argia.eus
INPRIMATU
Nanoteknologia marea beltzen aurka

Joxerra Aizpurua Sarasola 2012ko ekainaren 06a
Nanoteknologia marea beltzaren aurka
Nanoteknologia marea beltzaren aurka

AEBetako, Espainiako, Belgikako eta Japoniako ikerlari talde bat, nanotutuekin saiakera bat egiten ari zirela, ohartu zen karbonoari boroa erantsiz gero nanotutuak harrotu egiten direla, belakiak izango balira bezala, eta uretan ongi flotatzeaz gain bertan izan daitekeen petrolioa eta olioa xurgatzen dutela.

Nanotutuez sortutako materialak bere pisua ehun aldiz handitu dezake olioak xurgatuz. Konprimitu eta olioa hustu ondoren –belaki arruntekin egiten dugun antzera–, beste 10.000 aldiz errepikatu daiteke prozesua; beraz, belaki berezi horiek behin eta berriro erabil daitezke beraien propietateak aldatu gabe.