argia.eus
INPRIMATU
Harremanetarako bitartekari nazioarteko taldea: “Espainiako Gobernuak bere burua deskreditatzen du”
Mikel Asurmendi @masurmendi 2021eko ekainaren 30a

Nik ez dut PPko burua ezagutzen, Rajoy jauna. Eskuindarra da, UMP baino eskuindarragoa dela, esango nuke. Alderdiaren eskaerari amore emanez, gatazka luzesten ari da, eta are gehiago, aldeak elkarren kontra jarri ditu. Nazioarteko bake taldeari eta Brian Currin partikularki ez zaie kasu egiten. Espainiako Gobernuak bere burua deskreditatzen du. Adibidez, Pierre Joxe barne ministroa izan zen, garai zailetan, jarrera erradikalak zeuden alde guztietatik, ni Hendaiako Udaletxean nintzen zinegotzi. Pierre Joxe ez zen pozik hemen hartu ziren jarduteko moduekin. Oso zorrotza zen, eta gaur egun, ikusten dugunean Brian Curriren taldearen ondoan, ni pozik nago sozialista izateaz. Rajoyk pentsatu behar du bere jarrera ez dela eusteko modukoa. Agian, hemendik bost urte barne damutuko da gaur hartu duen jarrerarengatik.