zituela iragarri zuen. Ez zen hala gertatu eta oraingoz bide hori etenda dago. Karmele Artetxek, UEUko gaur egungo zuzendariak, hala esan digu: “Nahiz eta bokazioa unibertsitate publikoa egitea izan, lege zirrikituak bilatzeko unibertsitate txiki pribatua egitea da joera. Unibertsitatearen sorreraren proposamena parlamentura eraman behar zen, baina ez gara heldu hori egitera. Titulazioak prest daude, baina bestelako lanak egin behar dira”.

Eusko Jaurlaritzaren aitortzarik gabe

180.000 euroko diru-laguntza kendu dio aurten Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak UEUri. Ez da edozein modutako diru-laguntza, zuzeneko partida osoa zen, izenduna. Artetxeren ustez, bi gauza esan nahi ditu laguntzarik gabe gelditu izanak: “Gure biziraupenerako ezinbestekoa zena kendu digute, UEUren azpiegiturari eragiten baitio eta erakundearen ekarpena, ibilbidea, aitortzarik gabe uzten du. Hemendik aurrera egitasmo zehatzak aurkeztu behar ditugu Jaurlaritzaren eta diputazioen deialdietara, baina ez dugu izango 1998an Jaurlaritzatik lortu genuen aitortza”. Laguntza desagertzeak UEUn izan duen eragina agerikoa da. Iruñeko eta Baionako egoitzetan lanean ari ziren langile banaren kontratuak etenda geratu dira, eta Eibarko eta Bilboko egoitzetako 18 langile ingururen kontratuetan murrizketak eta Lan Erregulazio Espedienteak aplikatu dituzte. Murrizketek lan erritmoan eragiterik ez dute nahi, ordea. Baionako eta Iruñeko egoitzak mantendu egingo dituzte eta hango bazkideen bidez (UEUk 1.200 inguru ditu) jarduerei jarraipena eman nahi diete.

Historiografia feminista, bioeraikuntza eta beste

Baionan, Eibarren eta Iruñean egingo dira UEUko ikastaroak, ekainaren 26an hasi eta uztailaren 27ra arte. Gaiak, beti bezala, ugari eta askotarikoak: kalamua, Txillardegi, ETBren 30 urteak, sexologia, haur psikologia, robotika... Ondoko lerroetan historiografia feministari buruzkoa eta bioeraikuntza ikastaroa aurkeztuko dizkizuegu.

UEUk Gite-Ipesekin (Gizarte Ikerketarako Talde Eragilea) elkarlanean antolatu du Euskal emakumeen historia osatzen ikastaroa. Eibarren izango da uztailaren 9an eta 10ean. Gite-Ipesek Euskal Herriko emakumeen historiaz pare bat liburu argitaratuak ditu, arrakasta dutenak. Kontua da, liburuok jasotzen dituzten eduki berrienak 1990eko hamarkadakoak direla. Azken bi hamarkadatan zein ikerketa egin diren, alegia, historiografia feministak Euskal Herrian zein pauso eman dituen jakiteko garaia dela pentsatu du Gite-Ipesek. Besteak beste, ikastaroa baliatu nahi dute horretarako.

Bost hizlari izango dira eta bakoitzak bere ikerketen ildoak azalduko ditu: Anuntxi Arana (Sexismoa, gaitz zahar eta iraunkorra), Marikita Tambourin (Emazteak euskal eremuan: Ipar Euskal Herrian), Anne-Marie Lagarde (Sexuen arteko simetria euskal jendartean), Oihane Valero (Emakumeak eta lana: aldaketak eta ekarpenak) eta Amaia Andrieu (Euskal feminismoaren bilakaera. Emakumeen antolaketa eta borrokak). Antolatzaileen asmoa hizlariek eta ikastaroko parte-hartzaileek jakingaiak elkarbanatzea eta eztabaidatzea da; ikasleak ere halakoak espero dituzte: euskal emakumeen historia lantzen ari direnak edo landuko dutenak.

Historiografia feminista landuko dute eta hala azaldu digu Haizea Belza Gite-Ipeseko koordinatzaileak: “Gure asmoa ez da emakumeak non zeuden, zein lan egiten zuten besterik gabe kontatzea, hau da, emakumeen egunerokoaren deskribapena egitea. Emakumeek bizirauteko estrategiak garatu dituzte historian zehar eta guk horien zergatiak aurkitu nahi ditugu. Emakumeen historia deskribatze hutsa egiten baduzu, ez dakizu adibidez zergatik emakumeak etxean egiten zuen lan eta ez hainbeste industrian”.

