Senatua Anasagasti politikatik baino lehenago desagertu baietz!
Hemen kafeari Baque eta politikaren oihanean bizirauten dutenei historiko esaten zaie.
Politika politika baino ez da, baina politika onik gabe munduak ezin du ondo funtzionatu. Beste batzuek egingo luketena ez litzaidakeenez gustatuko, nahiago dut nik egin.
Mundu guztia ezingo delako jubilatu kexatzen eta zuk erretiratzeko asmorik ez?!
Benetako politikaria gaizki lurperatuta egon daiteke baina hilda ez: arnasa duen artean aspirazioak dauzka.
Abertzale baten erretiroa senatua dela diote mingain gaiztoek.
Hau fronteko lehen lerroa da, Athleticekin Bernabeun jokatzea bezalakoa. Gol bat sartzen duzunean izugarri pozten zara, normalean gol guztiak zuri sartzen dizkizutelako.
Ez hasi biktimarena egiten, e, zure ibilbidean denekin paktatu duzu eta!
Politika elkarrizketa eta paktua da. Ideologia serbilleta mutur batean kabitzen da, eta gainerakoa harreman pertsonalak eta koiuntura dira.
Zenbateraino elkar maite duzuen ikusita, erregearekin paktatzekotan egongo zara orduan?
74 urteko aitona, krisi gorrian elkartasunaren apologia eginda, maitalearekin elefanteak ehizatzera doanean dena esanda dago, ezta? Okerrena da PP, PSOE, eta gorteetako medio batzuk delituak tapatzen eta jarrera kondenagarriak isiltzen ari direla.
Eskerrak politikari batzuek beti pentsatzen duzuena esaten duzuen...
Bai zera! Politikari batek beti pentsatzen duena esango balu ez litzateke alderdirik existituko. Politikoki zuzena izatea egia esateko grina irenstea da.
Zergatik ez duzue inoiz dimititzen?
Politikari batentzat dimisioa baino okerragoa da hauteskundeetan hautatua ez izatea, eta bozka bat ez du etikak edo ideologiak baldintzatzen, marketinak baizik. Ez zara ohartu ez dutela beti onenek gobernatzen?
Ez da izango!
Demokrazia iritzi publikoaren ispilua da, eta ispiluan eder agertuko bazara zure perfil lirainenak zabaldu behar dituzu, ez zaitzaten epaitu ezkutatu nahi dituzun pikorten arabera.
Ikusten dut, bai, gatazka konpontzen oso zentratuta zaudela.
ETA desagertzean abertzaleek politika egingo dute eta kito. Hori bai, presoak daudeno ETA egongo denez, presoen gaia bideratzen saiatuko gara ETA desagertu dadin.