Azkoitiko haurrak euskaltegira doaz

  • Ikastetxean ahaleginak egiten dituzte etorkinen seme-alabek euskara ikasteko, baina baliabide gehiago gustura hartuko lituzkete hizkuntza arduradunek. Azkoitiko umeak AEKren euskaltegira doaz, haien euskarak abiada handiagoa hartuko duelakoan.

Marokoarrak eta pakistandarrak dira etorkinen seme-alaba gehienak. Ikastetxeaz gain euskaltegia daukate euskara eskola. Hiru urtez ere aritu daitezke ikasten.
Marokoarrak eta pakistandarrak dira etorkinen seme-alaba gehienak. Ikastetxeaz gain euskaltegia daukate euskara eskola. Hiru urtez ere aritu daitezke ikasten.Araitz Muguruza Eizagirre

Urola bailarako herriak 11.495 biztanle (2012ko errolda) ditu. Azken urteetan gero eta atzerritar gehiago bizi da herrian. Gaur egun, biztanleriaren %8 dira. Gehienak  pakistandarrak eta marokoarrak, %2,44 eta %2,37, hurrenez hurren. Kanpotarren haurrak irakaskuntzan hartzeak zekartzan aldaketez jabetuta, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak emandako baliabideak murritzegiak zirela iritzita, hainbat eragilek Etorkinak eskolan ekimena sortu zuen, 2005ean.

Helburu nagusia euskara erakustea du, eskolarako lagungarri izango zaielako, baina baita Azkoitian integratzeko erraztasunak emango dizkielako ere. Xabier Munibe Ikastolako eta Floreaga Salestar Ikastetxeko umeak doaz euskaltegira. Hasierako talde txikiak gero eta handiagoak dira. Esate baterako, Xabier Munibe Ikastolan 800 ikasle dituzte gaur egun eta 112 dira etorkinak.

Etorkinen integrazioa ikastetxeen ardura bakarrik ez dela jakitun, egitasmoa hiru hankak osatzen dute: ikastetxeek, Azkoitiko Udalak eta AEK euskaltegiak. Eskolak AEK-ko irakasleek ematen dizkiete, euskaltegian, bi ikastetxeetako ikasleak nahastuta.

Bi urtean euskaldundu?

Hezkuntza Sailak ikasle bakoitzari bi urteko epea ematen dio euskara ikasteko. Bi eskoletako arduradunei motz geratzen dela iruditzen zaie. “Esaten dute pertsona batek hizkuntza bereganatzeko zazpi urte behar dituela, beraz, hauek ezin dute bi urtetan dena menperatu”, dio Arantxa Zubizarreta Xabier Munibeko Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako zuzendariak. Hezkuntza Sailak Hizkuntza Indartzeko Programa laguntzen du diruz, –ikastetxean etorkinekin lan egiteko irakaslea egoten da, ikasle bakoitzak bi urtez jaso dezake laguntza hori– . Hasieran hori ere ez zegoela gogoratzen du Koldo Gurrutxaga Floreagako zuzendariak: “Ez genuen ez irakaslerik, ez materialik. Ikastetxean igarotzen zituzten sei orduetan besoak gurutzatuta egotera behartzen genituen”.

Etorkinak eskolan proiektuari esker, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan matrikulatutako ikasleak joaten dira eskolaz kanpoko klaseetara, lehendabizikoak astean hiru aldiz, eta bigarrenak, astean bi aldiz. Ikastetxe bakoitzak euskaltegira joan beharra dutenekin zerrenda egiten du eta udalera bidali. Udalak gutun bidez baimena eskatzen die gurasoei. AEK-k hilero ikasle bakoitzaren balorazioa egiten du. Hiru urtez ematen zaizkio klaseak etorkin bakoitzari, nahiz eta batzuetan gehiago luzatu.

Jolasaren eta abestiaren bidez irakasten dute euskara. Hala esan digu Maite Azpiroz AEK-ko kudeatzaileak: “Ez dugu eskola erabat akademikoa eman nahi; dinamika eta jolasen bidez erakusten diegu, eta gusturago etortzen dira. Gainera, euskara gauza positibo batekin lotzen dute: ‘Klasera noa, baina ongi pasako dut’.”