Natura eta gu izorratu gabe eraiki

Bioeraikuntza eta geobiologia: bizitzeko eraiki ikastaroa uztailaren 11n eta 12an Eibarren eskainiko dute. Inhar Agirrezabal Saenz de Santamaria izango da irakasleetako bat, Arkitekturako eta Bioeraikuntza masterreko ikaslea. Agirrezabalek badaki nolako eraikuntza estiloa ez duen gogoko, gaur egunekoak baino arkitektura eta eraikuntza prozesu zentzuzkoagoak aldarrikatzen ditu. UEUko ikastaroan horixe nahi dute egin, bioeraikuntzaren oinarri nagusiak azaldu, parte-hartzaileak bioeraikuntzaren onurez jabe daitezen. Ez da ikastaro arras zientifikoa izango, edozein herritarrentzako modukoa prestatu dute. Bioeraikuntzaren aldekoen ustez, oraingo arkitektura eta eraikuntza moduak munduarekiko eta gizakiarekiko harremana eteten du. Azken urteotan eraikuntza, Agirrezabalen ustez, irizpide ekonomikoak kontuan hartuta egin da eta ondorioz benetako erabiltzaileak eta helburuak zein diren ahaztu egin zaigu. Bioeraikuntzak beste begi batzuekin begiratzeko aukera ematen du, alegia, “etxebizitzak gure hirugarren azala direla ulertzea”. Bioeraikuntzak arreta berezia jartzen die munduaren eta gizakiaren osasunari. Agirrezabali, eraikuntza ulertzeko bi kontzepuen arteko aldea adibideen bidez azaltzeko eskatu diogu. Espainiako Estatuak kontsumitzen duen energiaren %40 ohiko eraikuntzak xahutzen du, adibidez. Eraikuntza prozesua abian denean etengabe zulatzen ari dira harrobiak eta dena amaitzen denean berriz, zabortegiak hondakinez beteta geratzen dira. Garai bateko baserriaren adibidea jarri du Agirrezabalek, baserria erortzen zenean hango piezak berriz erabiltzen ziren baserri berria jasotzeko. Gaur egun ezinezkoa da horrelako zerbait egitea.

Gaur egungo eraikuntza moldeak nola gizakiaren premietatik urrun dabiltzan ikusteko, gure osasunarentzat kaltegarriak diren bideak aipatu ditu Agirrezabalek. Esate baterako, hotzetik, berotik edo hezetasunetik isolatzeko material oso onak erabiltzen dira; beste kontu bat da hormetatik arnasten dugun hori osasuntsua den. Eraikinetako fatxadak aluminioarekin ixtea ohikoa da, eta material hori toxikoa da. Hormak margotzeko erabiltzen diren pinturak ere, askotan, toxikoak dira. Kotoizko elastikoa jantzi beharrean larruazalaren gainean zira jantzita ibiltzea bezalakoa dela dio irakasleak.

Ikastaroan, bestalde, geobiologiari tartea egingo diote. Jakintza arlo horrek bizitzaren eta Lurraren eremu fisikokimikoaren arteko elkarrekintza aztertzen ditu. Gaur egun, arreta handia bereganatzen du eremu elektromagnetikoak, esaten baita gizakiari, dituen gaixotasun batzuk inguruneak sortzen dizkiola. Eztabaida eragiten duten gaiak jorratuko dituzte, besteak beste, wifi sareen eragina.


Azkenak
2024-10-09 | Leire Ibar
Erretiro adina aurreratzeko lanuzteak deitu dituzte garraio sektorean

Sektoreko gidarien "egoera prekarioa" salatu eta lan baldintzak hobetzeko premia azpimarratzeko egin dituzte deialdiak CCOO eta UGT sindikatuek. Hiru sindikatuak eskaerak "oso motz" geratu direla kritikatu du. Hego Euskal Herrian 50.000 langile inguru daude... [+]


Leihotikan, Goazen! eta Ibil Bedik piztuko dute Zangozako Nafarroa Oinez

Bi eguneko egitarau oparoa osatu du Zangozako ikastolak urriaren 19rako eta 20rako: 3,5 kilometroko ibilbidea, hiru gune eta hamaika ekitaldi Nafarroako ikastolen festa handirako.


Mugikorrak ez, baina Chromebookak bai?

