Nori berea

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Euskaldun gehienek uste dute Isil-isilik abestia herri abestia dela. Eta egia da. Baina ez da egia. Alegia, orain berrogeita hamar urte inguru Eibarren jaio eta Ordizian hil zen Fernango Goenaga Iribarrenek sortua da. Alde honetatik egiledun abestia da. Baina harrez geroztik, isil-isilik, Euskal Herriaren bihotzeraino sartu da eta gaur egun oso gutxi izango dira inoiz doinu horren kulunkan samurtu ez diren euskaldunak. Horrela begiratuta, beraz, herri abestia da”.

Halaxe zioen, orain dela hamar urte ia, Jose Ignazio Ansorenak aldizkari honetan bertan argitara emandako Ixil ixilik izenburuko artikuluan. Egia da, kanta horren kulunkan edonor samurtzen da (hori izan genuen sehaska-kantarik eraginkorrena gurean alabarekin nahiz semearekin), eta egia da, baita ere, abestia, “egileduna” izanik, herrikoi bilakatu dela erabat eta aspaldi.

Euskaldunon artean, kantak oso erraz, eta oso azkar, bilakatzen dira herrikoi. Proportziorako, batzuek herrikoi jotzen dituzte Egun da Santimamiña edota San Simon eta San Juda. Eta bai, egia da, herrikoiak dira, herriak, jendeak, bere egin dituelako. Baina nori berea eman eta kanta horien hitzak Gabriel Arestik idatzi zituela eta lehenaren doinua Arrizabalaga batek egina dela guztiok jakingo bagenu ere, kantek diren bezain herrikoi segituko lukete izaten, eta, aldi berean, gure kultura aberastuko genuke hein batean bederen, edozein festa-afari-ospakizun-parrandatan kantatzen diren abestien eta euskal literaturaren arteko lotura estuak agerian utzita.

Aurtengo Aste Santua baino lehentxeago Karl Jenkins eskoziarraren Stabat Mater musikalanaren latinezko hitzak euskaratzeko enkargua iritsi zitzaigun lantokira. Latinez nork egina zen (Jacopone da Todi, omen) esaten zuen agiriak, eta gaztelaniara egindako itzulpenaren egilea Lope de Vega zela ere azaltzen zuen. Euskaraz ere baziren pasarte batzuk, eta horiei buruz agiriak “anonimoak” zirela esaten zuen. Bilatzen hasi eta ikusi genuen jada euskaraz emanda ziren pasarte gehienen itzultzailea Nikolas Ormaetxea Orixe zela, eta testuan bazirela, tartekaturik, beste pasarte batzuk non ezinezkoa izan baikenuen itzultzailea identifikatzea.

Orain hilabete bat-edo berriro gertatu zen: itzultzeko iritsi zitzaigun kontzertu baten programan herrikoitzat jotzen zituzten Euskal Herrian euskaraz, Xalbadorren heriotzean, Txoria, txori, Gora ta gora beti eta Isil-isilik dago.

Dudarik gabe, euskal herritarrok kanta horiei hain harrera ona egin izanak Xabier Amuriza, Natxo de Felipe, Xabier Lete, Joxean Artze, Mikel Laboa, Gabriel Aresti edota Fernando Goenaga ohoratzen ditu, baina ohore horren erdia herrikoitasunaren putzu sakon-ilunean hondoratzen da (Urkoren baimenarekin...) herrikoitasuna eta anonimotasuna nahasten ditugunean, eta altxorraren parte bat galtzen dugu euskal kulturaren itsaso zakarrean.

Ez dakit nola zuzen daitekeen egoera, baina uste dut egin beharko genukeela nola edo hala. Euskal kantak aipatzean kontu pitin bat gehiago eman egiletzaren aferari. Eta euskal literatura irakasten denean euskal musikagintzari lotzen dizkion hariak nabarmendu. Gure tradizioa ongi ezagutzeko, iraganean egindakoak magma bereizigabe eta lauso batean ez galtzeko.

Gure kulturak sustrai sakonak eta hari anitz eta luzeak baititu, eta merezi du horiek guztiak ahalik eta modu zehatzean helaraztea gaur egungo mundura eta geroko belaunaldietara


Azkenak
2024-11-08 | Egurra Ta Kandela
Eusko Jaurlaritzaren ildo estrategikoak

Nekazari eta abeltzainentzat Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala (EEBB LPS) irakurtzea etsigarria izan bazen –eta izan zen–, ez pentsa askoz alaiagoa izan denik 2023ko uztailean horri jarritako 4.217 alegazio-egileri emandako erantzunen txostena... [+]


Volkswagen: Alemaniako itxierek kezka barreiatu dute Nafarroan

María Chivite lehendakariak esan du kezkatuta dagoela Alemaniatik Volkswagenetik datozen albisteekin, baina aldi berean, konfiantza duela multinazionalak Iruñean duen lantegian, orain arte iragarritako planak betetzen ari direlako.


