Urtero-urtero ehunka mila istripu baino gehiago gertatzen dira etxeetan. Bizkor eta zentzuz jokatzea funtsezkoa da kasu horietan.
Etxean gertatzen diren istripuen artean erorikoak dira usuenak (%41), baina horiez gain oso arruntak dira ebaki eta urratuak (%23), kolpeak, takatekoak (%13) eta erredurak (%10), Espainiako Osasun eta Kontsumo Ministerioak argitaratu duen Etxeko eta aisialdiko istripuen detekzioa izeneko txostenaren arabera. Zer egin behar den eta zer saihestu behar den jakitea ezinbestekoa da istripua larria izan ez dadin.
Erredura arinak
Garrantzitsuena ur hotz ugarirekin bustitzea da, zauria txorrotaren azpian denbora luze samarrean mantenduz, eta larruazalera itsatsi ez bada bakarrik kendu arropa. Kortikoidea duen krema bat eman daiteke zaurian gaza bat erabilita, baina erredura aurpegian, lepoan edo genitaletan badago ez da inoiz estali behar.
Babaren bat agertzen bada, ez saiatu hura lehertzen edo irekitzen bertako likidoa ateratzeko, infektatzeko arriskua dago eta. Zoaz larrialdietara erredurak anpoilak, puslak edo babak badauzka, edota kolorea zuria, belzkara edo marroia bada; baita erredura oso handia bada ere, noski.
Ebaki txikiak
Garbitu ondo ingurua, xaboi eta ur ugarirekin, edo serum fisiologikoarekin. Ondoren estali gaza batekin, odoljarioa eten arte. Ez saiatu sekula odoljarioa alkoholarekin geratzen. Alkoholak, baita farmaziakoak ere, odol-hodiak ireki egiten dituenez, zauria buxatzea eragozten du.
Ebakiak odol-galera handia eragin badu, edo odoljarioa, txikia izan arren, ez bada geratzen, joan berehala larrialdietara, zauria zanpatzeari utzi gabe.
Zerbait kontrako eztarritik joatea
Janari zati bat beste pertsona baten eztarrian trabatuta geratu bada eta arnasteko zailtasuna baldin badu, jar zaitez haren atzealdean eta inguratu gerrialdea besoekin, azkeneko saihets-hezurraren parean. Jarri eskuineko eskua, itxita, sabelaren gainean, eta beste eskua bularraren beheko aldean, bata bestearen gainean. Sakatu gogor eta bat-batean, gorantz, bi eskuekin. Hori egin ondoren, gaixoak ez badu janari zatia kanpora bota, deitu larrialdiei. Ez da komeni bizkarrean kolpeak jotzea, nahiz eta kolpe arinak izan.
Deskarga elektrikoak
Ez ukitu erasandako pertsona zuzenean, elektrizitatea batetik bestera igaro ez dadin. Halaber, eten korronte elektrikoa berehala, deskarga gerarazteko, edo aldendu erasandakoa indar elektrikoaren iturritik, egurrezko edo plastikozko objektu bat erabiliz, kontakturik egin ez dezan. Estali manta batekin deskarga elektrikoa jasan duen pertsona, eta eskatu laguntza berehala.
Produktu toxikoak irentsi
Lixiba, amoniakoa edo antzekoak badira, ez da komeni gorakoa eragitea, ahoko eta eztarriko ehunek berriro ere substantzia horiekin kontaktua izango luketelako. Onena informazio toxikologikoko argibideen telefonora deitzea da, larrialdietara joan aurretik.
"No entiendo, en castellano por favor" eta gisakoak ohikoak dira eskolako guraso Whatsapp taldeetan, baina Irungo Txingudi ikastola publikoan euskara hutsean aritzeko modu erraz eta eraginkorra aurkitu dute, behar duenarentzat itzulpen sistema berehalakoa ahalbidetuta.
Petrolio-ontzi batek eta zamaontzi batek elkar jo dute astelehen goizean Ipar Itsasoan, Ingalaterrako ipar-ekialdean. Talkak Jet-A1 erregaia zuen petrolio-ontziaren tanke bat apurtu du eta kezka da nagusi, izan ditzakeen ondorio ekologikoengatik.
Etorkisuneku 01 izenarekin jardunaldia egingo da martxoaren 14an, datorren ostiralean, Errenterian. Badalabek eta TEKS elkarteak antolatuta "hizkuntzari eta komunitateari lotutako iruditeria eta diskurtsoak berritzeko proposamen bat" izango omen da. Badalaben egoitzan... [+]
Martxoaren 10etik 26ra izango da udaberriko kanpaina. 'Beste modura, denona de onura' lelopean arituko dira gertuko ekoizpena, banaketa eta kontsumoa babestu eta sustatzeko, ager zonaldean euskara hauspotzen duten bitartean. Apirila amaieratik aurrera jasoko dira... [+]
Iruñerrian bat egin dute hainbat Gazte Asanbladak, Burlatako Gaztetxearen alde. Etxarriren desalojoa gelditzera deitzeko, bestalde, manifestazio bat antolatu dute Bilbon hilaren 28rako.
Ez dakit nondik hasi, egia esan. Ordezkoa naizen heinean –irakaskuntzan ikasturte gutxi batzuk daramatzat lanean– eskola ugari ezagutu ditut Nafarroa, Bizkai eta Araban zehar. Lankide izan ditudan irakasleekin euskal eskolak dituen gabezien inguruan hitz egiten... [+]
Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]
35 film aurkeztu dira lehiaketara eta zortzi aukeratu dituzte ikusgai egoteko Euskal Herriko 51 udalerritan. Euskarazko lanak egiten dituzten sortzaileak eta haiek ekoitzitako film laburrak ezagutaraztea da helburua. Taupa mugimenduak antolatzen du ekimena.
“Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak: bi kate. Bi kate, biak ebaki beharrezkoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko”. Hala dio Mikel Laboaren kantak; hala izan da belaunaldiz belaunaldi, egun arte.
Gogoan dut nire gurasoak askotan joaten zirela... [+]
Plataformak "atzerapausotzat" hartu du Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri agendako sailburu Denis Itxasok berriki iragarri izana lurzoru urbanizagarrietako etxe babestuen proportzioa %75etik %60ra jaistea. Pradales agintera iritsi zenetik alokairu soziala eskatzen... [+]
Martxoak 8an egindako pintaketak gainetik margotu dituzte ikur faxistekin Zuberoako hiriburuan. Horren aurrean elkarretaratzera deitu dute, astelehenean.
Euskarazko eskaintza handitzeko akordioa erdietsi dute EH Bilduk, PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak
Behe bandako zutabea bezain erlojuaren aurka prestatzen ditut mozorroak, korrika, aztoratuta, zalantzaz, erretxin, estropezuka eta sarri arrakasta ez erabatekoarekin; adibidez, zutabe hau eta biharko mozorroa. Oraindik ez dakit bietako zein bukatuko dudan lehenago. Baina... [+]