“Pantaila aurrean denbora gutxiago igarotzeko esaten diegu gazteei, eta aldi berean ikastetxean derrigortzen ditugu gailu digitaletara konektatzera”. Eskoletako digitalizazio prozesuei frenoa jartzeko eta teknologiak (ez bakarrik hezkuntzan) gure gain duen kontrolaz... [+]


2024-10-09 | Sustatu
Nola erabili Telegramen euskararako itzulpen automatikoa

Duela aste batzuetatik aktibatuta dago Telegramen euskararako itzulpen automatikoa (bertsio mugikorrean, bederen). Hau da, ingelesezko edo beste edozein erdaratan jasotako mezu batean, klik batekin, euskarazko itzulpena irakur dezakezu.


2024-10-08 | Julene Flamarique
Euskararen “larrialdi egoerari” aurre egiteko mobilizazioa deitu du EHEk Durangon

Euskal Herrian Euskarazek manifestazio nazionala deitu du abenduaren 7an. "Hizkuntza larrialdiaren aurrean Euskararen Errepublika eraikitzea beharrezkoa" dela aldarrikatu du mugimendu euskaltzaleak. Mundu mailako eskuin muturraren hazkundeari “euskaratik eta... [+]


‘Irati’ pelikula EiTBren Primeran plataformara heldu da

Euskarazko film batek inoiz zineman izan duen ikusle kopururik handiena du Irati filmak: 160.000 pertsona.


2024-10-08 | ARGIA
Trenbidea blokatu zuten bakegile auziperatuek akordioa erdietsi dute

2022ko uztailean egin zuten blokeo eguna, euskal presoen egoerari "aterabidea ematea" eskatzeko. Bederatzi pertsona auzipetu zituzten.


2024-10-08 | Leire Ibar
Urriaren 21ean mobilizatzera deitu du Gernika-Palestina plataformak

Euskal Herriko herri guztietan elkartasun ekitaldiak antolatzeko eskatu du mugimenduak. Goizean, sindikatuen eta hezkuntza komunitatearen manifestazioak izango dira, eta arratsaldean herri guztietako udaletxeen aurrean elkarretaratzeak egitera deitu dute. 

 


Dislexia, sarritan antzematen ez den zailtasuna eta eskola-porrota eragin dezakeena

Irakurtzen eta idazten ikasteko prozesuan traba handia da dislexia, eta hainbat ikerketaren arabera hamar haurretik batek sufritzen du, baina maiz ez da detektatzen, eta ondorioak ditu frustrazioan, autoestimuan eta ikas-ibilbidean. “Tuntuna eta despistatua nintzela uste... [+]


Airbnb eta Bookingek ostatua eskaintzen dute palestinarrei kendutako lurretan
Ehunka etxe, hotel edo apartamentu dituzte Israelek Palestinan okupatutako lurretan. Nazio Batuen Erakundeari entzungor egiten diote.

2024-10-08 | ARGIA
‘Nafarroako Intxaurra’ kalitate-marka sortu dute

'Nafarroako Intxaurra' marka kolektibo berriak Lizarraldeako, Erdialdeko eta Goi Erriberako zortzi ekoizle biltzen ditu. Kanpaina honetan 200 bat tona intxaur merkaturatuko dituzte, Nafarroan ekoizten den intxaur kopuruaren %46 inguru.


2024-10-08 | Mikel Aramendi
Norenak ote dira munduaren akabuko uharteak?

Gurutzegramen zaletuek –eta beste inork gutxik– ezagutu ohi dute Txagos uhartediaren izena. Irla haietan handiena, Diego Garcia, aipatzen bada, gehixeago izango ginateke aditzera dugunak: ospea –ez batere gozoa– lortu du bertan dagoen base militar... [+]


2024-10-08 | Leire Ibar
Hil egin da Funesko lan-istripuan larriki zauritutako gaztea

Lan-istripu larria izan zen igandean Funesen (Nafarroa),  Elaborados Naturales de la Ribera del Ebro elikagai-enpresan. 29 urteko gizona gauean bertan erietxean hil zela jakinarazi zuen Foruzaingoak.

 


2024-10-08 | ARGIA
Hego Euskal Herriko bizilagunek etxe turistikoak debekatzeko aukera izango dute, 3/5eko gehiengoz

Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzi duenez, bizilagunen komunitateek eraikin edo urbanizazio batean etxe turistiko gehiago jartzea debekatzeko ahalmena izango dute, betiere bostetik hiruko gehiengoa lortuz gero. Modu horretan, atzera bota ditu Espainiako Estatuan etxe turistikoen... [+]


Eguneraketa berriak daude