2024-11-08 | ARGIA
Sindikatuek Confebaski egotzi diote absentismoa arazotzat hartzen duen kanpaina egitea

Sindikatuen ustez, absentismoa ez da arazoa, “baizik eta lan osasunerako araudia errespetatzen ez duen patronala”. Patronalaren jarrera salatzeko baliatu dituzte azaroaren 7an, Bilbon, Confebaskek gai horren inguruan antolatu dituen jardunaldiak.


2024-11-08 | Euskal Irratiak
Iñaki Berhokoirigoin
“Oraingo munduan, iruditzen zaigu kontsumitzailea ere ez dela irabazle”

Ostegun arratsean abiatu da Lurrama, Bidarteko Estian egin den mahai-inguru batekin. Bertan, Korsika eta Euskal Herriaren bilakaera instituzionala jorratu dute. Besteak beste, Peio Dufau diputatua eta Jean René Etxegarai, Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria, bertan... [+]


Oasi bat hiri erdian

Kutixik jaialdia
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxean, Donostian.
Noiz: Urriaren 26an.

---------------------------------------------

Donostialdean sortutako musika ekimena da Balio Dute, autogestioa zimendu eta lan-tresna gisa hartuta, "musikariak prekario, bakarti eta... [+]


Ipuinak idazten ikasten: nondik hasi eta zeri jarraitu?

Garazi Arrula (Tafalla, 1987) eta Iñigo Astiz (Iruñea, 1985) gonbidatu ditu Mikel Ayerbek (Azpeitia, 1980) Idazteaz beste euskal literaturari buruzko elkarrizketa-saioetako bigarrenera. Euskal ipuingintza izan da elkarrizketa saio honen gaia, eta gonbidatuen... [+]


2024-11-08 | Leire Ibar
Farmazia enpresen erdiak baino gehiagok adimen artifiziala erabiltzen du

Sendagaien garapena "bizkortzeko, tratamenduak pertsonalizatzeko eta barne-prozesuak optimizatzeko" erabiltzen ari dira adimen artifiziala. Enpresen % 33k erabiltzen du gaixotasunen analisian, eta % 29k sendagaien garapenean eta fabrikazioan.


Karine Jacquemart (Lurramako aurtengo gomita berezia)
“Egungo elikadura- eta nekazaritza-sistemek ez gaituzte autonomo bihurtzen”

Laborantza iraunkor eta herrikoiaren hitzordua den Lurrama azokan izanen da Karine Jacquemart, Frantziako Foodwatch elkarteko zuzendaria. Elikadura-eskubidea herritar orori bermatzeko helburuari tiraka, hainbat ekintza bideratzen dabiltza –herritar mobilizazioak, agintari... [+]


2024-11-08 | Euskal Irratiak
AirBnb motako epe laburreko alokairuen abantaila fiskala murriztu dute Ipar Euskal Herrian

Frantziako Estatuko diputatuak eta senatariak ados jarri dira. Orain arte, alokairu turistiko bat alokatzen zutenek etekinen %50 zergapetik kentzeko aukera zuten, urte osoko alokatzaileek, berriz, %30. Lege proposamenak biak hein berdinera ekarriko ditu, hots, %30era.


2024-11-08 | Irutxuloko Hitza
KASen kontrako elkarretaratze berria egingo du LQNTCDD taldeak datorren astelehenean Donostian

Lo Que No Te Cuentan De Donosti taldeak mobilizazio berri bat antolatu du datorren astelehenean, hilak 11, Amara Berrin, Kaleko Afari Solidarioak banatzen diren ordu eta leku berean. Hiriko hainbat eragile antifaxista eta antirrazista batzen dituen plataformak... [+]


2024-11-08 | Hala Bedi
Errota Zaharra auzo elkartea
“Arrazoi eta interes askok eraman gaituzte oraingo egoerara, baina kaltetuak bizilagun guztiak gara”

Gasteizko Errotako (Koroatze) auzoan izan diren manifestazio "anonimoek" kolokan jarri dute auzokoen arteko elkarbizitza. Azalera atera dituzte ere hauetan parte hartu duten partidu politiko batzuen eta beste kide batzuen izaera faxista eta arrazista.


“Atera ala hil”, Gaza iparralderako Jeneralen doktrina

Israelgo armada urria osoan bereziki gogor aritu da Gazako iparraldean, eta egunotan ere azken urteko erasorik gogorrenak egiten ari da bertan, ehunka pertsona hilda, gehien-gehienak zibilak eta tartean hamarnaka ume. Herritarrei Gazako hegoaldera joateko agindua eman diete... [+]


Bilboko Etxaniz Suhiltzailearen anbulatorioko sexu-transmisiozko infekzioen zentroa “gainezka” dagoela salatu dute

Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariak esan du langile eta informazio falta dagoela, itxaron zerrenda “luzea” dela eta estigmatizazio “handia” dagoela.


Eguneraketa berriak daude