Berriki irakurritakoa da hau: “Berariazko lankidetza-hitzarmena sinatuko dute Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko Euskarabidea Euskararen Nafar Institutuak. Hitzarmen honen bidez, bi erakunde sinatzaileen arteko lankidetza bultzatuko da euskarari dagozkion alderdi jakin batzuetan”.
Aitor dezadan, xuabe samar esanda, nahikoa “harrigarria” iruditu zitzaidala gure bi erakundeon arteko lankidetza euskaltzalea. Ez baitu haien praktikak itxaropen handirik eragiten. Nire aurreiritziak lagun, iragarkian gakoak bilatzen hasi nintzen. Lehendabizikoa berehala zetorren: “Lankidetza hau teknikoa da”. Jakina, akordio politikoaren usainik ez. Bigarrena, aurreraxeago: “Bikoiztasunak eta gastuak saihesteko”. Gero eta hobeki ulertzen hasi nintzen. Lankidetza ere, jakina, gastuak murrizte aldera. Eta geroxeago hirugarren gakoa aurkitu nuen, hitzarmenaren esparruen zerrendan honaxekoa agertzen baitzen: “Euskara nazioartean hedatzeko programak eta euskarazko irakurleak atzerriko unibertsitateetan”.
Hori ikusi eta segituan pentsatu nuen: “Horrek izan behar dik”, horrek bultzatu ditu nafar agintariak –eta akaso besteak ere bai?– lankidetzara. Kendu euskara hemendik, aizu, eta eraman nazioartera, eraman atzerrira, ahalik eta urrutien. Hondakin toxikoekin egiten den modura. Eraman dezagun euskara Alemaniara (Volkswageneko lagunek, akaso, beharko dute euskaldunen bat), edo AEBetara, edo Surinamera, edo Indiara, edo Ugandara. Nafar agintarien fantasietan akaso plantea liteke euskalkiak eta herrietako hizkerak, unitate gisa, garraia daitezkeela. Burundako euskara Asiara, Baztangoa Argentinara… Eta batua, noski. Lehentasunik izatekotan, horrexek izanen luke. Eraman euskara batua urrutira, mesedez, eta hedatu nazioartean, puska txiki-txikitan ahal bada, trukean deus eskatu gabe gainera.
Hitzarmenaren funtsa ulertu nuela uste dut, beraz, baina zalantza bat gelditu zitzaidan hala ere: “Euskarazko irakurleak atzerriko unibertsitatean” dioenean, zer esan nahi du? Atzerriko unibertsitateetan euskaraz irakurtzen duten lagunak bilatuko dituztela, edo, aitzitik, hemengo unibertsitateetan euskaraz irakurtzeko joera arriskutsu eta ia-delituzkoa duten ikasleak –eta irakasleak?– atzerriko unibertsitateetan hedatu eta sakabanatuko dituztela?
Martxoak 3ko sarraskiaren 49. urteurrena beteko da astelehenean. Grebetan eta asanblada irekietan oinarritutako hilabetetako borroka gero eta eraginkorragoa zenez, odoletan itotzea erabaki zuten garaiko botereek, Trantsizioaren hastapenetan. Martxoak 3 elkartea orduan... [+]
1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]
Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Memoriaren Nafarroako Institutuak "Maistrak eta maisu errepresaliatuak Nafarroan (1936-1976)" hezkuntza-webgunea aurkeztu du.
Espainiako Estatuko zentral nuklearrak itxi ez daitezen aktoreen presioak gora jarraitzen du. Otsailaren 12an Espainiako Kongresuak itxi beharreko zentral nuklearrak ez ixteko eskatu zion Espainiako Gobernuari, eta orain berdin egin dute Endesak eta Iberdrolak.
Gukak “Bilbo erdalduntzen duen makina” ikusaraziko du kanpainaren bidez. 24 orduz martxan dagoen makina salatuko dute, eta berori “elikatu eta olioztatzen dutenek” ardurak hartzea eskatuko dute. Euskararen aldeko mekanismoak aktibatzea aldarrikatuko dute.
ERREALITATEAREN HARRIBITXIAK
Nork: Josu Iriarte, Nerea Lizarralde, Jare Torralba eta Amets Larralde. Mikel Martinezek zuzenduta eta Jokin Oregiren testuetatik abiatuta.
Noiz: otsailaren 21ean.
Non: Bilboko 7katu... [+]
15 urteko emakume bati egin dio eraso Izarra klubean jarduten zuen pilota entrenatzaile batek.
Nafarroako Gobernuak ofizialki aitortu ditu gure lurraldean giza eskubideen urraketa larriak jasan zituzten Estatuaren indarkeriaren beste zazpi biktima. Horien artean, hitzez hitz “motibazio politikoko biktima gisa” aitortzen ditu Patxi Erdozain, Eneko Compains,... [+]
Donostiako alkate ohiak webgune bat sortu du, eta plataformarekin bat egiteko eskatu die herritarrei.
PuntuEus-ek doako tresna erabilgarri bat jarri du edonoren eskura, webguneen segurtasuna erraz ebaluatzeko. Webtest.eus izeneko autoebaluazio-tresna honi esker, erabiltzaileek beren webgunearen segurtasun-maila modu sinple eta argian azter dezakete.
"Historikotzat" jo du otsailaren 27an plazaraturiko epaia Lurraren Altxamenduak sare ekologista antikapitalistak. Bere aldetik, epaiaren "krudelkeria" salatu eta helegitea jarriko duela jakitera eman du Frantziako Estatuak. Duela hogei urte baino gehiago jarri... [+]
Elkarteko Elena Avalosek salatu du aulki gurpildunarekin komunera sartzea oztopatzea, pertsona desgaituen eskubideen, autonomiaren eta duintasunaren kontra doala.
Joan den asteartean La Vanguardia-n argitaratutako artikuluan egin zuen proposamena Txema Montero abokatu bizkaitarrak. 30 urtez Deia egunkariko kolaboratzailea izan da eta lehenik hara bidali zuen bere artikulua, baina egunkariak ez zion argitaratu.