Eredu bat

  • Luistxo Fernandez ::Tetris

    Elkar, 1995


2012ko ekainaren 06an
Orain hamazazpi urteko hitzaurrean esaten zaigu: zutabegintza ia garatu gabeko lana da euskarazko prentsan. Urteak ez dira joan debalde, egun zutabegileak baditugu, gutxi-asko: irakurtzeko modukoak, jarraitzekoak, erreferentziazkoak. Baina irudipena daukat artean ez garela gintza horretan bereziki nabarmentzen. Oraindik gogoan dut, ez hamazazpi, baina urte batzuk bai, lagun arrotzak sinadurak eskatu zizkidala-eta ireki zitzaidan desertu luze-zabala –gaur asmatuko nuke, uste dut–. Prentsako zutabeen antologia liburuak izan daitezke mankantza historiko hori neurtzeko beste termometro bat. Badago zutabeak ohiko agerkarietan soilik bizi behar direla defendatzen duenik. Liburuan bigarren bizitza bat –osatu, bahetu, luzeagoa– izan dezaketela uste dutenetakoa naiz ni. Eta gurean apenas publikatu izan dira horrelakoak.

Tetris da liburu horietako bat, Luistxo Fernandez kazetariak apailatua. Testuetako asko aurretik argitaratuak izan ziren, Argia honetan bertan, Arrasate Press desagertuan, Euskaldunon Egunkaria armez zarratuan. Baina jasotzen dira bilduma honetarako propio idatzitako iritzi artikulu sakonxeagoak ere. Motz-zuzenak lehenak, pausatuagoak bigarrenak, denek uzten dute agerian kazetaritza egiteko modu bat: aktualitatearekiko arretatsua, bizkorra, jakin-minez betea, munduaren norabideak ematen duen segurtasun gabezia horretan jokatzeko, arriskatzeko, bustitzeko apustu egiten duena. Benazko kazetaritza, nire uste makurrean.

Internet eztandaren aurreko garaiko testuak izanik –nahiz eztandaren zantzuak jasotzen diren–, batez ere momentuko giro politiko-kulturalean jartzen du arreta kazetariak. Garaiari hartzen dio pultsua, uneko hainbat gatazkari –Balkanak, Kaukasoa– kasu eginez, nahiz intelektualki arnasten denari –multikulturalitatea, zuzentasun politikoa–. Eta garrantzitsuena, nagusiki munduan zeharreko kontuez ari den arren, Euskal Herria duela uneoro begi ertzean, kliska bat baino gehiago egiten diola bertako errealitateari. Hotz xamar hasten da bilduma. Hoztasun horrek Europako herrialde ezberdinetako eskumaren gorakadari buruzko Larrun batean jotzen du gaina. Hortik aurrera, ordea, abiada hartzen du kontuak, zirikatzaile, zorrotz, deseroso, oldoztu eta posizio hartzera behartuz irakurlea.

Agian orain dela hamazazpi urte baino hornituago gaude zutabegileez orain. Jarraitzen dugu horien liburu emaitzarik izan gabe ordea. Eredu gutxi dugu, eredu gutxi utziko dugu. Tetris honetan bada eredu bat behintzat, baliagarria, besterik ez bada hartu eta zalantzan jarri, eztabaidatu edo kontra egiteko.

Azkenak
Alternatibei zirrikitua irekitzeagatik

Zerbait egin beharra izan liteke aurtengo Argia Sarietan garaikurra jaso berri dutenen oinarria. Zapalkuntzaren, bazterkeriaren, ahanzturaren aurrean antolatzearen erabakia hartu izana. Edo ilunetik argia ateratzea, zirrikituak bilatzea eta komunitateari eskaintzea. Balio... [+]


Hondarribiarren gehiengoak alarde parekide bakarraren alde egiten du, udalaren inkesta baten arabera

Inkestatuen %45,6k alarde parekide bakarra nahiago du herriarentzat eta %65ak baino gehiagok alardearen gatazka konpontzeko herritarrek gai horren inguruko hitzaldi eta tailerretan parte hartu behar dutela adierazi dute.


2025-02-05 | Iñaki Murua
Bide luzea pauso ttikitan!

Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]


Gutxiengoa

Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]


Ez ei dakite zergatik

Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]


Julen Goldarazena, 'Flako Fonki'. Xakea eta jotak
“Ez dakit euskara hobetu dudan edo lotsa galdu, baina horrek oso pozik jartzen nau”

Aurretik bistaz ezagutzen banuen ere, musikaren munduak hurbildu gaitu Julen Goldarazena eta biok. Segituan ezagutu nuen Flako Chill Mafiak erakusten zuen irudi horretatik harago eta horrek baldintzatu dizkit, hein handi batean, proiektuarekiko harremana eta iritzia. Lauzpabost... [+]


Derrigorrezko hezkuntzaren etapa guztietan mugikorra debekatu nahi du Generalitateak

Haur Hezkuntzatik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaieraraino, ikastetxeetan mugikorra debekatzea du helburu Kataluniako Generalitateko Hezkuntza kontseilariak. 6 urtera arteko haurren ikasgeletan material teknologikorik ez egotea eta eskolen digitalizazioa aztertzea... [+]


2025-02-05 | Tere Maldonado
Irakasle-klaustroak edo mundua nola hobetu

Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!

Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]


Demokraziaren muga geopolitikoak

Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]


Langabeziak gora egin du Hego Euskal Herrian, batez ere emakumeen eta gazteen artean

Langabeen artean, 2.302 pertsona gehiago erregistratu dituzte urtarrilean Hego Euskal Herrian, eta horietatik 2.173 emakumeak dira, Espainiako Lan Ministerioak emandako datuen arabera.


Napalmaren erredura sakonak

Vietnam, 1965eko otsailaren 7a. AEBetako aire-armadak lehenengoz napalma erabili zuen biztanleria zibilaren kontra. Ez zen gasolina gelatinatsua erabiltzen zen lehen aldia. Bigarren Mundu Gerran hasi ziren bonbekin batera jaurtitzen eta,  Vietnamen bertan, Indotxinako... [+]


Teknologia
Kanpokoa mehatxu

Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]


2025-02-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Etxeko komuna

Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]


Eguneraketa berriak daude