Hassna Essardi ikasleak ere horrela gogoratzen ditu egun haiek: “Oso ongi pasatzen genuen. Ikasteko modua oso ona zen, liburuetatik eta etxeko lanetatik desberdina”. Essardi egitasmoko lehenengo belaunaldiko ikaslea izan zen. Xabier Munibe ikastolan ikasi zuen eta gero Erizain laguntzaile ikasketak egin zituen, Urretxun. Gaur egun Azpeitiko adinekoen egoitzan egiten du lan. 17 bat laguneko gela zen haiena eta orain guztiekin euskaraz egiten duela dio.

Zaila ikasketetan aurrera egitea

Ikastetxean haur etorri berriak adinaren arabera dagokien mailan ipintzen dituzte. Hala ere, zail dute akademikoki aurrera egitea. Funtsezko ezaugarria falta zaielako batik bat: euskara jakitea. Hassna Essardik kontatu digunez, bi hizkuntza berri ikasi beharrak asko mugatu zituen bere helburuak: “Hona etortzerako banekien hemen bi hizkuntza ikasi beharko nituela eta beldurra ematen zidan. Nire ikasketekin aurrera egin nahi nuen, ahal zela unibertsitatera joan. Azkenean ordea, bidean geratu nintzen, euskaraz bai, baina gaztelania eta ingelesa ez nekizkielako”.

Lortzen dena: gutxienekoa

Helburu nagusia, etorkinak euskaraz hitz egiteko gai izatea, lortzen dela ziur daude bi eskoletako arduradunak. Euskaltegikoen lana agerian dagoela uste du Arantxa Zubizarretak: “Esperientziak ematen duen indarrarekin dabiltza. Haien laguntza beharrezkoa da, gurea ez da-eta nahikoa”.

Irakasleek esan digutenez, ikasleek  kalean eta lagunekin euskara erabiltzen dute: “Pakistandarrek eta marokoarrek elkarren artean euskaraz egiten dute, baita irakasleekin ere”. Hegoamerikar jatorria dutenekin zailagoa dela dio Koldo Gurrutxagak: “Gaztelaniara jotzeko joera dute”. Azken horien gurasoei ere, gehiago kostatzen zaie euskara ikastaroen garrantziaz jabetzea. Maite Azpiroz AEK-ko irakasleak dioenez, “badago haurra hona [euskaltegira] jolasera bakarrik ez duela ekarriko dioenik”. Dena den, horrelakoak salbuespenak direla gaineratu du Azpirozek, oro har, ohartzen baitira seme-alabek aurrera egiten dutela.

Emaitzak nahiko onak izaten ari diren arren, ziur daude oraindik ere motz geratzen direla. Xabier Munibe ikastolako zuzendariak, Zubizarretak, hala dio: “Gu prest gaude honi aurre egiteko, baina baliabide bereziak behar dira eta ez ordu batzuetarako bakarrik, urte osorako eta lanaldi osorako”. Gainera, ez dute uste hizkuntza denik landu beharreko gauza bakarra, kultura desberdinetako ikasleak baitatoz: “Beste kultura batetik datozenez, zailagoa da horiekin lan egitea, haien ohiturak eta gureak desberdinak direlako. Horretarako bestelako baliabideak egon beharko lukete”.
 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
2.361

Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.

Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]


2025-04-09 | Garazi Zabaleta
Pilotako esparatrapu hondakinetatik papera

Lehengai anitzekin papera egitea dute urteroko erronka Tolosako Lanbide Heziketako Paper Eskolako ikasleek: platano azalekin, orburuekin, lastoarekin, iratzearekin nahiz bakero zaharrekin egin dituzte probak azken urteotan. Aurtengoan, pilota eskoletan kiloka pilatzen den... [+]


Diskurtso militaristaren aurrean, eskoletan gerraz modu kritikoan gogoetatzeko materiala kaleratu dute

“Ba al zenekiten testuliburu gehienetan ia ez dela aipatzen armen industriak egungo gatazketan duen rola? Edo oso gutxitan jartzen dela zalantzan gerra ezinbestean gertatu behar dela esaten duen narratiba?”, dio Gerrarik Ez Araba elkarteak. Bestelako narratibak,... [+]


2025-04-09 | Sustatu
UEUk aurtengo uda ikastaroen zerrenda finkatu du

UEUren 53. Udako Ikastaroak izango dira aurtengo udakoak. Zein jardunaldi eta ikastaro izango diren jakinarazi berri dute. Matrikulazioa aurrerago, maiatzean.


Eskola publikoarentzako lehenengo plan estrategikoa aurkeztu du Pedrosak

“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]


Hezkuntza saila eta sindikatuak ostiralean bilduko dira, eta akordio bat lortzeko nahia adierazi du Jaurlaritzak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza publikoko irakasleek urtarrilean abiaturiko greba zikloaren bigarren kolpea amaitu eta biharamunean deitu du bilera Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Begoña Pedrosa sailburuak adierazi du "akordio bat lortzeko nahia"... [+]


Armagintza sustatzearen aurkako manifestua sinatu dute EHUko 135 irakaslek, Jaurlaritzaren posizioa kritikatuta

Zedarriak enpresari taldeak armagintza sustatzera deitzeak eta Jaurlaritzak horrekin bat egiteak "haserrea" sortu diela diote sinatzaileek. Mundu mailako egoera "inoiz baino larriagoa" dela uste dute, eta "Euskal Herriaren etorkizuna oztopa dezakeen... [+]


Unibertsitate pribatuak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak

Ugaritu diren “txiringito pribatuei” muga jartzeko asmoz, unibertsitate berriak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak. Euskal Herrian polemika artean jaio zen azken unibertsitate pribatuak adibidez, Gasteizko Euneizek, gaur gaurkoz ez ditu... [+]


2025-04-02 | Mara Altuna Díaz
Arberoa ikastolaren suteak elkartasuna piztu du Ibarran

Nafarroa Behereako Arberoa ikastola erre zen pasa den urrian. Administraziotik laguntzarik jaso ez duten arren, herritarrek berehala erantzun dute. Astelehenean, hain zuzen, elkartasuna eta berotasuna jaso dute Gipuzkoako Ibarran. Elkartasunak eraikitako sarea da gakoa.


Asteazkenean ere kanpaldia egingo dute irakasleek Lakuan, Jaurlaritzak ez baitu negoziatuko “mobilizazioak amaitu arte”

ARGIAri jakinarazi diotenez, 40-50 irakasle inguruk Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzaren pareko belardian igaro dute gaua. Dozena bat kide identifikatu ditu gauerdian Udaltzaingoak.

Gaurko greba deialdiak %75eko jarraipena izan du sindikatu deitzaileen arabera... [+]


Eskolaz kanpoko jarduerek kanpoan uzten dituzte premia bereziak dituzten haurrak

Bai ikastetxeek antolaturiko eskolaz kanpoko jarduerek, bai aisialdiari loturiko ekintzek eta udalekuek desgaitasunen bat duten haurrak kanpoan uzten dituzte maiz, eta hain justu, jarduera horiek bereziki onuragarriak dira premia bereziak dituzten haurrentzat. Hala dio... [+]


STEILASek eta LABek jakinarazi dute Hezkuntza Sailak bertan behera utzi duela gaurko deituta zuten bilera teknikoa

Hezkuntza Sailak EITBri azaldu dioenez, ikastetxe bakoitzean izan beharreko baliabideak batzar teknikoetan negoziatu partez, mahai negoziatzailean landu beharko lituzkete. Bihar eta etzi greba egingo dute EAEko ikastetxe publikoetako irakasleek.


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


2025-03-26 | Tere Maldonado
Hezkuntza Saila: ezgai ala ez duin?

Hezkuntzari buruzko legediak, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen eta planetako jaun eta jabeen aginduei jarraituz, ikasleek ikasketa etapa bakoitzaren amaieran “irteera-profil” jakin bat izatea bilatzen du. Ez pentsa profila zerbait itxia eta bukatua... [+]


Eguneraketa berriak daude